Lankide:Gilentxo/Meka (robota)

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Artikulu hau zientzia-fikzioan, bideo jokoetan, animean eta mangan erabiltzen den terminoari buruzkoa da; Saudi Arabiako hiriari buruzkoa beste hau da: «Meka».
class="infobox-above" style="background:
  1. DEDEE2;" |Mecha
Mugen Motorsportsek egindako meka, Osaka Auto Messen (2019)

Meka terminoak (japoniera: メカ, Hepburn: meka) erreferentzia egin ahal die pertsonek kontrolatutako robot edo makina erraldoietan zentratutako ideia zientifikoei zein zientzia-fikziozko generoei. Mekak ibilgailu ibiltari humanoide gisa irudikatu ohi dira. Ingelesetiko mekanizumu (メカニズム, 'mechanism') edo mekanikaru (メカニカル, 'mechanical') mailegu-hitza laburtu ondoren erabili zen lehen aldiz terminoa japonieraz (meka), baina esanahi inklusiboagoa du hizkuntza horretan, "robot" (robotto) edo "robot erraldoi" delarik termino mugatuagoa.

Makinok neurri eta forma asko dituzte, baina ibilgailuetatik bereizten dira beren itxuragatik (humanoidea edo biomorfikoa) eta tamainagatik (gizaki bat baino handiagoa). Zenbait azpigenero daude, hainbat errealismo-mailarekikoak. Super robot eta Robot erreal kontzeptuak dira halakoen bi adibide japoniar animean eta mangan aurkitzen direnak. Halaber, terminoak erreferentzia egin ahal die mundu errealean pilotatutako plataforma robotiko humanoide edo ez-humanoideei, dagoeneko existitu nahiz zirriborroan egon (hots, plangintza edo diseinu fasean). Horrez gain, hitzaren jatorrizko testuinguru japoniarrean, "meka" oro har aplika dakieke makina mugikorrei edo ibilgailuei (aireontziak barne), eskifatuak egon zein ez.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Meka" hitza (メカ) "mekaniko" hitzaren laburdura da, eta japonieraz erabili zen lehen aldiz. Japonieraz, mekak objektu mekaniko guztiak hartzen ditu barne, hala nola autoak, armak, ordenagailuak eta beste gailu batzuk, eta "robot" (ロボット, robotto) edo "robot erraldoi" terminoa, berriz, ibilgailu lohadardunak beste gailu mekaniko batzuetatik bereizteko erabiltzen da. Erabilera horretatik kanpo, lohadarrak edo bestelako ezaugarri biologikoak dituzten makina humanoide handiekin lotu izan da. Mekak robotetatik bereizten dira kabina batetik pilotatzen direlako, zeina egoten baita mekanikaren bularrean edo buruan.[1]

Bereizketa lausoa izaten ben arrene, mekak normalean ez die erreferentzia egiten gorputzera doitutako armadura zibernetikoei (adibidez, Iron Manena). Janzlea baino askoz handiagoak izaten dira, hala nola Iron Manen etsaia den Iron Monger-ena, edota Gundam seriean agertzen diren jantzi mugikorrak.

Gehienetan, borroka-makina gisa irudikatzen dira mekak, zeinen erakargarritasuna baitator arma ahaltsuak konbinatzetik ibilgailu soil batek duen baino konbate-teknika dotoreagoarekin. Konbate-bitarteko nagusiak dira askotan, eta gladiadore-demen bidez ebazten dira batzuetan gatazkak. Beste obra batzuek indar militar integratu baten osagaitzat irudikatzen dute meka, borroka-lagun eta sostengu dituela tankeak, ehiza-hegazkinak eta infanteria, zalditeria mekaniko gisa funtzionatuz. Aplikazioek sarritan nabarmentzen dute horrelako baliabide baten erabilgarritasun teorikoa, zeren tanke baten erresilientzia eta su-potentzia konbinatzen baititu infanteriak zoru ezegonkorretik ibiltzeko duen gaitasunarekin eta kostumizazio-maila handiarekin. Kontinuitate batzuetan, egoera bereziak eraikitzen dira mekak egun diren baino bideragarriagoak izan datezen. Gundamen, adibidez, Minovskyren fikziozko partikulak radarraren erabilera inhibitzen du, eta gauzaezin bihurtzen distantzia luzeko eraso balistikoak; hala, Janzki Mugikorren hurbil samarreko borrokaldiak faboratzen ditu. [[Kategoria:Zientzia fikziozko gaiak]] [[Kategoria:Manga eta anime terminologia]] [[Kategoria:Testuan japoniera duten artikuluak]] [[Kategoria:Zientzia-fiziozko armak]] [[Kategoria:Meka]] [[Kategoria:Teknologia emergenteak]]

  1. «Mech (Object) - Giant Bomb» Giant Bomb.