Lankide:DINAMON200/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehen Familia Ituna (familia itunak) Lehen Ituna: Filipe V.ak eta Luis XIV.ak sinatuta 1733ko azaroaren 7an. Espainiak Italian aurretik izandako jabetzak Filipe V.ak berreskuratzeko; Luis XIV.ak bere aitaginarrebari, Poloniako erregeari, laguntzeko. Lehenak Napoles eta Sizilia berreskuratu zituen, eta Karlos semea egin zuen errege; bigarrenak ezin izan zion tronua itzuli Estanislao Poloniakoari.

Familiako Itunak (1733-1789), XVIII. mendean Espainiako Erresuma eta Frantziako Erresumen arteko hiru itun izan ziren. Bere izena Borboi etxetik dator, izan ere bai Frantzia bai Espainiako erregeek dinastia honen partaide ziren. Familia hauen arteko loturek, Ingalaterraren eta Austriako Inperioaren aurka indartzeko beharraren ondorioz sortu ziren eta Frantzia eta Espaniako kanpo-politika bideratu zuten urte hauetan.

ITUNA

Datorren urteko azaroa baino lehen Irlandak Lisboako Ituna berresteko bigarren erreferendum bat egin dezan plana onartu dute EBko buruzagiek formalki. Testuan zuzenketa batzuk egin ostean, atzo adosturiko akordioari babesa eman diote horrela. Europako Batasuneko estatu kideen arteko akordioaren arabera, "Irlandako Gobernuak Lisboako Ituna onartzeko konpromisoa hartu du 2009ko azaroa baino lehen". Iragan ekainetik zegoen Lisboako Itunaren gainean blokeo egoera, orduan itunari ezezkoa eman baitzion Irlandak erreferendum bidez. Orain, baina, Irlandako eskariei men eginez gainditu nahi dute egoera hori EBko estatu kideek. Izan ere, Irlandak eskatu moduan, Europako Batasuneko estatu kide bakoitzak bere ordezkaria izango du Europako Batzordean. Gainera, EBk Irlandaren neutraltasun politikarekin jarraitzea bermatu egingo du. Era berean, Lisboako Itunak ez du Irlandak indarrean dituen familiaren eta bizitzaren eskubidearen gaineko legeetan eragingo, ezta zerga eskumenetan ere. Akordio horren bidez, Europako Batasunak Lisboako Ituna indarrean sartzeko zuen oztopo nagusia gaindituko du. Txekiar Errepublika orain arte oztopo izan bada ere, datorren urteko otsailean gai honen inguruan parlamentuan eztabaida egitekoa da. Gainera, Vaclav Klaus presidente txekiarrak iragarri du bere herrialdeak ez duela Lisboako Ituna berretsiko aurretik Irlandak egiten ez badu. Lisboako Ituna azkenik indarrean sartuz gero, EBren barne garrantzia handiko erreforma instituzional bat eragingo luke; besteak beste, bi urterako lehendakari iraunkorra izango luke Europako Batzordeak.

IZENAREN JATORRIA

Antzinako Erregimena izena Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen arren, literatura arloan finkatzearen ardura handiena Alexis de Tocquevillei dagokio, Antzinako Erregimena eta Iraultza saiakera literarioaren egileari. Testu horretan, hain zuzen ere, "Frantziar Iraultzak, ezeztatzen zuena bataiatzen zuela" adierazten du (la Révolution française a baptisé ce qu'elle a aboli). Tocquevillek kontzeptua Antzinako Erregimenaren oposizio ahalmen nahaspilatsu batez hornitu zuen Erdi Arokogaraiaren aurrean, historiografian arrunt egin zena XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian eta ondorengo historialariek eztabaidatu dutena (bereziki François Furetek).


Bastilla, Parisko errege gotorlekua, kartzelatzat erabilia, erregetzaren etsaiek Antzinako Erregimenaren ikurtzat jotzen zuten. Bastillaren Hartzea izan zen Erregimen Berrira eraman zuen iraultzaren hasiera (1789). Haren hondakinak salerosten ibili ziren, berrehun urte geroago Berlingo Harresiarekin egin zen bezala.

Antzinako Erregimena (frantsesez: Ancien Régime) frantziar iraultzaileek, gutxiesgarritzat, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernuari (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua) jarri zioten izena da; erregimen bera zuten gainerako europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da. Antzinako Erregimenari kontrajarri zitzaion Erregimen Berria (Espainian, Erregimen Liberala).

HEDAPENA

Antzinako Erregimenaren kontzeptua, propietatez, Erdi Aroaren amaieratik nazio estatu bezala definitzen ohi diren Mendebaldeko Europako erresumak izendatzeko erabiltzen da. Lehen adibidea, inongo zalantzarik gabe, Portugal izan zen. XV. mendearen amaierarako, Espainia, Frantzia eta Ingalaterra bakarrik gehitu dakizkioke. Ingalaterrak, kontzeptua XVI eta XVII. mendeetan zehar gaindituko du. Gainontzekoek, Antzinako Erregimenaren krisian (1751-1848). Europako gainontzeko herrialdeentzat, kontzeptua, arazoak ematen dituen erabilerakoa da. Gainontzeko munduarentzat, bakarrik Amerika jo daiteke, europar herrialdeek kolonizatua izan zen garaian eta kontzeptua asko behartuz, bere metropolietan indarrean zegoen ereduaren antzerako zeozertzat. Amerikar independentzia bat dator Antzinako Erregimenaren amaierarekin, izan ere, modu erabakigarrian laguntzen du horretan. Beste kontinenteak, beranduago kolonizatuak dira, jada garai industrial edo Erregimen Berrian. Japoniarenkasuak, nolabait, mendebaldekoekin antzekotasunak adierazten dituen gizarte-ekonomia eraketa bat irudikatzen du, eta, beraz, egileren batzuk feudalismo edo monarkia absolutuaren kontzeptuak eman dizkiote (ez hainbeste Antzinako Erregimena) eta antzekotasun hori izango litzateke (Txinarenezberdintasunaren aurrean itsas-inperio bat) kolonial otzantasun ezarekin batera, modernitatera Meiji Aroan hain azkar sartu izanaren aukera azalduko lukeena.