Edukira joan

Etze-txinbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etze-txinbo
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaEupasseres (en) Eupasseres
FamiliaSylviidae
GeneroaCurruca
Espeziea Curruca undata
Curruca undata toni

Etze-txinboa edo ota-txinboa (Sylvia undata) sylviidae familiako hegazti paseriformea da, mendebaldeko Europan eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi ikusten denez, argi egon beharra dago, zelaira irteten duen agerpen laburrei, eltze-txinboa atzeman ahal izateko; beti da errazagoa entzutea ikustea baino.

Hegan ikusita txori ilun txiki baten irudia du, ia beltza, forma biribilduak eta buztan luze eta estilizatua duena, non bere kanpoko errektrizetako ertz zuriak nabarmentzen direnak. Izan ere, gainean gris-arbel kolorekoa da, atzealdean arrearekin gutxi-asko orbandutakoa, eta azpialde arre-gorrixkarekin, herdoilaren eta ardoaren arteko tonukoa, eztarrian orban zuri batzuk eta alboetan gris pixka bat izaten ditu. Isatsa, luzea eta normalean altxatuta eramaten du. Arre ilun kolorekoa da eta ertzak zuriak.

Moko iluna, hankak horixka argiak, iris arre-gorrixkak eta begiaren inguruan orbita-eraztun gorri distiratsu deigarria du. Emea arrexkagoa da, gainean gris gutxiagokoa eta bularraren eta hegalen arraren tonu gorrixkak baino askoz zurbilagoekin.

Tamaina 13 eta 14 cm bitartekoa da, eta horietatik ia erdia isatsari dagokio. Altxatuta eramateko duen ohitura eta buruko lumak maiz tentetzea ere oso xehetasun erabilgarriak dira identifikatzeko.[2]

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie sedentarioa da, urrutira mugitzen ez dena. Oso zabala ez den lurralde batean finkatzen da normalean, etenik gabe arakatzen duena, sasi trinkoen artean arintasun harrigarriz irristatuz, leku berri batera hegan egiteko bakarrik uzten du babeslekua, beti ere distantzia gutxira. Ez zaio hegaldi luzeak gustatzen.

Tarteka sasietatik ateratzen da, segundo batzuetan adar argi baten gainean paratzen da, panorama arakatzen du eta ikusteko aztirik eman gabe azkar murgiltzen da arantza artean. Hau da bere mundua.

Udaberrian bakarrik araldiaren beroarekin, zertxobait gutxiago iheskorra da. Garai honetan kantatzen du arrak, labur, leku irekian eta bi sexuek eztei-geldialdiak egiten dituzte, lumak harrotuz, hegoak erdi irekiz eta buztana zabalik haizagailu bat bezala astinduz.

Arrak hainbat habi-antzeko eraiki ohi ditu, gero emeak bat aukeratzen du eta bukatzen du. Belarrak eta sustrai finak izan ohi dira bere egituran erabiltzen duen materiala, zurda, lumatxa, armiarma sare, goroldio eta likenez osatua. Beti sastraka adar lodiren batean jartzen dute, askotan arantzatsuak, eta lurretik altuera gutxira.

Errutea 3-5 arrautza zuri zikin edo berdexka kolorekoak, puntutxo grisekin edo arrexkekin. Emeak 12-13 egunez inkubatzen ditu eta eklosiotik 13 bat egunera txitak hegan egiten dute. Pixka. bat beranduago independente bihurtzen dira eta ondoren gurasoek kumaldi berri baten zikloa hasten dute.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoko fauna motakoa, etxe-txinboaren barrutia itsaso honen harroaren mendebaldera mugatzen da, Italiatik Iberiar penintsulara eta Afrika iparraldera, Europako, atlantikoko kostaldetik gora, Frantziako kostaldean zehar, Ingalaterrako hegoalderaino.

Sastraka itxietan, txaparral lodi, idorretan, edo otadi eta txilardi atlantikoko lurzoru landugabeetan bizi da. Euskal Herrian mediterraneoaren eragin handiena dagoen eremuan ohikoa da, Ebro haranean eta Arabako hego-mendebaldean, artadi eta harizti txaparraletan.

Urriagoa Araba erdialdean eta arraroa iparraldean, naiz eta, han hemen isurialdeak banatzen dituen hegoaldeko isurialdeko leku eguzkitsuetan agertzen den, iparraldeko isurialdean desagertu egiten da eta berriz itsasertzeko zerrendan agertzen da otaditara mugatua eta gutxitan, artadi kantauriar batzuetan.

Altueran gutxi igotzen du, gure lurraldean hegi oso eguzkitsuetako eta beste lur babestuetako espeziea izanik. Uda epelak eta negu leunak dituzten eremuak nahiago ditu eta ez du elurte luzerik onartzen, bere izaera Mediterraneokoari dagokion bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shirihai, H.; Gargallo, G.; Helbig, J. A.. (2001). Sylvia Warblers: Identification, Taxonomy and Phylogeny of the Genus Sylvia. in: The Sylvia Warblers Monograph. Londres: A & C Black.
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A, 261 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.