Langresko katedrala

Koordenatuak: 47°51′51″N 5°20′07″E / 47.8642°N 5.3353°E / 47.8642; 5.3353
Wikipedia, Entziklopedia askea
Langresko katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Marne Garaia
Frantziako udalerriLangres
Koordenatuak47°51′51″N 5°20′07″E / 47.8642°N 5.3353°E / 47.8642; 5.3353
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1150 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Langres (en) Itzuli
IzenaMami Zesareakoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00079088
Kontaktua
Helbideaplace Jeanne-Mance

Langresko San Mamesen katedrala (frantsesez: cathédrale Saint-Mammès de Langres) katedral katolikoa da, San Mamesi dedikatua. XII. mendean eraiki zen, eta Langresko apezpikuaren egoitza da. Harmoniaz konbinatzen ditu Borgoinako bolumen erromanikoak eta gurutze gangen estilo gotikoa. Mendebaldeko fatxada XVIII. mendean egin zen, estilo klasikoan. Monumentu historikotzat jo zuten 1862an.

1140aren inguruan, San Bernardoren adiskidea zen Geoffroy de La Roche-Vanneau apezpikuak erabaki zuen katedrala berreraikitzea. Korutik hasi ziren. Hiru maila egin ziren Cluny IIIko elizan bezala, zeina 1088tik 1130ra egin baitzen. Estilo hori estetikagatik zabaldu zen eskualdean, edo Clunyren bitartez aita santuengana hurbiltzeko bide bat zelako. Hala ere, Langresko katedrala ez da Cluny adinakoa, eta, horregatik, Clunyko zenbait osagai ez ziren beharrezkoak Langresen. 1196an kontsakratu zuten eta, antza denez, nabeko gangak baino ez zeuden egiteko. XIII. mendean egin ziren gangak, garai horretako teknikei jarraikiz.

1209an, San Mamesen erlikiak eraman ziren. XIII. mendean kastrolapea egin zen. 1746an, mendebaldeko fatxada behera etortzeko arriskuaren aurrean, eraistea erabaki zuten. 1761etik 1768ra altxatu zuten berria, estilo neoklasikoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]