Hodi isurle
Hodi isurle | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Arteria | artery to the ductus deferens (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | ductus ejaculatorius |
MeSH | A05.360.444.251 |
TA | A09.3.07.001 |
FMA | 19325 |
Terminologia anatomikoa |
Hodi isurlea hazia isurtzen duten bi hodietako bakoitza da. Hazi-guruinetik datorren hodiaren eta hodi deferentearen azpileko zatiaren elkargunearen ondorioz eratzen dira. Jarraian, prostatan zehar, uretraren goiko zatira (prostatako uretran, hain zuzen) irekitzen dira.[1]
- Deferens-hodiaren azpileko zatia: iztai hodiaren sakoneko eraztunetik maskuriaren atzealdera. Bertan hodi deferentea hazi guruinaren guruinekin bat egingo du, prostataren barruan hodi isurlea sortzeko.
- Prostrata uretran goragune bat dago, hazi kolikulua izenekoa. Bertan 3 zulotxo daude (triangelu erpinen moduan kokaturik): goikoa prostata-utrikulua izango da eta beheko biak isurtze hodien irtera zuloak.Bestalde, deferens hoditik garraiatzen diren espermatozoideak eta hazi guruinen jariapenak (7,5 pH-koa eta fruktosa ugari espermatozoideentzako mantenugai gisa) bat egingo dute hodi isurletik bideratuz. Hazi-guruina eta deferens hodiaren isuria hodi isurlearen bidez prostatako uretran jariatuko da eta isuritzen den guztitik, likido seminalaren %70 hazi guruinetik etorriko da, beste %30, aldiz, prostatatik.
Patologia[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hodi isurleen buxadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hodi isurleen buxatzea baldintza patologiko bat da, hartua edo sortzetikoa izan daiteke. Hodi isurle bat edo biak buxatuta egon ahal dira.
Buxadura-maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Isurtze hodiak era bilateralean buxatzen direnean, haziak ez du hazi-guruinen edo hodi deferenteen produkturik jasoko, eta prostata ekarpena baino ez du izango. Ekarpen hori eiakulazio-bolumen murriztuarekin (1 ml baino gutxiago), pH azidoarekin, fruktosa urrituarekin edo azoospermiarekin adierazten da. Hala ere, buxadura unilaterala edo partziala bada, mugikortasun espermatiko gutxitua edo oligozoospermia emango da.
Isurtze hodiak buxatzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sortzetiko arrazoien kasuan, hodi isurleen estenosia ematen da eta kisteak hodi mulleriano edo Wolf-en aurkitzen dira. Arrazoi hartuen kasuan, berriz, isurtze hodien litiasia eta infekzio edo kirurgia osteko orbaintzea.
Eragindako sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hodi-isurleen kisteek eragindako ernalezintasunak ezaugarri hauek ditu klinikoki:
- Hipospermia
- Hematospermia
- Mina eiakulazioan
- Gernubideen infekzioa
- Epididimitisa
- Gerrialdeko mina
- Sabeleko eta perineoko mina.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Nefrourologia Hiztegia] [2016]
- ↑ (Gaztelaniaz) Medigraphic. , Cir Ciruj 2008;76:349-353 or..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|