Lankide:EnekoPer/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Adimen artifizial sinbolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen artifizial sinbolikoa adimen artifizialaren adar bat da, ikerkuntza metodo desberdin batzuk biltzen dituena. Bilketa hau oinarritzen da problemen, logika matematikoaren eta bilaketa algoritmoen irudikapen sinbolikoan (hau da, gizakientzat irakurgarria den irudikapena). Erabiltzen dituen tekniken artean, azpimarragarrienak sareen irudikapen eskematikoa, programazio logikoa eta frame-ak (azpiegituretan zatitzea) dira.

Hauen bidez, matematika sinbolikoa (edo algebra konputazionala), frogapen teoriko automatikoak, ontologia, irudikapen eskematikoko web-orriak eta automatikoak diren kudeaketa eta egunkariratze sistemak tratatzen dituzten aplikazioak sortzeko gai izan da. Gainera, garrantzitsuak izan diren hainbat garapen sustatzeko bai arrazoiketa automatikoa erabiltzen duten sistemetan, bai bilaketa algoritmoen inplementazioan oso erabilgarria izan da.

Funtzionamenduaren aldetik, "baldin-orduan" (If-Then programazio lengoai gehienetan) patroiaren antzeko prozesamenduetan oinarritzen da. Honen bidez, dedukzioak egiteko eta zer informazio gehigarria behar zuen erabakitzeko gaitasuna garatu zuen. Beste era batean esanda, egoera zehatz baten barruan zeuden baldintzen arabera zer motatako galderak egitea eta erantzun zuzenak bilatzea zuen helburu. Eta hau guztia, noski, gizakientzat irakurgarria den sinbologia erabiliz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen artifizial sinbolikoa adimen artifizialaren ikerkuntzan eredu nagusitzat hartu zen 50eko hamarkadatik 80eko hamarkadaren azken urteetara arte. Horren ostean, bigarren mailakoak eta berriagoak ziren hainbat ikuspegi gehitu egin ziren, batez ere neurona-sare artifizialetan, estatistikan, zenbakizko optimizazioan eta hauen antzeko kontzeptuetan edo eremuetan oinarriturik zeudenak.

John Haugeland-ek GOFAI (Good Old-Fashioned Artificial Intelligence ingelesez eta siglarik gabe) izendatu zuen adimen artifizial sinbolikoaren jatorria berak 1985. urtean idatzitako Adimen Artifiziala: ideia purua[1] liburuan. Idazki honetan ikuspuntu filosofiko batetik aztertu zuen adimen artifizialaren ikerketa.

Ikuspegi hau hurrengoan oinarritzen da: adimenaren hainbat alderdi lortu daiteke sinboloen manipulazioaren bitartez. Kontzeptu hau Allen Newell ikertzaile informatikoak eta Herbert A. Simon ekonomialariak 60. hamarkadan azaldu egin zuten. Honen bidez, azpimarratu egin zuten jakitun sistemak izan zirela adimen artifizial sinbolikoaren alderdirik esanguratsuenak. Sistema hauek gai konkretu batean gai horretan pertsona jakitun bat bezala jotzea zuten helburu.

Edonola ere, nahiz eta adimen artifizial sinbolikoa oraindik erabiltzen den arlo batzuetan (batez ere arlo txikietan), gure mendean adimen artifizialaren bidez sortutako aplikazio gehienak ez dituzte irakurgarriak diren sinboloak erabiltzen funtsezko objektu gisa. Adibidez, Rodney Brooks-ek, robotikan adituak, irudikapen sinbolikoa ia erabili gabe edo zuzenean hau erabili gabe autonomoak diren robotak sortzea lortu du. Honetaz aparte, adimen konputazionalaren eremuan ikertzen duten ikertzailen artean, neurona-sare artifizialak eta optimizazioa erabiltzeko joera gailendu egin da sistemen ikasketa automatikoa eta kontrol ingeniaritza bultzatzeko, irudikapen sinbolikoa deusestatuz.

Aurretik aipatutako lorpenen eta aurrerakuntzen ondorioz, ikerketek beste norabide bat hartu dute. Esan daiteke adimen artifizial sinbolikoa gizakiaren adiemenera hurbiltzen zen adimena sortzera zuzenduta zegoela, baina gaur egun beste ikuspuntu bat gailendu da. Konkretuki, arazoen azpimultzo zehatzak tratatzea da ikerkuntzen ardatza; hau da, arazo edo problemak zatika bideratzen joatea. Eta hauxe da, hain zuzen ere, gaur egungo ikerkuntzetan aurkitzen den eredu nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Haugeland, John. (1985). Artificial intelligence : the very idea. MIT Press ISBN 0-262-08153-9. PMC 11840529. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).