Lankide:AneAldGai/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Omentu nagusia (epiploi handia, omentu handia edo omentu gastrokolikoa ere deitua) enbrioiaren mesogastrio dortsaletik eratzen den lau orriko peritoneozko egitura da.  Urdailaren makurdura nagusitik eta duodenoaren eremu proximaletik jaisten da, heste meharra eta heste lodiaren zeharkako kolona guztiz edo partzialki estaliz [1]. Epiploi nagusia beherantz abiatzen da eta hipogastrio eremura iritsi baino lehen atzerantz tolesten da goranzko ibilbidea hartuz zeharkako kolonaren tenia omentalarekin bat egiteko. Abdomenean zehar hedatzen da eta pelbiseraino iristen da horren beheko eremutik [2][3]. Latineko omentum hitzetik dator [4] eta abdomen barrunbea aurreko aldetik irekitzerakoan lehenengo ikus daitekeen egitura da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abdomenaren gainean kokatzen den geruza gardena da.


Elkarren gainean tolesten diren bi peritoneo-orriz eratzen da orri bakoitzak bere errai- eta pareta-orria dituelarik. Gazteetan geruzak ikus daitezke, baina helduetan estuki lotuta egon ohi dira.


Omentu nagusia itxura zulatua duen egitura mehea da eta oso baskularizatuta dago. Bertan gantza metatzen da, obesitate kasuetan, bereziki [5].

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazientearen adinaren eta bizi ohituren arabera, omentu nagusiaren tamaina eta neurriak alda daitezke, hala ere, gizon heldu batean:

  • Pisua: 1kg
  • Azalera: 400cm2
  • Zabaleran: 22cm, baina 46cm izatera hel daiteke
  • Luzeran: 18cm baina 36cm izatera eta pubisaren sinfisian lotzera irits daiteke.


Estaltzen duen eremua testuliburu baten duen tamainarekin alderatu daiteke. [3][6][7]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri enbriologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epiploi nagusia enbrioiaren mesenterio dortsaletik garatzen da. Enbrioi garaian mesenterio dortsalak urdaila eta atzeko abdomen pareta lotzen ditu. Garapenean zehar, urdailak aldaketak jasaten ditu, hala nola, eskumaranzko 90º-ko biraketa. Ondorioz, mesenterioa atzetik ezkerraldera igarotzen da   aurrealdeko mesenterioa, ordea, eskuinaldera. Era berean, urdailak aurretik atzera doan ardatz horizontalaren inguruan ere biratzen du ezkerreko aldea edo makurdura nagusia beherantz begira kokatuz. Horren eraginez, mesenterioa tolestu eta hesteetarantz hedatuz doa abdomenaren ia eremu osoa estali arte. [7]

Odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epiploiko odoleztapena eskuineko eta ezkerreko urdail-omentuetako anastomositik eratortzen diren eskuineko, ezkerreko eta erdiko arteria epiploikoek burutzen dute.

  • Eskuineko omentu arteria edo epiploikoa. Handiagoa da eta aurreko azalera odoleztatzen du. [3]
  • Ezkerreko omentu arteria. Txikiagoa da eta atzeko aldea irrigatzen du. [3]

Arteria hauek epiploia eratzen duten errai-peritenoaren bi orrien artetik bideratuko dira odoleztapena burutzeko.


Eskuineko eta ezkerreko urdail-omentuetako arteriei eskuineko eta ezkerreko arteria gastroepiploiko ere deitzen zaie.

Gibel arteria batua eta bare-arteria enbor zeliakotik datoz. [7]

Garrantzia klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epiploiak ez dira ezinbesteko organoak eta ebakuntzan erauz daitezke ondorio larririk ekarri gabe. Omentu nagusia erauzteko prozedurari omentektomia deritzo. [2]

Patologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omentu nagusiari lotutako hainbat patologia deskribatzen dira :


1) Lesio infiltratibo multifokalak. Gehien nagusitzen direlarik.

