Alfonso Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfonso Alonso
Alfonso Alonso 2015 (cropped).jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


alkate

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1967ko apirilaren 14a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alderdi Popular

Alfonso Alonso Aranegi (Gasteiz, Araba, 1967ko apirilaren 14a) politikaria da, Alderdi Popularraren eleduna Espainiako Diputatuen Kongresuan eta 2014ko abendutik Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroa. 1999tik 2007ra Gasteizko alkate izana. Filologia Erromanikoa eta Zuzenbidean lizentziatua, abokatu lanak egin izan ditu.

Gasteizen garrantzi handia izan duen familia batekoa da. Haren aitona, Manuel Aranegi Coll, Arabako Aldundiaren presidentea izan zen frankismoaren garaian, 1957tik 1966ra.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik 2007ra Gasteizko alkatea izan zen Alderdi Popularraren eskutik. Jose Angel Cuerda ordezkatu zuen, eta Patxi Lazkozek hartu zuen ondoren alkatetza. Lehenago Arabatik diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan (2000-2001), Alderdi Popularreko idazkariordea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta alderdi horretako idazkari nagusia Araban. Orain, berriz ere diputatua da Espainiako Kongresuan (2008az geroztik), bai eta Alderdi Popularrak parlamentu horretan duen eleduna ere (2011z geroztik).

Kargu horretatik, 2012an, institutuetako ikasleen gurasoek greba antolatu zutenean (Alderdi Popularraren gobernuak hezkuntza arloan ezarritako murrizketengatik protestatzeko), Alfonso Alonso greba haren aurka mintzatu zen, bera institutura zihoanean, Gasteizen, «grebak Batasunak antolatzen zituelako».[1] 2014ko abenduaren 2an Mariano Rajoy gobernuburuak Alfonso izendatu zuen Espainiako Osasun Ministro berri gisa, Ana Mato ministro ohiaren dimisioaren ondorioz. Anak kargua utzi beharra izan zuen, ustelkeria politikoaren inguruko Gurtel aferan zuen erlazioagatik.

2015ko urriaren 15etik, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea da, Arantza Quirogak, Bakea eta Askatasunaren inguruko mozioaren aferaren ondorioz, dimisioa eman ondoren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.