Lamiakoko padura
Lamiakoko padura (43.3178, -2.9975) | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bizkaia |
Geografia |
Lamiakoko padura edo, gaur egun, Lamiako ibarra Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean geratzen den hezegune bakarra da.[1]
Gobela ibaia eta BI-711 errepideen artean dago, Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren eskuin aldetik doan errepidearen ondo-ondoan.
Hezegunean landare inbaditzaileak eta Lamiako zelaiak ikus daitezke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru osoa Lamiakon padura zen garai batean, itsas mareek gora eta behera mugitzen ziren Nerbioi-Ibaizabal bi aldeetan, Erandion, Getxon, Barakaldon, Portugaleten... Gero, industrializazioak, porlanez bete zituen itsasadarreko ia bazter guztiak eta gune hau da "berde" geratzen den bakarrenetakoa, nahiz eta horma batek eta errepide batek hezegunea eta itsasadarra berezitu.
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BI-711 errepidean, itsasadarreko errepidean, bidegorri bat egiteko asmoa[2][3][4][5] dago. Ekologistak Martxan taldeak Lamiakoko padura leheneratzeko proiektu bat egiteko eskatu du, desagertzeko arrisku larrian dagoen ekosisteman. Horretarako, errepidea kendu behar da, betelanak kendu behar dira lurzoruaren kota jaisteko, eta, horrela, mareen dinamika berreskuratu. Eta espezie inbaditzaileak kentzeko ere eskatu du talde ekologistak.[1]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lamiako zelaien atzean errepidea, Felipe del Río kalea, eta atzerago Lamiakoko padura. Itsasadarraren beste aldean ikusten dira Sestaoko ArcelorMittaleko pabiloiak.
-
Marea behean dagoenean ikusten den lohia. (Ibaizabaleko beste aldean, Sestaoko ArcelorMittaleko pabiloiak eta garabiak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ekologistak Martxan Bizkaiak Lamiakoko padura berreskuratzea eskatu du • Ekologistak martxan» Ecologistas en Acción 2022-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ «BI-711 errepidea eraldatuta Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuko dituen bulebarra eraikitzeko proiektua aurkeztu du Aldundiak - Komunikazioa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ «Sustapen Ministerioari itsasadarreko bidegorrian esku har dezan eskatu dio Ahal Duguk - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ «Horrelakoa izango da Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuko dituen Bulebarra» EITB 2022-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako irudia bere proiektua Lamiakon nola geratuko den erakusteko.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leioako auzoak | ||
---|---|---|
Aketxe · Aldekoena · Artatza · Artatzagana · Basaez · Elexalde · Ibaiondo · Lamiako · Lertutxe · Mendibilbarri · Mendibil · Ondiz · Peruri · Pinueta · Santi Mami · Santsoena · Sarriena · Telleria · Txopoeta · Txorierri · Udondo · Zuhatzu |