Lankide:Garazi O

Wikipedia, Entziklopedia askea

HEZKUNTZA ESKUBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza, ezagutzak, baloreak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako gizarte-prozesua eta horren emaitza da. Hezkuntzaren bitartez, orain arte bizitza osoan zehar egon diren aurreko belaunaldien ikuspuntu, jokamolde eta ezagutzak ikasi eta bereganatu ditzakegu, hauek, une historikora edo kulturalera egokituz. Hezkuntzaren helburu nagusiak, besteak beste, kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea, beti ere, dimentsio guztiak integratuz; pertsonaren garapen integrala sustatzea eta ondoren ikasten jarraitzeko motibazioa eta prestakuntza bermatzea dira. [1]

Gainera, hezkuntza eskubidea, giza eskubide bezala onartuta dagoen eskubidea da, eta gizarteko pertsona ororentzat lehen hezkuntza dohainik eta derrigorrezko bezala ulertzen da. Bestalde, bigarren hezkuntza haur guztientzat eskuragarri egon beharko litzatekeenarekin batera, goi-mailako hezkuntza, ahal den heinean pertsonaren gaitasunetan oinarrituta hezkuntza hau ere eskuragarri egon behar da. [2]

Hori dela eta, hezkuntza eskubideari dagokionez, 1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Giza eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. Aldarrikapen horretako 26. atalean, hezkuntza giza eskubide bezala lehenengo aldiz onartzen da. Artikulu horretan, jarraian azalduko diren hezkuntza jasotzeko eskubidearen inguruko hainbat ezaugarri gizaki orori ematen dizkio, eskuragarritasuna, irisgarritasuna, onargarritasuna eta moldagarritasuna batik bat. [3]

Oinarrizko ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrean ikusi dugun bezala, Giza eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean agertzen diren hezkuntza eskubidearen oinarrizko ezaugarriak hurrengoak dira:[4]

  • Eskuragarritasuna: Guztiontzat oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izan behar da.
  • Irisgarritasuna : Hezkuntzara sartzeko diskriminazio-mota guztiak kendu behar dira (etnia, arraza, sexua, edo beste edozein).
  • Onargarritasuna : Ikaskuntza eta irakaskuntza-prozesu osoan zehar hezkuntzak kalitatezkoa izan behar duela adierazten du.
  • Moldagarritasuna: Hezkuntza ikasle bakoitzari egokitu behar da.

Inplementazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hezkuntzako gela

Nahiz eta umeak hezkuntza eskubidearen benefiziodunak izan, hezkuntza eskubidearen hitzarmen unibertsalak guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea dutela dio.[5] Hezkuntza eskubidea hiru eremutan banatzen da :

  • Lehen hezkuntza : Genero, nazionalitate edo-eta beste bereizketarik egin gabe, ume guztientzat derrigorrezkoa eta dohainik izan behar da.
  • Bigarren hezkuntza : Eskuragarria eta irisgarria izan behar da.
  • Goi-mailako hezkuntza : Goi maila akademikoetara heldu daitekeen pertsona orok hezkuntza honetan sartzeko eskubidea dauka.

Nazioarteko hitzarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza eskubideak bermatzeko, jarraian Nazioartean hezkuntza eskubidearen inguruko hitzarmenak azalduko dira[6] :

  • 1948ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bozkatu zuten Nazio Batuen Estatu kideek Batzar Nagusian. Aldarrikapen horretako 26. artikuluan, hezkuntza eskubidea aipatzen da, honen inguruko eskubide eta askatasun nagusiak jasotzen direlarik.
  • 1976tik, indarrean dago Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna. Itun horren 13. artikuluan, hezkuntza-eskubidearen aipamen bat agertzen da. Artikulu honetan, 1948ko aldarrikapenean ezarritakoa errepikatzeaz gain, hau osatu eta bete beharrezko ezaugarriak azaltzen ditu.
  • 1990ean, Haurren Eskubideen Hitzarmena sinatu zen, haurrentzako babes berezia bermatzeko. Hori da munduko itunen artean herrialde sinatzaile kopururik handiena duena (sinatu ez duten bakarrak Ameriketako Estatu Batuak eta Somalia dira). Itun horren 28. eta 29. artikuluek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak nahiz Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Itunak aipatutako hezkuntza-eskubidea jasotzen dute.
  • 2000. urtean, mundu osoko ordezkariak bildu ziren, Dakarren, Hezkuntzari buruzko Munduko Foroan, guztiontzako hezkuntzaren inguruan emandako aurrerapausoak berrikusteko. Foroan ahaleginak batzea erabaki zen, helburu baten alde, besteak beste, 2015erako hezkuntza-eskubidea guztiontzat lortzea.

Euskara eta Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 25 bat urte, Euskal Herriaren zati handi batean Erregimen Frankistaren ondoren euskararen egoera oso larria zen.lurraldearen hainbat lekutan desagertzeko joera nabaria izanik. Errealitate hau larria zen Araba osoan, Iparraldean ere bai, eta Nafarroaren zati handi batean eragiten zuen. Gipuzkoan eta Bizkaian, zenbait eskualdetan euskara gaztelaniaren gainetik nabarmentzen zen, baina populazio gehiagoko hiriguneetan errealitatea ez zen hain baikorra.

Hala ere, 1982. urteko Euskararen Erabilpenaren Normalizaziorako Oinarrizko Legeak, alde batetik, euskararen ofizialtasuna ezartzen zuen eta “euskal herriaren berezko hizkuntza eta hizkuntza ofiziala gaztelaniarekin batera” definizioa ematen zion; bestetik, erabileraren berreskurapena eta normalizazioa lortzeko hainbat neurri artikulatzen zituen.Horrela, gaur egun Euskal Herrian ditugun hiru ereduak sortu ziren (A,B eta C). [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hezkuntza ejgv. .
  2. [A Human Rights-Based Approach to Education for All. UNESCO and UNICEF. 2007. p. 7. UNESCO and UNICEF. ].
  3. Unesco Etxea. .
  4. Unesco Etxea. .
  5. Dieter., Beiter, Klaus. (2006). The protection of the right to education by international law : including a systematic analysis of Article 13 of the International Covenant on Economic, Social, and Cultural Rights. Martinus Nijhoff Publishers ISBN 9789004147041. PMC 567548753..
  6. Unesco Etxea. .
  7. Soziolinguistika. .