Lankide:Egia/Blanca Busquets i Oliu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blanca Busquets
[[Fitxategi:
|250px|Blanca Busquets]]
Blanca Busquets 2018
Datu pertsonalak
Izen osoa Blanca Busquets i Olid
Jaio 1961-03-20
Bartzelona (Katalunia)
Lanbidea Kazetaria, hizkuntzalaria eta gidoilaria
Webgunea http://www.blancabusquets.cat/

Blanca Busquets i Oliu (Bartzelona, 1961eko martxoak 20) idazle, hizkuntzalari eta gidoilaria katalana da.[1]

La fugitiva liburuaren aurkezpenean, Lliçà de Vall liburutegian

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan jaioa eta Cantonigròsen oso sustraituta, laster joan zen Iruñera bizi izatera, aitak han baitzuen lana. Nafarroako hiriburuan bizi izan zen 1972ra arte. Iruñean, frantses eskola batean egin zituenez lehen ikasketak, frantsesez ikasi zuen irakurtzen eta idazten, gaztelaniaz baino lehenago. Umetatik hasi zituen musika ikasketak. Geroago, familia Kataluniara itzuli zenean, Bartzelonan kokatu ziren, eta han jarraitu zituen musika ikasketak. Hainbat abesbatzako kidea izan zen eta hamar urtez aritu zen Kataluniako Gazte Perkusionista Orkestran. Txikitatik dantza klasikoan sartu zen, eta 25 urte bete arte egin zuen dantza. Can Brians-eko Espetxe Zentroan boluntario aritu zen, 2001 eta 2003 bitartean SiFaSol abesbatza zuzendu zuen.

Musika esparruan daukan jakintza zabalari esker, Canal 33 irratian Hidrogen izeneko saioan esatari lana egin zuen, eta zazpi urtez Kataluniako Telebistaren musika klasikoko programako editore izan zen.

Cantonigròseko Nazioarteko Musika Jaialdiaren sortzaileetako bat da eta batzorde antolatzaileko kide izaten jarraitzen du[2], ekoizpen batzordean. 1986tik dabil Catalunya Ràdio kateetan zuzendari eta gidoilari gisa, irratigintzaren alderdi gehienetan. Baita ere, Osona.com egunkari digitalean ere idazten du.

Irakurketa klubetan parte hartzeaz gain, berriketaldiak, aurkezpenak eta hitzaldiak eskaini ditu Katalunian zehar, Espainiako hainbat lekutan, baita L'Alguer, Mosku, Leipzig, Berlin eta Krakovia hirietan ere. Varsoviako Liburu Azokan idazle katalanen ordezkaritzako kide izan zen 2016an.

Llibreter 2011[3] izeneko saria irabazi zuen La nevada del cucut (Kukuaren elurtea) eleberriarekin, Alghero Donna[4] literatura eta kazetaritzako saria 2015ean, La casa del silenci lanaren italiar itzulpenagatik.

Liburuak sinatzen, 2018ko Sant Jordi ospakizunetan

Argitaratutako lanak [5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Presó de neu (Elur kartzela). Bartzelona: Proa, 2003.
  • El jersei (Jertsea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2006.
  • Tres a Puigcerdà (Trena Puigcerdàra). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2007.
  • Vés a saber on és el cel (Jakin ezazu non dagoen zerua). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2009.
  • Le nevada del cucut (Kukuaren elurtea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2010.
  • La cas del silenci (Isiltasunaren etxea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2013.
  • Paraules a mitges (Erdizka esandako hitzak). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2014.
  • Jardí a l'obaga (Itzalpeko lorategia). Bartzelona: Proa, 2016
  • La fugitiva (Iheslaria). Bartzelona: Proa, 2019.
  • El crit (Garrasia) Bartzelona: Proa, 2019[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Egia/Blanca Busquets i Oliu» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0520782.xml.
  2. (Katalanez) «FIMC Català» www.fimc.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  3. (Katalanez) [:caGremi de Llibreters de Catalunya[:es]Gremi de llibreters de Catalunya[:]. ] (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. (Italieraz) Premio Alghero Donna. 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. (Katalanez) «Pòrtic Blanca Busquets | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  6. (Katalanez) «El crit, de Blanca Busquets» Katalandegi 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]