Villa Capra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Villa Capra - Villa la Rotonda
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Villa Rotonda side.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
ProbintziaVicenzako probintzia
Italiako udalerriVicenza
Koordenatuak 45° 31′ 53″ N, 11° 33′ 37″ E / 45.531524°N,11.560268°E / 45.531524; 11.560268Koordenatuak: 45° 31′ 53″ N, 11° 33′ 37″ E / 45.531524°N,11.560268°E / 45.531524; 11.560268
Arkitektura
Arkitektoa Andrea Palladio
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Azalera 9 hektarea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 712-004
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

 

Villa Capra (Villa la Rotonda izenez ere ezaguna) Italiako Vicenza hiriaren kanpoaldean kokatuta dago. Andrea Palladiok 1566an diseinatu zuen oinplano zentrala duen landa jauregia da.

1591n Capra abizena zuten bi anaien artean eraikina bukatu zuten, hala bada, hori da eraikinaren izenaren jatorria. Palladioren villa ospetsuena da eta ziur asko veneziar villa guztien artean ezagunena, izan ere, aro modernoko arkitekturako eraikin esanguratsuenetako bat da. [1]

Inspirazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1565n Paolo Almerico konde eta apaiza, Pio IV eta Pio V Aita Santuen bikarioa, Erromako kuria utzi ostean, Vicenza bere jaioterrira itzuliko da. Bertan landa jauregi bat eraikiko du. Andrea Palladio arkitektoari agindutako eraikin hau hurrengo 5 mendeetan gehien imitatu eta aztertuko den eraikin prototipoa bihurtuko da; Villa Capra berak, milaka eraikin inspiratu baditu ere, zalantzarik gabe, Erromako Panteoian inspiratuta dago.

Palladiok hogei bat villa proiektatu zituen Veneziako eskualdean baina honako hau, ondoren "La Rotonda" izenez ezaguna, arkitekturaren historiako eraikin ezagunenetako bat bihurtu da.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa Capraren ebaketa eta oinplanoa. 1570ean Palladiok
Quattro Libri dell'Architettura-en argitaratua agertzen den moduan.

Garai hartan, balore arkaikoen lilura zela eta, noble aberats askoren artean, bizimodu sinplearen bizipoza indarra hartuz zihoanez, Almericok, Vicenzako hormen kanpo aldeko muino txiki baten goiko aldean bere jauregia eraikitzea erabaki zuen inolako nekazaritzako eranskinik gabe.

Almerico ez zegoen ezkonduta eta ez zuen jauregi handi baten beharra, baina jauregi sofistikatu bat nahi zuen eta hori da hain zuzen ere Palladiok diseinatu zuena; hiripeko egoitza, hiriko itxurekin baina era berean meditazio eta ikerketarako leku lasai bat.

1566an hasi ziren eraikitze lanak. Eraikin karratu bat da, erabat simetrikoa eta zirkulu perfektu bat inskribaturik du (ikusi oinplanoa). Hala ere, villa "Rotonda" (biribila) gisa deskribatzea teknikoki ez da zuzena, eraikinaren oinplanoa ez delako zirkularra, izan ere, karratu eta gurutze baten arteko superposizioa dela esan daiteke.

Proportzio geometrikoak erakusten duen oinplanoa.

Lau fatxada ditu eta bakoitzak bolumen aurreratu bat dauka galeria (loggia) bat medio, eta bertara eskailera zabal baten bitartez heltzen da. Galeria bakoitzak bere pronaoa azpimarratzen du, hots, Greziako jainko klasikoak irudikatzen dituzten eskulturak dituen frontoia. Lau sarrera nagusietako bakoitzak, korridore labur bat igaro ondoren, kupula batek estaltzen duen erdiko gelara eramaten du. Zoladura zirkularra duen gela hau, konposizioaren ardatz nagusia da.

Proiektuak arkitektura errenazentistaren ideal humanistak islatzen ditu.

Jauregi honetako arkitektura irekia da, hiriarekin eta inguruko landarekin lotura du .Gela nagusi guztiak solairu nagusian kokatzen dira eta eguzkiak gela bakoitzean antzeko argi kopurua eman zezan, Palladiok, planta ardatz kardinalekiko 45 gradu biratu zuen.

Eraikin etxebizitza honetan lehendabiziko aldiz kupularen erabilera ematen da, izan ere, ordura arte oinplano zentrala erlijio arkitekturari lotuta zegoen. Nahiz eta konbinazio honen hainbat adibide egon, [2] Villa Capra da eredu honen adierazgarri nagusia.

Osatzea eta aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palladiok eta Paolo Almericok ez zuten eraikina bukatuta ikusi, nahiz eta 1569an bizitzeko egokitua egon. Palladio 1580an hil zen eta Vincenzo Scamozzi arkitekto ospetsuaren esku jarri zuen Almericok eraikinaren bukaerako lanak.

Palladioren jatorrizko ideian, erdiguneko gela nagusia kupula hemisferiko batez estali behar zen, baina Scamozziren proiektuan kupula txikiagoa ageri da, idi begi batekin burutua eta Panteoian bezala, irekia.

Kanpoko aldea

Almericoren heriotzaren ostean, jauregia bere semeak Virginio Bartolomeok hartu zuen, baina kudeaketa ekonomiko latz baten ondorioz, bi urte geroago, 1591an , Odorico eta Mario Capra anaiei saldu behar izan zien. Capra anaiek 1620. urtean harlangaitz lanak eta barrualdeko fresko apaingarriak ere burutu zituzten.

Barrualdea eta dekorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa Capra barrualdea, Ludovico Dorignyen freskoekin.
Kupularen apainketa

Barruko espazioaren lekurik nabarmenena, zalantzarik gabe, gela zirkularra da.

Kupula hemiesferikoaren freskoak Alessandro Maganzak eginak dira; erlijio-bizitzarekin eta bertuteekin lotutako alegoriak hain zuzen ere.

Palladiok diseinatu zuen arkitektura elizgizon batentzat zenez, eraikinaren apaingarriak sakralitatea iradokitzeko egin zituen, eraikinaren programarekin bat egin zezan. Barneko freskoen kopuruak, ia katedral baten giroa sortzen du eta ez landa etxe batena.

Goethek sarritan bisitatu zuen eraikina eta bere esanetan, Palladiok, bizi izateko tenplu greko bat egokitu zuen .

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa honen azken jabea Mario Valmarana izan zen († 2010eko urriaren 13a), arkitektoa bera eta Palladioren lanetan aditua , Virginiako Unibertsitateko irakasle irakaslea 1973az geroztik. [3]

1994an Unescoko Munduko Ondarearen zerrendan gaineratu zuten Villa la Rotonda, baita Vicenzako beste eraikin batzuk ere. [4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A. Palladio, I Quattro Libri dell'Architettura, Venecia 1570, libro II, p. 18.
  • F. Muttoni, Architettura di Andrea Palladio Vicentino con le osservazioni dell'Architetto N. N., 9 voll., Venecia 1740-1760, vol. I, pp. 12-14, tavv. XI-XII, vol. V., tav. XIV.
  • O. Bertotti Scamozzi, Le fabbriche e i disegni di Andrea Palladio, 4 voll., Vicenza 1776-1783, vol. II, pp. 9-13, tavv. I-IV.
  • A. Magrini, Memorie intorno la vita e le opere di Andrea Palladio, Padua 1845, pp. 78, 238-240.
  • F. Burger, Die Villen des Andrea Palladio, Leipzig 1909, pp. 53-56.
  • R. Pane, Andrea Palladio, Turín 1961, pp. 187-191.
  • R. Wittkower, Principi architettonici nell'età dell'Umanesimo (1962), trad. it., Turín 1964, p. 75.
  • E. Forssman, Palladios Lehrgebäude, Upsala 1965, pp. 50-57.
  • J. S. Ackerman, Palladio's Villas, Nueva York, 1967, pp. 68-72.
  • C. A. Isermeyer, Die Villa Rotonda von Palladio, en "Zeitschrift für Kunstgeschichte", 1967, pp. 207-221.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "En tanto la Rotonda de Andrea Palladio es el modelo de la arquitectura academicista, el Pabellón de Barcelona de Mies Van der Rohe es el modelo de la arquitectura moderna" - Sergio Bertozzi, en "El método de la arquitectura" Txantiloi:Wayback, Universidad Nacional de Rosario, Facultad de Arquitectura Planeamiento y Diseño
  2. Erdiko solairuko beste etxebizitza batzuk: Francesco di Giorgio Martini proiektuak, Villa Adriana, Varrone estudioan, Mantegna etxean Mantuan, ezkontideen ganbera ganbera inspiratuta, Palazzo Ducale-n, Rafaello Villa Madama-ren proiektua.
  3.    .
  4.    .

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villa Capra Aldatu lotura Wikidatan