Lankide:Aritznazabal/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rachel Brown[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rachel Brown (Burnley, Erresuma Batua, 1980ko uztailaren 2a) emakume futbolari profesional ohia da. Atezain lanetan aritu zen Liverpool,Everton, ÍBV, Arsenal taldeetan eta Ingalaterrako emakumezkoen futbol selekzio nazionalean.

Liverpool taldean hasi zuen futbol ibilbide profesionala 1995an hamabost urte zituela. Hiru urte pasa ondoren, Brown, Estatu Batuetara joan zen eta bertan bost urte igaro zituen, Crimson Tide eta Panthers taldeetan. 2003ko udarako denboraldia ÍBV taldean pasa zuen eta txapelketa amaitzean Everton taldeak fitxatu zuen, non bertan 11 urte igaro zituen. 2014an futbol profesionaleko azken denboraldia osatu zuen Arsenal taldean.

Futbol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brown lehen hezkuntzan hasi zen futbolean jolasten atezain modura, St Christopher CE High School mutilen taldean. Hainbat urtez futbol talderik gabe egon zen, Inglaterrako Futbol Federazioak ez baitzun talde mixtorik onartzen. Hori dela eta, Brown, Accrigton neska taldera joan zen 14 urte zituela.

Hamabost urte besterik ez zituela ekin zion futbol ibilbide profesionalari. 1995an Liverpool emakumezkoen taldean egin zuen debuta Arsenal taldearen aurka. Urte berean, FA Women's Cup finala jokatu zuen Croydon futbol taldearen aurka, non partida penaltietan amaitu zen Croydon taldearen garaipenarekin.

Hiru urte pasa ondoren, Brown, Estatu Batuetara mugitu zen, non bertan bost urte igaro zituen. Lehenengo bi urteak Crimson Tide futbol taldean pasa zituen, bertan Sunday Mirror aldizkariak argitaratu zuen Brownek 100,000 libratako kontratua sinatu zuela Uhlsport konpaniarekin. 2000.urtean Ameriketako Panthers taldeak fitxatu zuen eta bertan izugarrizko denboraldiak egin zituen. Denboraldiko atezain hoberenaren saria irabazi zuen eta denboraldi batean gol gutxien sartutako marka hautsi zuen.

2003an, Brown, Ingalaterrara itzuli zen, baina emakumezkoen denboraldia oraindik hasteko zegoen, beraz, ÍBV taldera joan zen udako denboraldia egitera. 2003ko abuztuan, emakumezkoen ingeles txapelketa hastear zela, Everton emakumezkoen futbol taldeak fitxatu zuen eta bertan hamaika urtez aritu zen. 2010an bere bigarren FA Women's Cup finala jokatu zuen Liverpool taldearen aurka. Evertonek garaipena lortu zuen eta Brownek bere lehendabiziko domina irabazi zuen.

2014an Brownek bere azken denboraldiari ekin zion talde berri batean, Arsenal futbol taldean. 2015an erretiroa hartzea erabaki zuen 35 urterekin.

Ibilbide Internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko azaroan egin zuen Brownek debuta Ingalaterrako emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin. Partida Ukrainaren aurka izan zen Women's Euro 2001 sailkapen partidan eta Ingalaterrak 2-1 irbazi zuen.

Ligamentuetako bihurdura baten ondorioz selekziotik baztertua egon zen, baina 2007an berreskuperapen luze bat pasa ondoren selekziora bueltatzeko aukera izan zuen eta 2007ko FIFA Women's World Cup txapelketa jokatu zuen txinan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) «Rachel Brown» Academic Dictionaries and Encyclopedias (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

(Gaztelaniaz) «Rachel Brown Finnis (Futbolista) - Edad, cumpleaños, biografía, hechos, familia, patrimonio neto, altura y más» AllFamous.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

(Ingelesez) «From Burnley to BT Sport, Accrington to America: the Rachel Brown-Finnis story» www.burnleyexpress.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).