Lankide:ILanchas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Piano nobile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piano nobile (euskaraz, solairu noblea) egoitza handi baten solairu nagusia da, normalean pizkundetar arkitektura klasikoaren estiloetako batean eraikia. Solairu horretan daude eraikinaren logela nagusiak eta harrera-gelak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanalean dagoen palazzia

Piano nobilea, normalean, lehen solairua izaten da, baina batzuetan bigarren solairua izan daiteke, bigarren mailako gelak eta zerbitzurako gelak dituen harrobiko harlangaitzezko beheko solairu baten gainean kokatua.

Banaketa hori emateko arrazoiak ikuspegi hobeak lortzea eta hezetasuna saihestea dira. Azken hau bereziki garrantzitsua zen Venezian, non palazzi askoren solairu noblea kanpotik ikus zitekeen, bere leihate, balkoi eta galeria handien ondorioz. Adibide nagusien artean ditugu Ca' Foscari, Ca' d'Oro eta Palazzo Barbarigo.

Solairuaren ezaugarri nagusia bere leihoen dimentsio handia izaten zen. Ingalaterran eta Italian erliebe apainduko harlangaitzez apaindua zen, bere garrantzia nabarmentzen zuena. Gainera, jauregiko biztanleak ez ziren azpian zegoen zerbitzuko etxebizitzatik sartu behar. Ingalaterrako adibide bat Kedleston Hall da eta Italiakoa Villa Capra.

Etxe gehienek bigarren solairu bat zuten solairu noblearen gainean, erabilera intimoeneko logeletarako eta familiaren logeletarako, ohorezko gonbidatuak ez zeudenean. Bigarren solairu horren gainean teilatupe bat zegoen, zerbitzuko logelak zituena.

Mailakako antolaketa hau Europa osoan mantendu zen estilo klasikoko etxe handien eraikuntza egton zen bitartean, XIX. mendea jada aurreratua zegoen arte.

Secondo piano nobile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian, bereziki hirietako palazzietan, solairu noblearen gaineko maila, batzuetan, Secondo piano nobile (euskaraz, bigarren solairu noblea) bezala identifikatzen da, batez ere, galeriek eta balkoiek bere garrantzia islatzen badute, pisu nagusia baino eskala txikiagoan bada ere. Hala ere, gela nagusiak beti daude solairu noblean bertan.

Dresden kokatuta dagoen Beletage baten adibidea

Beletage[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian, Beletagea dago (bel étage termino frantsesetik dator eta 'solairu ederra' esan nahi du), solairu noblearen funtzio bera bete zuena. Biak XVII. mendekoak dira.




Kedleston Hall[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kedleston Hall-eko lorategia eta fatxada ospetsuak

Kedleston Hall Ingalaterrako Derbyshire estatuko Kedleston hirian dagoen oinetxe bat da, Derby hiritik 6 kilometro ipar-mendebaldera dagoena. Curzon familiarena izan da, familia honen izenak Notre-Damme-de-Coursonen, Normandia Beherean, du jatorria. Gaur egun, Interes Historikoko Lekuen edo Edertasun Naturalaren Fundazio Nazionalaren, National Trust bezala ezaguna denaren, jabetzakoa da.

Curzon familia gutxienez 1297tik da Kedleston finkaren jabea, eta hemendik gertu edo Kedleston Halleko egungo eraikinaren tokian bertan eraikitako jauretxe batzuetan bizi izan da. Gaur egungo etxea Nathaniel Curzonek (beranduago Scarsdaleko lehen baroia) enkargatu zuen 1759an. Etxea James Paine eta Matthew Brettingham arkitekto palladiarrek diseinatu zuten, eta Andrea Palladiok inoiz eraiki gabeko Villa Mocenigorentzat eginiko plano batean oinarritua zegoen. Bitartean, ezezagun samarra zen Robert Adam arkitektoa lorategiko tenpleteak diseinatzeaz arduratu zen parkeko paisaia hobetzeko. Curzon hain txundituta geratu zen Adamen lanarekin, non etxe berriaren ereikuntzaz arduratu zen.