Edukira joan

Negoziazio kolektibo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Negoziazio kolektiboa langileen eta enpresaburuen artean akordioa lortzen saiatzen den prozesua da. Akordioa, batez ere, etorkizuneko lana garatzeko behar diren baldintzei buruzkoa da, bai lantoki zehatz batean, bai enpresa batean edo enpresa-talde batean. Prozesu horrek duen azken helburua hitzarmen kolektiboa sinatzea da. Langileek sindikatu bat edo sindikatu talde baten bidez negoziatzen dute. Negoziazio kolektiboa gizarte elkarrizketaren adierazpenetako bat da eta askatasun sindikalaren baitan oinarrizko eskubidetzat hartzen da eta Nazioarteko Lan Erakundeak bermatzen du mundu mailan.

Negoziazio kolektiboa espainian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, Negoziazio kolektikoa Konstituzioko 37. artikuluak ezartzen du: Legeak langileen eta enpresaburuen ordezkarien arteko lan-negoziazio kolektiboak egiteko eskubidea bermatuko du, eta baita, era berean, hitzarmen kolektiboen indar loteslea ere. Beraz, negoziazio kolektiboa Konstituzioak ematen duen eskubidea da, eta Langileen Estatutuaren Legeak arautzen du.

Hitzarmen kolektiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileen Estatutuak 82.artikuluan dio "Hitzarmen kolektiboak langileen eta enpresaburuen ordezkariek egindako negoziazioaren emaitza direnez, partaideok talde legez duten autonomiari esker askatasunez lortutako akordioaren adierazpen dira."

Horrela, langileen ordezkariek eta enpresaburuek, lan baldintzak arautzeko, negoziatzen eta burutzen duten kontratua dela esan dezakegu.

Hitzarmen motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzarmen kolektiboak hainbat irizpideren arabera sailkatu ditzakegu:

1. Lurralde esparruaren arabera:

           a.	Tokikoak
           b.	Probintzialak
           c.	Autonomikoak
           d.	Nazionalak

2. Aplikazio esparruaren arabera:

           a.	Enpresakoak
           b.	Enpresatik beherako esparrukoak (lan zentro konkretu batekoa adibidez)
           c.	Enpresatik gorako esparrukoak

3. Jardueraren arabera

           a.	Sektorekoa
           b.	Enpresa edo lan zentrukoa
           c.	Maila profesional konkretu batekoa

Hitzarmenaren edukia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileen Estatutuko Legearen 85.artikuluak adierazten duenez, Legeak errespetatuta, ekonomiako, laneko eta sindikatuetako gaiak arautu ahal izango dituzte hitzarmen kolektiboek, eta, orokorrean, enplegu baldintzei eta langileek eta beren ordezkaritzako antolakundeek enpresaburuarekin eta enpresaburuen elkarteekin dituzten harremanei eragiten dieten beste gai guztiak.

Hitzarmen kolektibo guztietan ondorengo datuak agertu behar dira nahi eta nahi ez:

 - Negoziatu duten aldeak (langileen ordezkariak eta enpresaria)
 - Aplikazio esparrua
 - Hitzarmenaren iraupena eta salatzeko era (aldez aurretik abisatu behar delarik)
 - Hitzarmena aplikatzean sor daitezkeen gatazkak konpontzeko komisio parekide bat osatuko da, normalean negoziazioan parte hartu dutenak osatuko dutelarik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.