  • Peritoneoko kartzinomatosia
  • Peritonitis tuberkulosoa
  • Peritoneoko mesotelioma gaiztoa
  • Peritoneoko pesudomixoma
  • Linfomatosia


2) Masa sortzaileak diren lesio kistiko edo solidoak

  • Neoplasma primario eta sekundarioak
  • Prozesu infekziosoak


3) Gaixotasun anitzak

  • Omentu nagusiko infartua
  • Hematoma
  • Hernia
  • Gorputz arrotzengatiko granuloma[10]

Omentu nagusiko infartua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez-ohiko prozesua da , ez baita oso ezaguna eta abdomeneko minaren beste kausa batzuk simula ditzake [11]. Horrez gain, ez da presuntzio-diagnostiko bat izaten, ez da anamnesi ezta galdeketa bidez detektatzen.

Bizitzako laugarren eta bosgarren hamarkadetan ematen da gehienetan, eta gehienbat gizonezkoei  eragiten die. Egitura honen segmenturen bat infartatzen denean nekrosi aseptiko bat gertatzen da, hau da, hezurren batera bideratzen den odol-fluxua galtzearen ondorioz hezurra hiltzen da. Ondorioz, hanturazko prozesu bat sortzen da, maiz peritoneo parietalari edota abdomen paretari eragiten diona. Kasu gehienetan, kausa ezezaguna da.

Badaude zenbait teoria omentu nagusiaren infartua ezohiko odoleztapenaren edo odol-hodiak hauskorrak izatearen eraginez gertatzen dela defendatzen dutenak. Irrigazio kalte horiek maizago agertzen dira eskuineko erdian, luzeagoa eta mugikorragoa baita.

Beste kasu batzuetan, posible da infartua abdomen barneko patologien ondorio sekundario bezala ematea (hernia, hantura-baldintza kroniko, itsaspen, neoplasia, etab.)

Omentu nagusiko infartuaren eraginez abdomeneko min handi eta intentsoa agertzen dira, orokorrean eskuineko hobi iliakoan. Batzuetan, sintomatologia inespezifikoa ager daiteke, beste patologia abdominalen bat simulatzen duena apendizitisa, kolezistisisa, etab. Azken horiek ezohikoak diren zenbait sintoma eragin ditzakete, goragalea, botaka egitea eta beherakoa, besteak beste. [11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. «epiploi - Kultura saila - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  2. a b c d (Ingelesez) Greater omentum. 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Epiplón. 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) «OMENTO» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  5. «Omentos mayor y menor | Acland. Video Atlas De Anatomia Humana» es.aclandanatomy.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  6. «Omentos mayor y menor | Acland. Video Atlas De Anatomia Humana» es.aclandanatomy.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  7. a b c (Ingelesez) Wang, Andrew W.; Prieto, James M.; Cauvi, David M.; Bickler, Stephen W.; De Maio, Antonio. (2020-04). «The Greater Omentum—A Vibrant and Enigmatic Immunologic Organ Involved in Injury and Infection Resolution» Shock 53 (4): 384–390.  doi:10.1097/SHK.0000000000001428. ISSN 1073-2322. PMID 31389904. PMC PMC7000303. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  8. «Anatomía y fisiología del peritoneo | Gastroenterología | AccessMedicina | McGraw Hill Medical» accessmedicina.mhmedical.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  9. «El epiplón: aspectos anatómicos, metabólicos y quirúrgicos - Artículos - IntraMed» www.intramed.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  10. Yoo, Eunhye; Kim, Joo Hee; Kim, Myeong-Jin; Yu, Jeong-Sik; Chung, Jae-Joon; Yoo, Hyung-Sik; Kim, Ki Whang. (2007-05-01). «Greater and Lesser Omenta: Normal Anatomy and Pathologic Processes» RadioGraphics 27 (3): 707–720.  doi:10.1148/rg.273065085. ISSN 0271-5333. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  11. a b López Rubio, María Antonia; Martínez Ruiz, Yolanda. (2011-10). «Una causa infrecuente de dolor abdominal: el infarto de omento» Revista Clínica de Medicina de Familia 4 (3): 254–255.  doi:10.4321/S1699-695X2011000300013. ISSN 1699-695X. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  12. (Gaztelaniaz) Criado Martín, Irene; Andrino Díaz, Nuria Fe; López-Dóriga Bonnardeaux, Pedro. (2018-03). «Infarto de omento: una causa inusual de abdomen agudo» Revista Española de Geriatría y Gerontología 53 (2): 117–118.  doi:10.1016/j.regg.2017.06.003. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).