Lankide:Basustako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremua

Getaria Garateko garaitik
KokalekuaGetaria eta Zarautz
Koordenatuak43.28676431ºN, 2.19366468ºW
Azalera160,53 hektarea
IzendapenaEusko Jaurlaritza
SorreraEHAA. 2018ko maiatzaren 25ean
ArduradunaGipuzkoako Foru Aldundia

Garate Santa Barbara delako gunea Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua da, Eusko Jaurlaritzak 2018ko maiatzaren 18ko agindua[1] hala onartuta, eta sare horren ES2120007 kodea du. Gune txikia da, 160, 53 hektarea, eta jabegoa guztiz pribatua du. Getariak azaleraren %61,08 du eta Zarautzek gainerakoa.

Eremu babestua itsasertzetik gertu dagoen muino txiki bat da, mendebalde-ekialde norabidean orientatua, eta hegoaldeko isurialdean ibarbide txikiak ditu.

Gunearen ezaugarri ekologiko nagusiak[2] [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, baso-landaketek eta baserriari lotutako lurzoruek espazioa asko aldatu duten arren, eremu horretan artelatz-baso txikiak eta artelatz-unada ugari daude. Haren ondoan arteak eta ametzak ere agertzen dira. Artelatzarekin batera beste landare termofilo batzuk azaltzen dira, hala nola gurbitza, endalarra, basa-arrosa, atxaparra, etab.

Garate-Santa Barbarako KBEn Euskal Autonomia Erkidegoko artelatz-basoen %76 dago.

Habitat nabarmenenak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, KBEn dauden intereseko habitat eta espezieak zerrendatzen dira. Parentesi arteko zenbakiek, dagokionean, Habitatei buruzko 92/43 Zuzentarauaren I. eranskineko kodeekin bat datoz.

Kudeaketarako lehentasunezko elementuak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoak

  • Artelatz-basoak

Landazabal atlantikoa

  • Sega-larreak
  • Bazkatutako edo maneiatu gabeko belardiak
  • Heskaiak

Babes bereziko habitatak eta espezieak[1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko puntuko lehentasunezko elementuez gain, badira beste habitat natural eta basa-florako eta -faunako beste espezie batzuk, “babes bereziko araubidean” daudenak. Babes berezia merezi duten habitat naturalak eta espezieak dira, beren balio zientifiko, ekologiko eta kulturalaren arabera, eta beren berezitasun, bitxitasun edo mehatxu mailaren arabera. Atal honetan daude, halaber, Habitatei eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauen eranskinetan, edo Espezie Mehatxatuen Katalogoetan agertzen diren espezieak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «2018ko maiatzaren 18ko Agindua, eskualde biogeografiko mediterraneoen eta atlantikoen Batasunaren garrantzizko lekuen hamaikagarren zerrenda eguneratzen duena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  2. a b c d «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  3. Hainbat, egile. (1966). Euskal Autonomi Elkarteko garrantzizko espazio naturalen katalogo irekia. Eusko Jaurlaritza, 193-195 or. ISBN 84-457-1109-1..