Lankide:Amane Area/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrietta Swan Leavitt
Amane Area/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Henrietta Swann Leavitt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrietta Leavitt (AEB 1868 ko abuztuaren 12a-Cambridge, AEB 1921eko abenduaren 12a), Estatu Batuetako astronomo bat izan zen. Hardvard Collegue behatokiko laguntzailea izan zen eta hari esker Unibertsoa aztertzeko ikuspuntua aldatu egin zen. Emakume honek izarren argitasunari buruzko azterketa egin zuen eta horren bidez, 1912an, bere teoria proposatu zuen.

Teoria hau proposatu ahal izateko emakume honek Zefeida izeneko izarra ikertzen hasi zen. Izar honek haren tamaina eta argitasuna epe erregularretan aldatzen zuela konturatu zen. Ildo horretatik, bi propietateen arteko erlazio bat ezarri zuen eta horrek, izarren distantzia kalkulatzea ahalbidetu zuen. Bere aurkikuntzari esker izarren distantzia eskala bat ezarri zen, eta Unibertsoa neurtzen hasi zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrietta Leavitt 1868ko abuztuaren 12an jaio zen, Lancaster, Massachusetts,  Estatu Batuetan. 24 urte zituenean, Radcliff Collegue, emakumeentzat eraikitako Harvardeko unibertsitatean graduatu zen. Hurrengo urtean;  Harvard Collegueko behatokian laguntzaile bezela lan egiten hasi zen. Beste emakume batzuekin batera “Kalkulatzaileak” izeneko taldea osatu zuten. Emakume hauen lana matematikako eragiketak egitean eta izarren argazkiak aztertzean oinarritzen zen, hauen argitasuna  eta magnitudea kontuan hartuz. Garai horretan Harvardeko Unibertsitatean aurkikuntza handiak aurrera eramaten ari ziren izarren portaerei buruz dagokionez. Dena den; aurkikuntza horiek osatzeko informazio falta handia zegoen, hau da, izarren argazki-plakak behin eta berriro aztertzea beharrezkoa zen.

Hori dela eta, Edward Charles Pickering-ek, Hardvard behatokiko zuzendariak, "Kalkulatzaileak" izeneko emakumeen taldea osatu zuen. Emakumeek soilik talde hau osatzearen arrazoia oso sinplea zen. Alde batetik, garai horretako matxismoa dela eta, emakumeek lan errezenak egiteko soilik gai zirela uste zen. [1]Gainera Charles Pickering-ek soldata baxuagoak ordaintzeko aukera ikusi zuen talde hau soilik emakumeek osatuz gero.

Talde horretan garrantzi handiko emakumeek lan egin zuten; besteak beste; Annie Jump Cannon, Antonia Maury edo Williamina Fleming. Emakume horiei esker 225. 300 izarren azterketa lortu zen. [2]Aurkikuntza handiak egin zituzten eta horrek beste zientzialari ospetsuen lanean eragina izan zuen. [3]Hain zuzen ere, “Kalkulatzaileek” egindako lana beste zientzialari batzuek, esate baterako Edward Charles Pickering-ek edo Edwin Hubble-k jaso zuten emakumeen lana aitortu gabe.

[4]“Kakulatzaileak” taldea osatzen zuten gainerako emakumeek, Henrietta Leavitt behatokiko buru azkarrena bezala deskribatzen zuten. Heneriettak egindako lana eta esfortzua dela eta, Harvard Unibertsitateko Argazkigintza departamentua zuzentzeko aukera eman zioten. Emakume honen helburu nagusia Magallaesen Hodeiak izeneko bi galaxia txikietan izar aldakorren bat aurkitzea zen. Izar aldakorrak Lurretik neurtutako distira denboran zehar aldatzen duten izarrak dira.

