Lankide:Andonihdm/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hondartza-bolei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza-bolei partidua Pekingo 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Hondartza-boleia harean jokatzen den boleibolaren aldaera da. Pistako boleibolean bezala, helburua baloia beste zelaira botatzea da (sare gainetik) eta bertan botea ematea edota aurkarien hutsegitea eragitea. Desberdintasun nagusien artean, harean jokatzearenaz aparte, taldekide kopurua da; modalitate honetan, 2 jokalariko taldeak lehiatzen dira.

Atlanta 1996 Joku Olinpikoetatik aurrera da disziplina olinpikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boleibola 1895. urtean asmatu zen Amerikako Estatu Batuetan eta hondartza-boleiari buruzko lehenengo erreferentziak 1914. urtekoak dira, Uruguaien, eta urte bat beranduagokoak Hawaiin.[1] Beraz, jatorri konkretua zehaztea zaila suertatzen da. Historian zehar, leku garrantzitsuak egon dira modalitate hau hedatzen eta hazten lagundu dutenak. Horietako batzuk dira hurrengokoak: Kaliforniako hondartzak eta Brasil. Azkenengo herrialde honetan harean egindako lehenengo txapelketa egin zen 1941.urtean eta gainera hondartza-boleiboleko zelaiak egiten hasi ziren Copacabana, Ipanema eta Leblon hondartzetan, besteak beste.

Hondartza-boleiko jokalariak Hawaiin, 1915.urtean.

Hurrengo urteetan zehar, kirola hedatzen joan zenbait herrialdetan eta horrek txapelketa ugari egitea eragin zuen. 60ko hamarkadan Santa Monican liga-txapelketa profesionala antolatzeko saiakera egin zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Frantzian, berriz, txapelketa profesionalak egiten hasi ziren.

Hurreneko hamarkadetan, kirola hedatuz joan zen, batez ere hondartzako lekuetan. Hazkunde horren arrazoi garrantzitsu bat txapelketetan sortutako giroa da, eguzkia, hondartza, musika eta kirola konbinatzeak arrakasta izan du. [1]

1992.urteko Bartzelonako Joku Olinpikoetan, hondartza-boleia erakusketako kirola izan zen, eta hurrengo Joku Olinpikoetan, Atlanta 1996, programa olinpikoan barneratu zen.[2]

Federazio gorena Fédération Internationale de Volleyball deiturikoa da, FIVB. Boleiboleko edozein formako federakuntza da.


Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza-boleia, funtsean, pistako boleibola bezala jokatzen da. Jokalari batek ematen dio puntuari hasiera beste zelai erdira sakea eginez. Talde bakoitzak , gehienez, hiru aldiz kolpatu dezake baloia, beste zelaira itzuli arte. Kolpatze hauetan, ezin da baloia heldu, ezta ondoz ondoko bi kolpe eman. Gorputzeko edozein atalekin jo daiteke baloia.

Puntua galtzeko aukera desberdinak daude, hauek dira ohikoenak: hiru toke eman eta gero baloia beste aldera ez pasatzea, berezko zelaian botea ematea, baloia kanpo marretatik haratago bidaltzea eta sarea gorputzarekin ukitzea.

Pistako Boleibolarekiko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta funtsean oso kirol berdintsuak diren, desberdintasun nabari batzuk ikus daitezke, hona hemen batzuk:

Parte-hartzaile kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza-bolei kirolean bi jokalari aritzen dira talde bakoitzean, txapelketa bereziren batean lauko taldeak ikus daitezke, baina modu ofizialean jokatzerakoan biko taldeak daude. Pistakoan berriz, sei jokalariko bi talde aritzen dira. Gainera, hondartzakoan ez daude bestean dauden errotazioak. Beraz, puntu hasieran bi jokalarien artean erabakitzen dira posizioak eta ez dute ordena zehatz bat jarraitu behar. [3]

Taldea bi jokalarik bakarrik osatzen dutenez, ez dago aldaketa egiteko aukerarik, hau da, bi jokalari horiek hasi eta bukatuko dute partidua.


Zelaiaren neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzako-boleibolean hurrengoak dira neurriak: 16m luzera x 8m zabalera. Pistakoan, aldiz, handiagoak dira: 18m x 9m. Gainera, azken honetan eraso zonaldeak markatu egiten dira, saretik 3 metroko distantziara. [3]

Sarearen neurriak ere, desberdinak dira. Hondartzako-boleibolean motzagoa da eta ertzak zabalagoak ditu, publizitatea jartzeko.

Puntuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kiroletan nahiko antzekoa da. Pistako boleibolean aukera dago 3 zein 5 seteko partiduak jokatzeko, txapelketa horren arauen arabera. Hondartzakoan ordea, 3 setetara jokatzen dira partiduak, hau da, 2 irabazten dituen lehenengo taldeak irabaziko du partidua. 21 puntuko sistemarekin jokatzen da, baina hirugarren seta, 15 puntura jokatzen da, beti ere 2 puntuko abantaila lortuz. [3]

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzakoan, jokalariek aukera dezakete bainujantzia erabiltzea edota hau kamiseta batekin konbinatzea eta alderantziz, beti ere hurrengo baldintza betez: bi jokalariek arropa berdina eraman behar dute. Pistako kirolean berriz, kirolariek kamiseta eta praka motzak erabiltzen dituzte. [3] Emakumeen kasuan, bikini txikiak eramateak eztabaida sortu izan du behin baino gehiagotan[4][2] eta horren aurrean bikinia eramateko derrigortasuna kendu egin zen, nahiz eta jokalari askok oraindik janzkera hau aukeratzen duten.[5]

Faltak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falta adierazten da epaileek ikusten dutenean talde batek edota jokalari batek araua hausten dutenean. Talde batek falta egiten badu, aurkariek puntu bat jasotzen dute eta sakea ateratzen dute. Bi taldeek aldi berean falta egiten badute, tanto hori errepikatu egingo da. Faltarik ohikoenak honakoak dira:[6]

Epailea arau hausteren bat adierazten.
  • 4 ukitu: talde batek baloia baimendutako 3 aldiz baino gehiagotan kolpatzea.
  • Lagundutako kolpea: jokalari batek taldekidea edo objeturen bat erabiltzen duenean laguntza bezala baloia kolpatzeko.
  • Ukitu bikoitza: taldekide batek baloia bi aldiz jarraian ukitzea baloia. Falta honetan salbuespen bat dago, lehenengo kontaktua blokeoa izan bada ez da falta adieraziko.
  • Baloia hartzea: kolpatu beharrean baloia eusten duenean.
  • Oin falta: sakea egiten dagoen jokalariaren oinak zelaiko marra zapaltzen badu jaurtiketa egiten dagoen bitartean adierazten da.
  • Sarea ukitzea: jokalari batek, jokoa martxan dagoen bitartean, sarea ukitzen badu seinalatzen den falta.


Hondartza-boleibola Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere, boleibola garrantzitsua izan da eta hazkundea bizi izan du, eta baita hondartza-boleiak ere. Txapelketa ugari egiten dira urtean zehar, bai gizonezkoen baita emakumezkoen kategorian ere. Gainera, adin araberako kategoriatan sailkatutakoak ere. Txapelketa gorena, Euskadi mailan, Euskadiko txapelketa da. Esan bezala, emakumezkoen eta gizonezkoen modalitatetan jokatzen da, eta baita adin tartetan sailkatuta ere. Honakoak dira kategoriak: azpi 17, azpi 19, azpi 21 eta kategoria absolutua[7]. Lehiaketa hauetan, euskal autonomia erkidegoko klubek hartzen dute parte. Klub ugari daude gure lurraldean. Horietako batzuk: Berabera[8], Deusto Sistemas-Udapa, Fortuna Kirol Elkartea[9], Club Voleibol Sestao[10].

Espainia mailan ere hainbat txapelketa egiten dira, “Madison Beach Volley Tour” izeneko lehiaketa. Espainiako puntu desberdinetan egiten dira txapelketak, 2018ko programa hau izan zen: Espainiako Kopa, Melilla, Tarragona, Valentzia, Isla Canela, Laredo eta bukatzeko Espainiako txapelketa.[11] Tour honetan, estatuko bikoterik onenetarikoak aritzen dira lehian.

Aipatu bezala, Euskadiko txapelketan lurraldeko klub desberdinetako ordezkariak aritzen dira. Klub horietatik, Euskadiko ordezkariak aukeratzen dira eta Autonomia Erkidegoetako Estatuko Lehiaketara joaten dira. Hemen ere kategoria desberdinak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) UN POCO DE HISTORIA DEL VOLEY PLAYA | Beach Volley Tour. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) «El voley playa femenino no son sólo chicas en bikini [2019»] Sunglasses Restorer 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Diferencias entre voleibol y vóley playa ¿las conoces?» Blog DONDEPORTE.COM 2017-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-03-09). «El voley playa femenino y su polémica vestimenta» Notas de prensa gratis (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  5. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2016-08-12). «¿Por qué las jugadoras de voley playa usan bikini?» AS.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  6. «FIVB - Rules of the Game» www.fivb.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  7. «FVVB - EBF» fedvasvol.eu (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  8. «Bera Bera - Voleibol» berabera.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  9. «VOLEIBOL - EMPIEZA LA TEMPORADA DE VOLEY PLAYA» www.cdfortunake.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) «· CLUB VOLEIBOL SESTAO ·» voleisestao.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  11. «RFEVB - Madison Beach Volley Tour 2018» www.rfevb.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).