Edukira joan

Lalla Latifa Amahzoune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lalla Latifa Amahzoune

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakفاطمة أمحزون
JaiotzaKhenifra (en) Itzuli, 1946
Herrialdea Maroko
Heriotza2024ko ekainaren 29a (77/78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hassan II.a Marokokoa  (1961 -  1999)
Mohamed Mediouri (en) Itzuli  (2000 -  2024)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak

Lalla Latifa, jaiotzez Latifa Amahzoune[1][2], (arabieraz: للا لطيفة‎; Khenifra, 1946[3]2024ko ekainaren 29a) Marokoko printzesa ezkontidea izan zen, Hassan II.a errege zenaren emaztea eta Mohammed VI.a egungo erregearen, Lalla Meryem, Lalla Asma eta Lalla Hasna printzesen eta Moulay Rachid printzearen ama[4].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khenifra eskualdean jaio zen berbere jatorriko familia batean[5]. Haren aita Hassan ould Mouha ou Hammou Zayani probintziako gobernadorea zen[6][7], eta aitona Mouha ou Hammou Zayani militarra[8].

1961eko azaroaren 9an Hassan II.arekin ezkondu zen[9] eta handik aurrera Lalla Latifa printzesa deitzen zioten[1][10] (Lalla ez da izen pertsonal bat, titulu bat baizik). Bost seme-alaba izan zituzten:

  • Lalla Meryem printzesa (1962ko abuztuaren 26a);
  • Mohammed VI.a erregea (1963ko abuztuaren 21a);
  • Lalla Asma printzesa (1965eko irailaren 29a);
  • Lalla Hasna printzesa (1967ko azaroaren 19a);
  • Moulay Rachid printzea (1970eko ekainaren 20a).

Lalla Latifak ez zuen inoiz eginkizun publikorik izan eta errege-familiako kide ez publikoa zen[1]. Marokoko hedabideetan «erregearen seme-alaben ama» deitzen zioten[11].

Hassan II.a hil ondoren, Mohamed Mediouri bizkartzainarekin ezkondu zen[12][13][14] 2000ko maiatzean[15][16]. Hala ere, senarra zenaren oinordetzan jasotako tituluak erabiltzen jarraitu zuen[10][17].

2000tik, Frantzian bizi izan zen[18], baina 2019an Marokora itzuli zen, Marrakexera[19]. 2022ko abuztuan, ondoezik zegoen eta Frantzian ospitaleratu zuten[17]. 2024ko ekainaren 29an hil zen[20].

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Mohammed VI.a erregeak Lalla Latifa meskita inauguratu zuen Sale hirian[10].

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) «Hassan II du Maroc invité de "L'Heure de Vérité" | Archive INA» INA Politique 2019-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  2. (Frantsesez) Amourag, Aissa. «Une escroquerie presque parfaite» MarocHebdo 2008-10-17 (Noiz kontsultatua: 2012-10-01).
  3. (Arabieraz) «وفاة والدة ملك المغرب محمد السادس عن عمر يناهز 78 عامًا» Muhtwa Plus 2024-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  4. (Ingelesez) «Royal Treat for Maggie» Evening Times 1989-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  5. (Ingelesez) Reich, Bernard. (1990). Political Leaders of the Contemporary Middle East and North Africa: A Biographical Dictionary. Bloomsbury Academic, 231 or. ISBN 978-0-313-26213-5..
  6. (Frantsesez) «Hassan ould Moha ou Hammou, Adel of the Zaïanes, Pacha de Khenifra» Bulletin des études arabes: (intermédiaire des arabisants). Swets and Zeitlinger, 29 or..
  7. (Ingelesez) Mack, Beverley; Boyd, Jean. (2013). Educating Muslim Women: The West African Legacy of Nana Asma u 1793-1864. Kube Publishing Ltd., 123 or. ISBN 978-1-84774-061-8..
  8. (Frantsesez) Encyclopédie berbère. 27 EDISUD ISBN 978-2-7449-0538-4..
  9. (Ingelesez) «magazine picture - 1961 - morocco moulay abdallah king hassan II wedding» eBay (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  10. a b c (Frantsesez) «SM le Roi, Amir Al-Mouminine, inaugure à Salé la "Mosquée SA la Princesse Lalla Latifa" et y accomplit la prière du vendredi» La commune de Salé 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  11. (Frantsesez) Oufkir, Bahija. «Biographie du roi du Maroc» Cairn.info jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  12. (Frantsesez) Graciet, Catherine; Laurent, Éric, eds. Le Roi prédateur. Editions du Seuil, 52 or. ISBN 978-2-02-108090-2. (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  13. (Ingelesez) «Moroccan king also targeted by NSO Group’s malware» The Times of Israel 2021-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  14. (Gaztelaniaz) Cembrero, Ignacio. «El misterioso intento de asesinato en Marrakech del padrastro de Mohamed VI» Vanitatis 2019-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  15. (Frantsesez) Dalle, Ignace. (2011). Hassan II entre tradition et absolutisme. Fayard ISBN 978-2-213-66458-3..
  16. (Ingelesez) «Mohamed Mediouri» Africa Intelligence 2000-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  17. a b (Frantsesez) «Maroc : Mohammed VI à nouveau en France, au chevet de sa mère» Jeune Afrique 2022-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  18. (Frantsesez) Moine, Anaïs. «Mohammed VI, roi du Maroc, s’offre un pied-à-terre de 80 millions d’euros à Paris» Gala 2020-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  19. (Gaztelaniaz) «Mohammed VI visita a su madre en Marrakech» Noticias de Marruecos 2019-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  20. (Frantsesez) Kozlowski, Nina. «Maroc : mort de la princesse Lalla Latifa, mère de Mohammed VI» Jeune Afrique 2024-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]