Lankide:Anagocaste/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Semen-besikula, semen-guruina edo hazi-guruina[1] semenaren edo haziaren osagai alkalinoa jariatzen duen arraren ernal aparatuko guruin gehigarri bikoitza da. Zenbait ornogabe eta behe-mailako ornodunetan, esperma metatzen duen organoa ere bada.

Giza-anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazi-guruin bakoitza hodi biribilkatu bat da, hodi deferentearen jarraipena dena. Guruin bakoitzak luzeeran 5cm inguru neurtzen du, baina hodi biribilkatua luzatzen badugu 15cm-ko hodia lortzen da. Bilaterala da eta maskuria hondoaren eta ondeste artean kokatuta dago, prostataren goikaldean eta hodi deferenteen kanpoko alboetan. Kanpotik, epitelio jariakorraz estalita dago. Honek, substantzia nutritibo batzuetan aberatsa den material mukoidea, prostaglandina- eta fibrinogeno-kopuru handiak jariatzen ditu. Guruinetik ateratzen den konduktua hodi deferentearekin bat egingo du  eta hodi isurlea sortu, hau azkenean, prostatan zabalduko da.

hazi besikula

Isurtze-prozesuan zehar, semen-besikula bakoitzak bere eduki alkalinoa (pH 7,5 ingurukoa) hodi isurlera husten du, hodi deferenteak espermatozoideak hustu eta denbora gutxira. Horrek nabarmen handitzen du semen eiakulatuaren bolumena (eiakulazio bolumenaren %70 inguru izango da guruinak jariatutakoa). Hazi-likidoaren fruktosak eta beste substantziek nutrizio-balio handia dute espermatozoide eiakulatuentzat. Honi esker, espermatozoideak bere bidea egin dezakete obulua aurkitu arte.

Hazi besikulen gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

hazi besikularen kisteak

Hazi guruinen gaixotasun ohikoenak hazi guruinen agenesia edo kisteak[2] dira. Semen-besikuleko kistek itxura gutxiko itxura duen sortzetiko anomalia urologikoa [3]osatzen dute, hau da, Mulleriako hodiko kisteekin batera, utrikulu prostatikoarekin, eiakulazio-hodiaren eta anbula deferentzialaren dilatazio kistikoekin eta kiste prostatikoekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Drake, Richard L., Ph.D.. (2010). Gray anatomía para estudiantes. (2a ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-84-8086-671-2. PMC 688355950. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. Navalón Verdejo, P.; Pallas Costa, Y.; Cánovas Ivorra, J. A.; Ordoño Domínguez, F.; Torre Abril, L. de la; Fabuel Deltoro, M.. (2006-02). «Sobre el diagnóstico y tratamiento de la displasia quística de la vesícula seminal» Actas Urológicas Españolas 30 (2): 152–158. ISSN 0210-4806. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. Navalón Verdejo, P.; Pallas Costa, Y.; Cánovas Ivorra, J. A.; Ordoño Domínguez, F.; Torre Abril, L. de la; Fabuel Deltoro, M.. (2006-02). «Sobre el diagnóstico y tratamiento de la displasia quística de la vesícula seminal» Actas Urológicas Españolas 30 (2): 152–158. ISSN 0210-4806. (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).