Bastilla
| Bastilla | |
|---|---|
| Bastille | |
| Wall of Charles V | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
| Territorial collectivity of France with special status | Paris |
| Sector of Paris | Paris Centre |
| Udalerri barrutia | Parisko 4. barrutia |
| Koordenatuak | 48°51′12″N 2°22′09″E / 48.85333°N 2.36917°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | 1356 - 1383 (egutegi gregorianoa) |
| Eraistea | 1789ko uztailaren 14a - 1791ko maiatzaren 21a |
| Battle of the Faubourg St Antoine | 1652ko uztailaren 2a |
| Bastillaren Hartzea | 1789ko uztailaren 14a |
| Komisarioa | Karlos V.a Frantziakoa |
| Erabilera | gotorleku handia espetxea |
| Suntsipena | 1789 |
| Arkitektura | |
| Materiala(k) | harria |
Bastilla (frantsesez: La Bastille) Parisko espetxe bat izan zen, ezaguna haren hartzeak (1789ko uztailaren 14an), Pilotalekuko Zinarekin batera, hasi zuelako Frantziako Iraultza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espetxe Richelieu kardinalak bihurtu zuen. Gizarteko goi klaseetako jendea espetxeratzeko zen; horregatik, gela handiak eta otordu dotoreak zituen. Sadeko markesak Bastillan bost urte eta erdi eman zituen preso. Voltaire, Linguet edo Brissot ere hor egon ziren. Maila apalagoko presoentzat ere beste eremu bat zeukan Bastillak.
Espetxe garestia zela eta, Neckerrek eraitsi nahi izan zuen 1784rako. Herriak ere, kexa-kaierretan, suntsitzeko gogoa adierazi zuen. Nolanahi ere, eraikuntza erraldoi orok bezala, erregearen boterea erakusten zuen.
Bastillaren hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Despotismoaren ikurra, 1789ko uztailaren 14an paristarrek hartu zuten. Honek eragin handia izan zuen Frantzia osoan, baita Europan ere. Hortik aurrera, uztailaren 14a Frantziako festa nazionala izan da.
Espetxeratu ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hugues Aubriot
- François de Bassompierre
- Biron
- La Bourdonnais
- Brissot
- Bussy-Rabutin
- Anne du Bourg
- Antoine de Chabannes
- Gatien de Courtilz de Sandras
- Nicolas Fouquet
- Latude
- Simon-Nicolas-Henri Linguet
- Burdinazko maskaradun gizona
- Bernard Palissy
- Paul Pellisson
- Sadeko markesa
- Voltaire
