Edukira joan

Lamar hunt U.S. Open Cup

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamar hunt U.S. Open Cup
Jatorrizko izena(en) Lamar Hunt U.S. Open Cup
Motanational association football cup (en) Itzuli
Honen izena daramaLamar Hunt (en) Itzuli
Indarraldi1914 - 
Gertaeraren maiztasuna1 urte
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AntolatzaileaUnited States Soccer Federation (en) Itzuli
Partehartzaile kopuru80
KudeatzaileaUnited States Soccer Federation (en) Itzuli
Kirolafutbol

Webguneussoccer.com…
Facebook: officialopencup Twitter: opencup Instagram: opencup Edit the value on Wikidata

Lamar Hunt U.S. Open Cup, U.S. Open Cup (USOC) izenaz ezagutzen dena. Ameriketako Estatu Batuetako futbol txapelketa bat da. Txapelketa Ameriketako Estatu Batuetako Futbol Federazioak (U.S. Soccer) antolatzen du eta afiliatu, profesional, amateur eta Major League Soccer klubek parte hartzen dute.

1914an sortu zen National Challenge Cup izenarekin —1989ra arte erabili zen izendapen hori—, eta AEBetako futbol kluben torneorik zaharrena izan zen. 1999an, lehiaketako tituluari Lamar Hunt U.S. Open Cup izena jarri zioten., gaur arte erabiltzen den izena.

2008tik, U.S. Open Cup mailako txapelduna zuzenean sailkatzen da Concacafeko Txapeldunen Ligarako, eta 2007ko edizioko garailea da horietako lehena, New England Revolution.[1]

Txapelketa 1914an hasi zen, National Challenge Cup izenarekin. 1999an, Lamar Hunt U.S. Open Cup izena jarri zioten, Estatu Batuetako futboleko pertsona garrantzitsuenetako baten omenez: Lamar Hunt.

Txapelketako irabazleei Dewar edo Dewar Cup Kopa eman zieten, eta 1990eko hamarkadara arte utzi zioten saria emateari. Gaur egun, National Soccer Hall of Famen dago ikusgai.

Txapelketako lehen txapelduna Brooklyn Field Club taldea izan zen 1914ko edizioan. Txapelketa gehien irabazi duten taldeak Pennsylvaniako Bethlehem Steel eta Kaliforniako Maccabi Los Angeles dira, biak 5 titulurekin.

North American Soccer League-ren aroan, 1968tik 1984ra, liga horretako talde batek ere ez zuen U.S. Open Cup Liga jokatu.

1996. urtetik, Major League Soccer txapelketako taldeek erregularki parte hartzen dute txapelketa honetan, MLSko klub bateko lehen txapelduna D.C. United taldea izan zen..

2020ko abuztuan, AEBetako Futbol Federazioak lehiaketa bertan behera utzi zuela iragarri zuen, historian lehen aldiz, COVID-19 pandemia dela eta.[2]

Txapelketaren formatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U.S. Open Cup kanporaketa zuzeneko txapelketa da, eta lau kanporaketa ditu aurretik: final-zortzirenak, final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Partida berdinduta amaitzen bada, 30 minutu estra jokatuko dira. Partida denbora estraren ostean berdinduta amaitzen bada, penaltien bidez definituko da. Ameriketako Estatu Batuetako 103 futbol taldek jokatzen dute txapelketa.

Txapelduna Concacafeko Txapeldunen Ligara sailkatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]