Lamu uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lamu uharteak

Lamu door.jpg


Lamu hiriaren ate zahar bat
Geografia
Kokapena Indiako ozeanoa
Uharteak denera 6 nagusi eta uhartetxo batzuk
Politika
Herrialdea  Kenya
Gizartea

Lamu uharteak Kenya estatuan barne eta Somaliatik gertu dagoen uharte multzo bat da, Indiako ozeanoan. Uharte horien artean ezagunena Lamu da, Gizateriaren Ondare izendatua. Beste uharteak Pate, Manda, Kiwayu eta Toto Manda dira. Kiwayun Kiunga Itsas Erreserba Naturala dago. Mandan aireportu txiki bat dago.

Uharte hauetan aztarna arkeologiko interesgarriak daude, bereziki swahili kulturaren elementuak, esaterako Takwa eta Manda, Manda uhartean, Shanga Paten eta Shela Lamun. Uharteak, bestetik, mangladiz inguratuta daude eta aztarna arkeologiko horietara ailegatzeko itsasotik mangladien bitartez heldu behar da.

Txinatarrek uharte hauetan komertziatzen ibili ziren XV. mendearen inguruan. Ondorioz zenbait aztarna aurkitu da: portzelana antzeko objtuak, hilerri bat, herri baten aztarnak. Dena dela, deigarriena pertsona askoren itxura txinatarra da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frank Viviano: "China's Great Armada, Admiral Zheng He". NATIONAL GEOGRAPHIC. Retrieved September 29, 2011.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Allen, James de Vere: Lamu, with an appendix on Archaeological finds from the region of Lamu by H. Neville Chittick. Nairobi: Kenya National Museums.
Kiwayuu uhartea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lamu uharteak Aldatu lotura Wikidatan