Lankide:Gandalf Grisa/2020 Basque regional election
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak beranduenez ere 2020ko urriaren 25ean egingo dira, XII. legealdiko 75 legebiltzarkideak hautatzeko. 2020ko otsailaren 4an Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskunde aurrerapena eztabaidatu zuen gobernu kontseiluan, aurrerapenerako lege eskakizuna betez. Honek hauteskundeen iragarpenari buruzko espekulazioa piztu zuen eta apirilaren 5ean egin zitezkeela eman zuten aditzera zenbait komunikabidek.[1][2] [3]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskunde sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarreko 75 parlamentariak 3 hauteskunde barrutitan aukeratzen dira. Hauteskunde barruti bakoitzak — Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa — 25 kide hautatzen ditu D'Hondt metodoaren bidez eta zerrenda itxi bidezko sistema proportzionalarekin.
Boza isilpekoa da. Hauteskunde barruti bakoitzean, boz kopuruan %3 baino gehiago lortzen duten alderdi politikoek bakarrik lortzen dute ordezkaritza legebiltzarrean.
Hauteskunde data
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarreko legealdiak aurreko hauteskundek izan eta lau urte igaro ondoren amaitzen dira, hauteskundeak aurreratzea erabaki ezean. Hauteskunde deialdia legebiltzarra disolbatu baino 25 egun lehenago argitaratu behar da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta hauteskundeak handik 54 egunetara izaten dira. Aurreko hauteskundeak 2016ko irailaren 25ean izan ziren, beraz legealdia 2020ko irailaren 25ean bukatuko da. Hauteskundeak beranduenez 2020ko irailaren 1ean argitara daiteke, eta 54 eguneko epea kontuan izanik 2020ko urriaren 25a da azken data posiblea.[4]
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak nahi duenean aurreratzeko ahalmena du, gaia gobernu kontseiluan eztabaidatu ondoren. Legebiltzarreren eratze-bilkuraren ondoren 60 egun igaro eta oraindik lehendakaririk hautatu ez bada hauteskundeen errepikapen automatikoa gertatzen da.
2020ko otsailaren 4ean Iñigo Urkulluk berehala hauteskundeak aurreratzea aztertzen ari zela jakin zen, gaia gobernu kontseiluan atera zuenean, eta apirilaren 5a jo zen data seguruenetzat.[1][5][6] Hauteskundeak aurreratzeko arrazoien artean urtarrilaren 29an Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak egindako iragarpena dago, Urkullu eta EAJk Kataluniako eztabaidak euskal kanpainan ahalik eta gutxien eragiteko nahia baitute.[7]
Otsailaren 7ko osoko bilkurak galdetuta, Urkulluk ez zuen argitu ea datorren egunetan legebiltzarra disolbatzeko asmoa zuen, eta oposizioko alderdiei "orain eta etorkizunean" ahalik eta lege gehien onartzeko deia egin zien.[8] Jaurlaritzako iturriek adierazi zuten hauteskundeak apirilaren 5era aurreratuz gero otsailaren 11n argitaratuko zela Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta beraz egun horretan bertan egingo litzatekeela aurrerapenaren iragarpena.[9][10][11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Hauteskundeak apirilaren 5erako deitzea aztertzen ari da lehendakaria» Euskal Irrati Telebista 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El lehendakari ultima un inminente adelanto electoral al pedir la preceptiva opinión a todos sus consejeros» ELMUNDO 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkullu sopesa un adelanto electoral en el País Vasco» La Vanguardia 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «La Euskadi política aguarda a que Urkullu confirme si habrá elecciones autonómicas el 5 de abril» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «La Euskadi política aguarda a que Urkullu confirme si habrá elecciones autonómicas el 5 de abril» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Urkullu sondea la opinión de sus consejeros sobre un adelanto electoral» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El lehendakari ultima un inminente adelanto electoral al pedir la preceptiva opinión a todos sus consejeros» ELMUNDO 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) H/Creada:07-02-2020, Agencia EFEÚltima actualización:07-02-2020 | 12:30. (2020-02-07). «Urkullu no descarta convocar elecciones para el 5 de abril» La Razón (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkullu asegura que todavía no ha decidido la fecha de las elecciones vascas» La Vanguardia 2020-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ «Urkulluk ez du hauteskunde eguna iragarri, baina ez da apirilaren 5a baztertzen» Euskal Irrati Telebista 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «Urkullu se toma el fin de semana para decidir: el martes se conocerá si hay adelanto electoral en Euskadi» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkullu ve en el adelanto electoral una vía de escape a la corrupción y el impacto catalán» El Confidencial 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).