Lankide:DenisOlatz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
DenisOlatz/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1991-ren martxoaren 3a (32 urte) 🇪🇸 Madril, Espainia
HerrialdeaEspainia
Jarduerak

Víctor Elías Villagrasa Álvarez (Madril, Espainia1991ko martxoaren 3a), Víctor Elías ezizenez ezaguna, espainiar aktore, abeslari, musikari eta musika zuzendaria da, eta ezaguna da Guilleren papera egiteagaitik Los[1] Serrano[2] telesailean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Víctor Elías, Liberto Villagrasa Muñoz musikariaren eta Amelia Álvarez del Valle aktorearen semea da. Bere aita, 2007an hil zen, Víctorrek Los Serrano telesaila grabatzen ari zanean, eta bere ama 2022an hil jakon. Víctor, Letizia Ortiz Espainiako Erreginaren bigarren lehengusua da.[3]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Víctor Elíasek 10 urte baino gehiagoko harreman sentimentala euki eban bere lankide Natalia Sánchezekin , baita ere Chanel Terrero[4] abeslariarekin egon

zan. Gaur egun, bere bikotea Ana Guerra abeslaria da[5].

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ANTZERKIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 urterekin La vida breve, El cerco de Numancia edo Mariana Pineda antzezlanetan hasi zan.

TELEBISTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere telebistako debuta, Telecincoko Hermanas telesailean izan zen, 1998an, zazpi urterekin.

Telebistako estreinaldi horretatik hilabete gutxira, Nico interpretatu eban Ellas son así telesailean, 18 kapitulutan zehar 1999an.

2001 eta 2002 artean, bigarren mailako rol erregularra izan zuen Telecincoko Esencia de poder eguneroko telesailean.

2002an, Espainiako Telebistako La 1 kateko Géminis, venganza de amor telesaileko lau kapitulutan agertu zen.

2003. urtean, izugarriko bultzada eman eban bere ibilbide profesionalari, Luis San Narcisok eta Tonucha Vidalek (Globomediako casting-zuzendariak) Los Serranoko kide izateko aukeratu ebenean Telecinco katean, hala nola Guillermo Serrano Moreno “Guille”, Diego Serranoren (Antonio Resines) seme ertaina, bost urtez (2008ra arte), zortzi denboraldiz eta 147 kapituluz antzeztuko zuena. Grabazio-datak 2003ko martxoaren 3tik, lehen kapitulua filmatzen hasi zenetik, 2008ko ekainaren 4ra arte, azkena grabatzen amaitu zen arte, izan ziren.

2009an ezagutzera eman zen Punta Escarlata telesailean bederatzi kapitulutan Ximo interpretatuz.

2012 eta 2013 artean, TVEko Isabel telesailean agertu zen, eta Alfontso interpretatu zuen, lau kapitulutan.

2014an, Aula de castigo telesailean parte hartu zuen. Web-serie horretan, Pabloren rola jokatu zuen.

2016an, Paquita Salas telesailean 5. kapituluan parte hartu zuen pizzero bat interpretatzen.

ZINEMA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El espinazo del diablo (2001), El florido pensil (2002), eta La llamada (2017) filmetan parte hartu dau.

MUSIKA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita artista zan eta beti eban eraginak etxean. Bateria jotzen hasi zen txikitan, bere aitaren taldeko bateria jotzaile batek bateria bat oparitu ebalako 6 urterekin, baina pixkanaka pianoa jotzen hasi zan Malasañako (Madril) musika modernoko Musika Sortzailearen Eskolan, erdi mailako ikasketak amaitu arte.

Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar duteLos Serranoren taldekide batzuekin SJK taldea sortu eban, Natalia Sánchez, Adrián Rodríguez eta Andrés de la Cruzekin 2005ean, eta platino disko zarira bikoitz iritsi zen lehen albumarekin.

The Folks taldeko kide izan zen 2007 eta 2008 urteetan.

Ikasketak amaitzerakoan, musikan erabat profesionalki hasi zen. La llamada (4 urtez), The Hole 2, Un chico de revista (La Latina Antzokian) eta Cuando menos te esperes (Rialto Antzokian) bezalako musikaletan lan egin du.

Ondoren, Calle Palma taldean sartu zan. Madrilgo La Ganga Calé taldean ere aritu zen teklatua jotzen eta Obatalá edo El Patio bandetan funtzio bera egiten aritu zan.

Denbora batez, hainbat musika-bandatan parte hartzeaz gain, aktore lana alboratu zuen, furgoneta eta manta hartu eta teklatua eta pianoa jotzeko Espainiako jaietan eta lokaletan. Hau izan zan bere bizibidea bi urtez (2012-2014).

Musikari askorekin egin du lan: Angy, Lucía Gil, Gemeliers, Calum, Münik, Belén Estrada, Cirilo, Diade edo Manolo García.

Zineman, konpositorea, moldatzailea, interpretea eta soinu-bandaren ekoizlea izan da, Got Music-en (musika, soinua eta ekitaldietarako soinuaren estaldurarako estudioa), Antonio del Real-eko Ni pies ni cabeza filmean Christian Galvez, Jaydy Michel, Antonio Resines, Jorge Sanz…etab.-ekin. Eta Santiago Zannourekin Maiteminduta dagoen Alacran-aren soinu-bandaren konpositore eta interpretea izan zan. Film horien soinu-bandak Got Music-en Arcos de la Fronteran (Cadiz) duen grabazio-estudioan egin dira.

Gaur egun, urteak daroaz Yamaha Synth-ekin elkarlanean, eta Yamaha artisten familiako kidea da. Teklatua eta pianoa jotzen dauz Fran Perearen azken lanean, Viaja la palabra, non jiran ikus daitekegu; Nora Norman eta Tabureterekin, eta Vive-Premios Dialen. musika-zuzendaria da 2017tik. Baita Pablo López, Ana Guerra, Sofía Ellar eta Dani Fernández artisten jiren zuzendaria da, eta baita ere Taburete talde madrildarraren teklista. 2019an jira bat hasi zuen Espainia osoan zehar Angy, Lucía Gil, Nerea Rodríguez, Ruth Lorenzo eta Raoul Vázquez artistekin batera.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El sorprendente nuevo trabajo de Víctor Elías, Guille de Los Serrano» ELMUNDO 2019-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Roldán, Alvaro. (2019-08-20). «Víctor Elías: de arrasar como actor en 'Los Serrano' a triunfar en otra profesión» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  3. (Gaztelaniaz) TELECINCO.ES. (2011-04-26). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. (Gaztelaniaz) Palmero, María. (2022-02-09). «Víctor Elías (Los Serrano) cambia a Chanel (Eurovisión) por la cantante Ana Guerra» The Objective (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2022-02-15). «Ana Guerra y Víctor Elías confirman su relación con un apasionado beso: "El amor lo consiguió"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).