Bernart Clairvauxkoa
| Bernart Clairvauxkoa | |||||
|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1115 - 1153
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Fontaine-lès-Dijon, 1091 | ||||
| Herrialdea | |||||
| Lehen hizkuntza | antzinako frantsesa | ||||
| Heriotza | Clairvauxko abadia, 1153ko abuztuaren 20a (61/62 urte) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun gastrointestinala | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Tescelin de Fontaine | ||||
| Ama | Alèthe | ||||
| Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | antzinako frantsesa Erdi Aroko latina frantsesa latina | ||||
| Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | teologoa, idazlea, filosofoa, erlijiosoa, hymnwriter (en) | ||||
| Lantokia(k) | Cîteauxko abadia eta Clairvaux | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Santutegia | |||||
| Abuztuaren 20a | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Erlijio-ordena | Zistertar | ||||
Bernart Clairvauxkoa[1] edo Bernardo Clairvauxkoa[1] (latinez: Bernardus Claraevallensis, frantsesez: Bernard de Clairvaux; Fontaine-lès-Dijongo gaztelua, Dijon, 1090 edo 1091 – Clairvauxko abadia, Ville-sous-la-Ferté, 1153ko abuztuaren 20a) frantziar abade zistertarra izan zen, Clairvaux abadetxearen sortzailea eta bertako lehen abadea. Alexandro III.ak kanonizatu zuen 1174an, eta Pio VIII.ak Elizako doktore izendatu zuen 1830ean.

Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1128an, Tenpluko Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Petri Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Cluny ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
