Lankide:Ane Serrano Coego/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Marcús
Joana Marcús Sastre
Datu pertsonalak
JaiotzaJoana Marcús Sastre
2000ko ekainaren 30ean
Mallorka, Espainia
BizilekuaMallorka, Espainia
Ibilbidea
IrabaziakWattys Sariak, 2016an Irresistible propuesta-gaz eta 2019an Ciudades de Humo-gaz
Lorpen garrantzitsuenakTrilogia Fuego, Antes de diciembre, Después de diciembre eta Irresistible propuesta.

Joana Marcús Sastre 2000ko ekainaren 30ean jaio zan Mallorkan. Idazle bat da fantasia, zientzia fikzio eta gazteen erromantzeari buruz idazten dauana. Txikitatik gustatzen jakon literatura eta ipuinak ere idazten ebazan. Wattpad aplikazioari esker, plataforma digital bat irakurtzeko eta idazten dozun istorioak banatzeko da, bere istorioak zabaldu ziren. [1]Gaur egun, Wattpad-en milioi bat jarraitzaile baino gehiago daukaz.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joana Marcús Mallorkan jaio zan 2000ko ekainaren 30ean. Istorioak idazten dauz txikitatik Wattpad aplikazioari esker. Gaur egun, Mallorkako herri txiki baten bizi da bere gurasoekin eta bere aizpagaz. Idazlea da eta liburuak idazten dauzan bitartean psikologia ikasten ari da[3]. Bere liburu bat, Antes de diciembre, Espainako 10 liburu salduenetariko artean dago gabonetan.[4]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik interesa jarri eban literaturan[5], 9 urtegaz bere irakaslea zoriondu eutsan Joanak egin eban idazlan bategaitik. Horren ostean, istorio txikiak idazten hasi zan gero eta landuagoak[6].

11 urte eukazanean, Wattpad plataforma digitalean, beste pertsona batzuk idazten ebezan ipuinak irakurtzen ebazan. Bi urte geroago, 13 urte eukazanean, bere lehenengo kontaerak publikatu ebazan “juju1255” izenagaz.

Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urtegaz, Wattpad-en 6 liburu publikatu ebazan: Hazme el amor esta noche, Quédate conmigo esta noche, Hit or Kiss?, Speed Heart eta Irresistible propuesta[7], azken liburu honegaz ezaguna egin zan Wattpad-en eta 300.000 bisita euki ebazan[8]. Arrakasta honegaitik bere ikaskideak berataz barre egin eben eta Bullying-eko biktima izan zan. Hau dala eta, 2 urtez argitaratzen utzi eban. Baina, irakasle batek idazten jarraitzeko animatu eutsanean, berriro hasi zan idazten. Momentu horretatik ez dau idazteari utzi.

Wattpad-en 6 multzo liburu daukaz, guztira 14 liburu dira, Irresistible propuesta-gaz 15 liburu izango ziran, azken hau ez dago Wattpaden osorik idatzita, bakarrik lehenengo 3 kapituluak. 5 liburu atara dauz fisikoan: Irresistible propuesta, Antes de diciembre, Ciudades de humo, Ciudades de cenizas eta Ciudades de fuego. 2022ko azaroaren 2an Antes de diciembre liburuko bigarren partea atarako da fisikoan, Después de diciembre.[9]

Instagramen 701.000 jarraitzaile baino gehiago daukaz eta, hor eta bere YouTube kanalean, bere bizitzari eta bere liburuei buruzko informazioa ematen dau. Wattys Sariak birritan irabazi dauz, 2016an Irresistible Propuestagaz eta 2019an Ciudades de humogaz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meses a tu lado[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antes de diciembre. (2018). Wattpad-en eskuragarri eta fisikoan dago, Montenagaz publikatuta.
  2. Después de diciembre. (2019). Wattpad-en eskuragarri eta 2022ko azaroaren 2an fisikoan.
  3. Tres meses. (2020. Wattpad-en eskuragarri.
  4. Las luces de febrero. (2022). Wattpad-en eskiragarri. Amaitu barik.

Trilogía Fuego[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ciudades de humo. (2022). Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.
  2. Ciudades de cenizas. (2022). (Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.
  3. Ciudades de fuego. (2022). Wattpad-en eta fisikoan eskuragarri, Cross Books argitaratzegaz publikatuta.

Canciones para ella[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La última nota. (2020). Wattpad-en eskuragarri.
  2. La primera canción. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Extraños[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etéreo. (2020). Wattpad-en eskuragarri.
  2. La primera canción. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Leyendas de Braemar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La reina de las espinas. (2021). Wattpad-en eskuragarri.
  2. El rey de las sombras. (2022). Wattpad-en eskuragarri. Amaitu barik.

Auto-amaierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irresistible propuesta. (2017). Fidikoan eskuragarri, Nova Casa Editorial argitaratzegaz.
  2. Tardes de otoño. (2021). Wattpad-en eskuragarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Joana Marcús Sastre. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. (Ingelesez) «Joana Marcús (@JoanaMarcus) - Wattpad» www.wattpad.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Joana Marcús» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. (Gaztelaniaz) MUNDIARIO. «Los libros más vendidos en España en época navideña» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  5. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Joana Marcús: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  6. «Joana Marcús: “Mi sueño como escritora sería poder vivir de esto”» El Rastreador de Letras (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. (Gaztelaniaz) «#SomosEscritores [ENTREVISTAS - Entrevista exclusiva con la escritora Joana Marcus Sastre - Wattpad»] www.wattpad.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  8. (Gaztelaniaz) escritores.org. «Joana Marcús, 20 novelas con 21 años» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Gaztelaniaz) «DESPUES DE DICIEMBRE | JOANA MARCUS | Casa del Libro» casadellibro 2022-06-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intagram kontua:https://www.instagram.com/joanamarcusx/

Youtube kanala:https://www.youtube.com/channel/UCha9IXJdWAzYVvJ70MDyCSA/videos

Wattpad profila:https://www.wattpad.com/user/JoanaMarcus

Twitter kontua:https://mobile.twitter.com/joanamarcusx