Lankide:Habadain/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

JANICE E. VOSS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janice Elaine Voss (Indiana, Estatu Batuak, 1956ko urriaren 8an-2012ko otsailaren 8an)​[1] ingeniari estatubatuar eta NASAko astronauta izan zen. Espaziora 5 alditan egin zuen hegan, espazioan egondako emakume estatubatuarren errekorra elkarrekin gordez.​[0] 2012ko otsailaren 6an hil zen bular-minbiziaren ondorioz.

BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janice Vossek Minnechaug Regional High Schoolean graduatu egin zen, Wilbrahamen,  1972an Massachusettsen. Purdueko Unibertsitatean lortu zuen ingeniaritza-lizentziatura Johnson Zentro Espazialeko kooperatiba batean lan egiten zuen bitartean. Zientzietako Master bat egin zuen Ingeniaritza elektrikoan eta Konputazioaren Zientzietan, 1977an MITn. Eta, 1977tik 1978ra Riceko Unibertsitatean fisika espaziala ikasi ostean, aeronautikan doktoratu zen MITn 1987an.​​ [0][2]

Cygnus CRS Orb-2a, SS Janice Voss deitzen da astronautaren ohorean.​[3] VOSS Modela, Janice Vosseri dedikatutako eguzki-sistemaren eskala-eredua da, Purdueko Unibertsitateko Discovery Parkean, West Lafayetten, Indianan.​​[4][2]

NASAN IZANDAKO IBILBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973tik 1975era, Johnson Zentro Espazialean kooperatu zuen. Denbora horretan zehar, Ingeniaritza- eta Garapen-Direkzioan ordenagailu-bidezko simulazioak burutu zituen. 1977an, Johnson Zentro Espazialera itzuli zen tripulazioaren entrenatzaile gisa, sarrera-orientazioa eta nabegazioa irakatsiz. Bere doktoretza 1987an amaitu zuen eta Orbital Sciences Corporationen lan egiten hasi zen. Han izandako arduren artean, misioen integrazioa eta Transferentziazko Orbita Epa (TOS) izeneko goi-etapan hegazko operazioen euskarria izatea egon ziren. 1993ko irailean, transbordadore espazialetik Advanced Communications Technology Satellite (ACTS) -a eta 1992an, Mars Observerra Titan in Fall batetik, espaziora bota zuen.​[0][2]

1990ko urtarrilean NASArengatik hautatua izan zen, eta 1991ko uztailean astronauta bihurtu zen. Spacelabean lan egiten egon zen Astronauten eta errobotika gaien Bulegoko Misio-Garapenerako Azpitalderentzat lan egiten egon zen, Errobotikako Sukurtsalerako. 2004ko urritik 2007ko azarora, NASAren Ames Inbestigazio-Zentroan esleitua izan zen, Kepler espaziontzian zuzendari-zientifiko gisa lan eginez. Kepler satelitea orbita heliozentrikoan bidaiatzen da, urruneko izarren artean, Lurraren tamainako planeten bila.​​ Beterana izan zen 5 bidai espazialetan, eta 49 egun baino gehiago eman zituen espazioan, 3.07 milioi kilometro bidaiatuz Lurra inguruko 779 orbitetan. STS-57 1993an, STS-63 1995ean, STS-83 eta STS-94 1997an eta STS-99an 2000 urtean lan egin zuen.​​[0][2]

MISIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo misioa STS-57a izan zen, 1993ko ekainaren 21etik uztailaren 1era. Honetan, garraio-enpresa europarraren (EURECA) berreskurapena eman zen espazio-anezkaren beso robotikoaren, ibilaldi-espazial baten eta Spacelab moduluaren lehenengo bidaiaren bidez.[2]

Bere bigarren misioa STS-63a izan zen, 1995eko otsailaren 3tik, 11ra. Honetan, Mir izeneko Errusiar Geltoki Espazialarekin topatu ziren, Spartan 204a zabaldu eta jaso zuten, eta Spacelabaren hirugarren bidaia egin zen.[3]

STS-83an komandante gisa hegan egin zuen ere 1997ko apirilaren 4tik 8ra arte. Mikrograbitateko Zientzia-Laborategiaren Spacelab-misioa eten behar izan zuten transbordadorearen erregai-zeldaren 3 energia-sortzaileen batekin izandako arazoengatik. Tripulazio osoa eta baliozko zama, 1997ko uztailaren 1etik 17ra arte egindako STS-94an islatu egin ziren. Spacelabaren misio hau, mikrograbitatean burututako materialen eta zientzien erreketaren ikerketara bideratu zen.

STS-99an ere lan egin zuen, 2000ko otsailaren 11tik 22ra. Hau, 11 eguneko bidaia izan zen eta honetan, Endeavour izeneko transbordadore espazialeko nazioarteko tripulazioak bi txandatan lan egin zuen radarraren mapeo-ekintzetan laguntzeko. Shuttle Radar Topography misioak Lurreko azaleraren 7.56 milioi kilometro karratu baino gehiagoren mapa egin zuen.

BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Becker, Joachim. «Astronaut Biography: Janice Voss». www.spacefacts.de. Consultado el 12 de febrero de 2018.
  2. ↑ «WebCite query result». www.webcitation.org (en inglés). Archivado desde el original el 8 de febrero de 2012. Consultado el 12 de febrero de 2018.
  3. ↑ Saltar a:a b c d e f g «Astronaut Bio: Janice Voss (3/2012)». www.jsc.nasa.gov. Consultado el 12 de febrero de 2018.
  4. ↑ Saltar a:a b c d e «NASA astronaut Janice Voss dies, flew five space shuttle missions | collectSPACE». collectSPACE.com. Consultado el 12 de febrero de 2018.
  5. ↑ «The ISS just dumped 3,300 lbs of space trash to burn up in Earth's atmosphere». space-travel.com. Consultado el 12 de febrero de 2018.
  6. ↑ «VOSS Model: Visit». engineering.purdue.edu (en inglés estadounidense). Consultado el 12 de febrero de 2018.