Edukira joan

Zingira-dontzeila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zingira-dontzeila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaMelitaeini
GeneroaEuphydryas
Espeziea Euphydryas aurinia
Datu orokorrak
OstalariaSuccisa pratensis, Knautia arvensis, Scabiosa columbaria, Dipsacus eta Lonicera etrusca

Zingira-dontzeila (Euphydryas aurinia) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europatik hasi eta Txinaraino zabaldurik dago zingira-dontzeila[1].

Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-42 mm arteko hego zabalera dute arrek[2] eta emeak handiagoak dira, 40-50 mm[3]. Azpiespezieen arabera koloreztapen desbedina izan dezakete, baina orokorrean kolore arrea, laranja eta horia nahasten dute gelaxkak sortuz. Gainaldean kolore marroia agertzen den tokian azpialdean zuria agertzen da.

Arrautzak horiak dira eta beldarra beltza.

Maiatza eta ekaina artean hostoen azpietan jartzen dituzte arrautzak. Handik hiru astetara beldarrak jaiotzen dira. Udazkenean sarea eratzen dute inguruan eta hibernatzeko prestatzen dira. Udaberrian lozorrotik atera eta martxoaren amaieran pupa sortzen dute. Maiatzean agertzen dira tximeleta helduak. Tximeleta helduak gehienez ere bi aste bizi dira[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euphydryas» www.nic.funet.fi (kontsulta data: 2022-04-26).
  2. «Marsh fritillary - Euphydryas aurinia» web.archive.org 2018-05-27 (kontsulta data: 2022-04-26).
  3. «UK Butterflies - Marsh Fritillary - Euphydryas aurinia» www.ukbutterflies.co.uk (kontsulta data: 2022-04-26).
  4. (Ingelesez) Wahlberg, Niklas; Klemetti, Teemu; Hanski, Ilkka. (2002-04). «Dynamic populations in a dynamic landscape: the metapopulation structure of the marsh fritillary butterfly» Ecography 25 (2): 224–232.  doi:10.1034/j.1600-0587.2002.250210.x. (kontsulta data: 2022-04-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]