Wikipedia, Entziklopedia askea

Garaiur/Proba orria

ZENBAKI ERROMATARRAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asterix eta Obelixen abenturetan ohikoak dira zenbaki erromatarrak aurkitzea

Zenbaki erromatarrak Antzinako Erroman erromatarrek sortutako zenbaki sistema da. Garai horretan, gaur egun zenbaki bezala ezagutzen ditugun zeinuak ez zituzten oraindik ezagutzen. Normalean, eskuak erabiltzen zituzten zenbatzeko. Arazoa, kopuru hadiak zenbatu behar zituztenean sortzen zen eta horregatik asmatu zituzten zenbaki errromatarrak.

Erromatarrek, 7 letra larri erabiltzen zituzten zenbakiak adierazteko eta hauekin zenbaki guzti guztiak osa zitezkeen.

Zenbakiak Sinboloak
I 1
V 5
X 10
L 50
C 100
D 500
M 1000


Nola erabiltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki erromatarrak ezkerretik eskuinera irakurtzen dira eta, balioaren arabera, handienetik txikienera ordenatzen dira. Letra bakoitzaren balioa ondorengoari gehitzen zaio.

  • Adibidez, XVI:
    • X-ak, 10 balio du.
    • V-k, 5 balio du.
    • I-k ,1 balio du.
    • Hortaz, 10+5+1=16
    • XVI = 16
      Hortaz, zenbakiak deskonposatu egin behar dira


Balio txikiagoa duen letra bat balio handiagoa duen beste letra baten ezkerrean badago eskuinean egon beharrean, txikiagoa den balioa handiagoa denari kendu behar zaio.

Adibidez, XIV:

  • X-ak, 10 balio du.
  • I-k ,1 balio du. Baina V-aren ezkerrean dagoenez, bere balioa kenduko dio honi, kasu honetan 1.
  • V-k, 5 balio du.
  • Hortaz, 10+5-1=14
  • XIV = 14


Erabilera arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, bete beharreko arau batzuk ere badaude:

  • Balioak gehitzean:
    • X, C eta M balioak, 3 aldiz bakarrik errepiketu daitezke zenbaki multzo berean. Adibidez, XXL= 250, CCC = 300; MM = 2000.
    • V, L eta D, aldiz, ezin dira errepikatu.
  • Balioak kentzean:
    • V, L, D sinboloak ezin dira balioak kentzeko erabili.
    • I, X eta C bai, baina arau hauek jarraituz:
Balioak kentzeko arauak


Non aurkitu ditzakegu gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ere, ohituraz, zenbait egoera eta kasu berezietan, sinbolo erromatarrak erabiltzen jarraitzen dugu, zenbaki arruntak ordezkatuz.


Pelotariek abizen hori eraman duen zenbagarren pelotaria den adierazten du, hartara haien artean ere jendeak ez nahasteko (Olaizola II, Bengoetxea VI, Altuna III...).
Ohikoa da jaialdiak, txapelketak edo antzekoak aipatzerakoan. Irudian XII. Berria PilotaTxapelketa.


XVIII. mendeko Donostiako mapa






Erlojuetan ere aurki ditzakegu
Elizetako erlojuetan ohikoak dira

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I, X eta C sinboloak ezin dira hiru aldiz baino gehiago errepikatu. Baina zenbait erlojutan, IIII ikurra ikusi dezakegu. Zergatik?

Badaude hainbat istorio gai honen inguruan, baina bitxienetarikoa honako hau da.

1370. urtean erlojugile batek, Frantziako Erregea zen Karlos V.aren enkargua jaso zuen: Errege-etxeko dorrean jartzeko erlojua egitea.

Erregeak erlojua ikusi zuenean, ez zitzaion batere gustatu IV ikurra ikustea beste honen IIII ordez. Eta erlojugileak modu egokian idatzita zegoela esan zionean, erregeak haserre horrela erantzun zion: “ Errege batek ez du inoiz huts egiten!”. Beraz, erlojugileak ikurra aldatu zuen.

Horregatik, zenbait erlojutan oraindik ere, sinbolo hau IIII ageri zaigu.