Everton Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Everton Football Club
Ezizena(k)The Toffees, The Blues
Sorrera1878
Futbol zelaiaGoodison Park
edukiera: 40.410 lagun
inaugurazioa: 1892
PresidenteaIngalaterra Bill Kenwright
EntrenatzaileaIngalaterra Sean Dyche
LigaPremier League
2022-2317.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1891eko taldea.
Dixie Dean aurrelari mitikoa.
Mikel Arteta jokalari donostiarra.
Premier Leagueko partida Cardiff Cityren aurka.

Everton Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Liverpool hirian egoitza eta zelaia (Goodison Park estadioa) dituena eta Liverpool FC taldearekin lehia tradizionala izan duena. Hainbat liga eta kopaz gain Europako Errekopa bat ere irabazi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpooleko Santo Domingoko eliza metodikoaren parte zen jendeak kirola urte osoan egin zezan sorturiko kluba da. 1878an sortu zenean Santo Domingo izena zuen arren hurrengo urtean Everton auzoaren izena ezarri zioten parrokiaz kanpoko jendeak ere parte har zezan.

1889an Ligaren fundatzailea izan zen eta berehala bihurtu zen txapelduna, 1891ean hain zuzen ere. Lehen Mundu Gerraren aurretik beste liga eta kopa bana eskuratu zituen.

20ko eta 30eko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925 urtean Dixie Dean aurrelaria fitxatu zuen eta taldearen lehenengo urrezko aroa hasi zen. 1928an Liga irabazi zuen Dixie Deanek gol kopuruaren errekorra gainditu zuelarik, 60 gol 39 partidatan, oraindik gainditu ez den errekorra. Ingalaterrako Superkopa ere eskuratu zuen.

Barne istiluen erruz Everton bigarren mailara jeitsi zen 1930an. Bi urte behe mailan egin ondoren gogor itzuli zen maila gorenera eta 1932an berriz ere Liga berri bat eta Superkopa, eta 1933an Kopa irabazi zituen. 1939an bosgarren Liga lortu zuen. Garai honen amaiera Bigarren Mundu Gerrak markatu zuen.

60ko hamarkada: Harry Catterick[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean Harry Catterick entrenatzailearen ardurapean bigarren bolada onari ekin zion. Bi liga, bi superkopa eta FA kopa bat irabazi zituen hamarkada honetan. Garai honetan bost urtez jarraian sailkatu zen Europako txapelketatarako, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

80ko hamarkada: Howard Kendall[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean Howard Kendall entrenatzailea hartu zuten. Honek hirugarren aro bikaina ekarri zion taldeari, 1985eko Europako Errekopak biribildu zuena. Evertonen izandako sei urteetan Kendallek bi Liga, FA Kopa bat eta lau superkopa ere lortu zituen.

Howrad Kendallek taldea 1987an utzi zuen Bilboko Athletic Klubera joateko.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Everton 1992an abiarazi zen Premier League txapelketa berriaren dundatzailea izan zen. Ordutik lorturiko garaipen bakarrak 1995ko Kopa eta ondoren Superkopa izan dira.

2002 urtean jeistear egon zen baina lehen mailan mantentzea lortu zuen. 2007-08 eta 2008-09ko UEFA Kopatan parte hartu du eta 2009an Kopako finalera iritsi zen. 2013tik aurrera seigarren eta zazpigarren postuetan sailkatu da eta Europako txapelketak jokatzeko aukera izan du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901etik aurrera izan ditu gaur egungo koloreak baina XIX mendean hainbat kolore erabili zituen.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1878
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
?
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1892
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
?
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1901-etik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-22
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-23

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an sortu zen Hoylake WFC izenarekin.

  • Ingalaterrako Liga:
    • Txapelduna (1): 1998.
    • Bigarrena (5): 2006, 2007, 2008, 2009, 2010.
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (2): 1989 (Leasowe Pacific), 2010.
    • Finalista (2): 1988 (Leasowe Pacific), 2005.
  • Ligako Kopa:
    • Txapelduna (1): 2008.
    • Finalista (2): 1997, 1999.
  • Ingalaterrako Superkopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2007, 2009.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton