Lankide:Ainhoamendibe611/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

PRADO MUSEOKO GIOCONDA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pradoko Gioconda 1503-1519 sortutako taula gaineko olio pintura bat da, gaur egun egilea oraindik misterio bat da. Oso bitxia den lana, hainbat ikerketen ondorioz, pentsatu egin da Leonardorekin batera egindako koadro bat dela. Museoak, zaharberritze lanak ekin baino lehenago, koadroak repinte beltz bat zuen hondoa estaltzen zuena.

XIX.mendearen lehenengo herenean ikusgai aurkitu dezakegu Prado Museoan. 2010. urtean La Sainte Anne, l'ultime chef-d'œuvre de Léonard de Vinci (Santa Ana, Leonardo da Vinciren azkenengo maisulana) erakusketa tenporala mailegu eskakizunagatik, azterketa, garbiketa eta zahaberritze lanei ekingo zioten. Erakusketa, Louvre museoan 2012 maiatzaren hasiera emango zioten.[1]

Artelanean erabilitako material nobleengandik; laka gorria, lapis lazuli eta intxaurrondo egurra duen euskarria enkargu garrantzitsu bat zela pentsatu egin da.[2]

Prado museoko Gioconda, zaharberrituta
Lapis lazuli harria, pigmentu urdina sortzeko.





KOADROAREN HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JATORRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenazimendu estiloko maisulan honen jatorria ezezaguna da. Hala ere, obra honek Espainiako bilduma errealen sarrera ezezaguna da hala ere, XVII. mendeko lehenengo hamarkadan Espainian aurkitzen zela ondorioztatu da.

Pompeo Leoni eskultoreak Espainiara ekarri zuela sinesten da, Leonardoren beste hainbat obra Italiatik ekarri zituelako, baina ez dago baieztapen hauek balioztatzen dituen dokumentaziorik. Jabetza errealetik, 1819. urtean Prado Museoaren bilduma parte bihurtuko zen Leonardoren hainbat obren bezala.

AZTERKETA TEKNIKO ETA ZAHAREBERRITZE LANAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZTERKETA TEKNIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prado museoko Gioconda, zaharberritu aurretik

Azterketa honen hasiera, 2010 eman zen Louvre museoaren eskakizunarengatik. Lehenengo proba, erreflektografia infragorrien bidez egin eta Leonardoren Gioconda erreflektografiarekin konparatu zen. Azterketa honen bidez konturatu ziren, originalarekin konparatuz, azpiko marrazkiarekin antzekotasunak zegoela, batik-bat mendien arrastoak, pentimentiak. Originalarekiko pentimenti berberak izatea, Leonardoren tailer eta une berberean pausu guztiak errepikatzen zegoen autorea bai marrazkian bai lehenengo kapetan ondorioztatu egin dute. Honi ezker, Prado museoak erabakiko zuen azterketarekin sakonki jarraitzea.

Erradiografia analisi eta hainbat proba ostean, repinte kaparen azpian paisai bat zegoela baieztatuko zuten. Prado museoko zaharberritzaileak repinte beltza kentzearen baimena emango zuten. Garbiketekin batera erreflektografia probekin jarraituko zuten originalaren pentimenti berberak jarraituko ziren agertzen. Erreflektografian agertutako pentimenti handienak, atzamarrenak,tolesdurenak eta mantelinarenak izango ziren. Material eta teknika berberekin egindako korrekzioak ziren. Mantelina eta aurpegi silueta material lehorrekin eginda dago, zehazki harri beltzarekin.

Momentu baten, Leonardok erabakitzen du mahukak aldatzeak eta honek autoreari derrigortzen diote atzamarrak aldatzea. Kopista honi ezker, Louvre museoko koadroan garbi ikusten ez diren gauzak argitzen dira. Erreflektografiari ezker, koadroa amaitu gabe zegoela ondorioztatu dute, originala aldiz, paisaia amaituta aurkezten zaigu. Zaharberritzaileek ondorioztatu dute, amaiera puntu honek baldintzatuko zuen repinte beltz hori aplikatzea.

Bestalde, euskarria intxaurrondo egurraren gainean margotuta dago, Leonardok erabilitako euskarri ohikoena formatu txikiko pinturetan. Luxuzko euskarri honek, bi prestaketa ditu, berun zuriarekin konposatuak, barrukoa zuriago eta kanpokoa laranjatua. Teknika honek, Leonardoren beste koadro eta tailerrean ikusi dezakegu.

ZAHARBERRITZE LANAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketa teknikoen ostean, zaharberritze lanekin hasiko ziren. Lehenik eta behin, geruza piktorikoaren garbiketari ekingo zioten, horretarako berniz herdoildua ezabatuko zuten. Berniz herdoildu honek, karnazio eta pintura osoari kolore horizka helarazten zuen.

Fondo baltzan azterketak egin ostean, repinte beltza ezabatzen hasiko ziren ertzetatik. Garbiketa minimo hauen ostean, fondoaren lehenengo arrastoak ikusten hasiko ziren. Bestalde, informe kimikoaren ostean, repinte eta paisaiaren artean kapa organiko baten existentzia jakinaraziko zen. Berniz organiko honi ezker, garbiketa kontrolatu eta seguru bat egitea ahalbidetuko zioten zaharberritzaileei, kapa piktorikoa eta berniz originala kaltetu gabe. Kapa beltza kentzeko, disolbatzaile organikoak landuko zituzten erabateko eliminazio arte. Azkenik, berniz honi ezker, kapa piktorikoa ondo kontserbatu da eta berrintegrazio lan minimoak gauzatuko ziren. [1]

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El Museo del Prado presenta las conclusiones del estudio técnico y restauración de su Gioconda - Noticia» Museo Nacional del Prado (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Milenio3 - 11x24 - El Prado. Museo de los Misterios - 26/02/2012 - Programa completo - 01:30 a 04:00 h» iVoox (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).