1904. urtean 152 izar aldakor aurkitu zituen Magallaesen Hodei handian eta 59 Hodei txikian. Horrekin batera, Zefeida izeneko izar aldakorra ikertzen hasi zen eta azkenean, izar honen distira epe erregularretan aldatzen zela ohartu zen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar baten argitasuna izar horrek denbora unitate batean igortzen duen energia kantitatea da. Magnitude hori izarrak naturalki duen propietatea da. Dena den; Lurretik ez dugu izar batean argitasuna ikusten, izar horren distira baizik. Henriettak izarren distira bi faktoreen mende dagoela azaldu zuen. Bi propietateen arteko erlazio bat ezarri zuen. Hain zuzen ere, izar baten distira izarrak Lurretik dagoen distantziaren eta argitasunaren mende dagoela baieztatu zuen.

Aurkikuntza hauek 1912. urtean argitaratu zituen, "Periods of 25 variable stars in the Small Magellanic Cloud". Lan honetan Henriettak honako hau baieztatu zuen: Izar aldakorrek epe erregularretan dar-dar egiten dute eta zenbat eta distira gehiago izan, orduan eta izarrek haien distira itzaltzeko behar duten denbora luzeagoa izango da.[5] Nahiz eta aurkikunza Henriettarena izan, Edward Pickering-ek sinatu zuen.

Ildo horretatik, Henriettak izar baten argitasuna haren distirarekin konparatuz gero, izarraren distantzia jakiteko aukeraz ohartu zen. Erlazio horri esker, Unibertsoko distantziak neurtzen hasi ziren eta aurkikuntza handiak egin ziren.

Henriettaren lanari esker egindako aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913.urtean Ejnar Hertzsprug astronomoak urruneko izarren distantzia kalkulatu zuen Henriettaren aurkikuntzari esker. Harlow Shapley astronomoak gure galaxiaren tamaina ere neurtzeko aukera izan zuen. Dena den, aurkikuntza garrantzitsuena 1918. urtean eman zen Edward Hubble astronomoaren eskutik. Hubble-k Unibertsoa galaxia desberdinez osatuta dagoela baieztatu zuen. Big Bang teoria garatzeko ere ezinbestekoa izan zen.

Gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[6]24 urte zituenean gaixotasun bat pairatu zuen, eta horren ondorioz entzumena galdu zuen. Gaixotasun hori dela eta, denbora luzez etxean eta lan egin gabe gelditu behar izan zuen.

1921eko abenduaren 12an, hil zen, 53 urte zituela. Heriotzaren kausa minbizia izan zen. Bost urteren buruan, Gösta Mittag-Leffler matematikariak Henrietta Nobel sarientzako proposatu zuen. Ez zuten proposamena onartu, Henrietta jada hilda zegoelako.

Eponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leavitt ilargi-kraterrak Henrietta Swan Leavitt du izena bere omenez.
  • Leavitt (5383) asteroideak ere izen hori darama bere oroimenean.
  1. (Gaztelaniaz) Parr, Dice ser; a. La asombrosa historia de las calculadoras de Harvard. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  2. (Gaztelaniaz) López-Sánchez, Ángel R.. (2018-02-11). «Henrietta Leavitt» Diario Córdoba (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  3. (Gaztelaniaz) nosotras. (2018-07-01). «Henrietta Swan Leavitt, la astrónoma silenciosa» el mundo entre nosotras (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  4. (Gaztelaniaz) Henrietta Leavitt | Huellas De Mujeres Geniales. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  5. Moroff, G.; Brandt, K. G.. (1975-11-20). «Yeast glutathione reductase. Studies of the kinetics and stability of the enzyme as a function of pH and salt concentration» Biochimica Et Biophysica Acta 410 (1): 21–31.  doi:10.1016/0005-2744(75)90204-1. ISSN 0006-3002. PMID 74. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  6. «PAUTA en tu casa - Historias de científicas y científicos sordos: Henrietta Swan Leavitt» www.pauta.org.mx (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).