Laneko jazarpen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laneko jazarpen
Deskribapena
Mota bullying (en) Itzuli
abusu psikologikoa
Identifikatzaileak

Laneko jazarpena[1] laneko jazarpen psikologikoa edo mobbinga[2] langile baten edo gehiagoren osotasun psikologikoaren aurkako portaera umiliagarria etengabe errepikatuz egiten den erasoa da; langile horientzat, gehienetan, ondorio kaltegarriak eragiten ditu bai maila pertsonalean bai profesionalean.[3] Abusu psikologiko hori sistematikoki eta behin eta berriz gertatzen da denbora luzez, asteetan, hilabeteetan eta baita urteetan ere, eta, batzuetan, ustekabeko istripuak eta eraso fisikoak ere gehitzen zaizkio, kasu larrienetan. Denboran oso luzea den jazarpen-egoera batek, gaixotasun edo arazo psikologikoez gain, muturreko egoeretan biktimaren suizidioa eragin dezake. 2003an aktiboan zeuden langileen artean, %10-15-ek pairatzen zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
  2. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  3. Euskalterm: [Laneko Segurtasuna Hiztegia] [2012]
  4. Piñuel, Iñaki. (2005). Mobbing. Manual de autoayuda. Madril: Aguilar, 27-29 or. ISBN 9788403093805..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.