Intxaurrondo
- Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Intxaurrondo (argipena)».
Intxaurrondo | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Juglandaceae |
Generoa | Juglans |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | walnut wood (en) ![]() ![]() |
Intxaurrondoa (Juglans) zuhaitz genero bat da. Tamaina handiko zuhaitzak dira, itzalpe handikoak eta zur oso onekoak, fruitua intxaurra dutenak (Juglans regia). Adaburua nahiko behean izaten du. Adarkera bera biribila edo luzexka izan dezake. Enborra eta adarrak azal leun zurixkakoak ditu gaztea denean, latzagoak eta ilunagoak gero. Hosto elkartua izaten du, arrautza itxurako hosto-atal erorkorrez osatua, lorea sexu banakoa, eta gerba egiturakoa arra. Lur sakon eta azpi gozoa dutenetan hazten da. Berez Persia eta Kaukasokoa da, baina gaur egun negu epel samarra egiten duen Europako eskualde guztietan hazten da. Ematen duen fruituagatik eta duen zur bikainagatik lantzen da. Intxaurrondoa hosto-erorkorra da, eta zur gogorra du.
Altsasuko intxaurrondo zaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altsasuko Plazan 350 bat urtez bizi izan zen intxaurrondo zaharraren enborrarekin Altsasuko sustraiak eskultura moldatu zuen Joxe Ulibarrena eskultoreak. 1991n moztu behar izan zuten intxaurrondoa.[1] Beste intxaurrondo bat jarri zuten plazan orduan baina 2020an haizete batek apurtu zuen.

Sekzio eta espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cardiocaryon sekzioa
- Juglans ailantifolia Carr. (J. cordiformis Maxim., J. sieboldiana Maxim.)
- J. mandshurica Maxim. (J. cathayensis Dode, J. formosana Hayata, J. hopeiensis Dode, J. stenocarpa Maxim.)
- Juglans sekzioa
- J. regia L. (J. duclouxiana Dode, J. fallax Dode, J. orientis Dode) — intxaurrondo arrunta
- J. sigillata Dode
- Rhysocaryon sekzioa
- J. australis Griseb. (J. brasiliensis Dode)
- J. boliviana (C. DC.) Dode
- J. californica S.Wats.
- J. hindsii (Jepson) R.E.Smith
- J. hirsuta Manning
- J. jamaicensis C.DC. (J. insularis Griseb.)
- J. major (Torrey) Heller (J. arizonica Dode, J. elaeopyron Dode, J. torreyi Dode)
- J. major var. glabrata Manning
- J. microcarpa Berlandier (J. rupestris Engelm.)
- J. microcarpa var. microcarpa
- J. microcarpa var. stewartii (Johnston) Manning
- J. mollis Engelm.
- J. neotropica Diels (J. honorei Dode)
- J. nigra L. - intxaurrondo beltza
- J. olanchana Standl. & L.O.Williams
- J. olanchana var. olanchana
- J. olanchana var. standleyi
- J. peruviana Dode
- J. soratensis Manning
- J. steyermarkii Manning
- J. venezuelensis Manning
- Trachycaryon sekzioa
- J. cinerea L.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «ALTSASUKO INTXAURRONDO OSPETSUARI MONUMENTUA» Altsasuko Udala / Ayuntamiento de Alsasua 2016-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).