Edukira joan

Lankide:Iker cuñado/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aitzineuskara modernoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Pizkundea XlX. mendearen bigarren erdialdean hasi eta XX. mendearen lehen erdialdan bukatzen den garaiari deritzogu. Bigarren Pizkundea ordea XX. mende honetan hasi zen garaiari deritzogu eta bertsolaritzaren garai gorena izen zen Euskal Herrian. Aro honek garrantzia handia izan zuen Euskal Herrian, izan ere, bertsolaritzak bizitako garairik emankorrena baita. Garai latzak izan ziren literaturarentzat eta hau altxatzeko jarrerak bota zuen aurrera.

Aro berri honi bi gertakari garrantzitsuek eman zioten hasiera: hauek Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren garatu zen.

Aurreko garaiarekiko aldeak eta garaiko egileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko garaiarekiko aldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Zaharraren garaia izan zen Pizkundearen aurrekoa, hau krisiaren garaia zen. Ekonomiak antzinako sektoreetan zuen ikuspuntua: arrantza, abeltzaintza... eta hau denontzat nahikoa ez zenez, askok emigratu zuten. Gainera politikari begira ez zen oso garai oparoa euskaldunentzat, Gaztelak Nafarroa konkistatu baitzuen eta honekin batera zatitu. Honi gehitu behar zaio euskaraz gero eta gutxiago moldatzen ziren egileak eta gero eta gehiago gazteleraz, izan ere, Araba eta Nafarroako leku askotan euskara galdu zen. Pizkundearen garaian ordea, kulturaz gain, mugimendu politikoa ere garatuz joan zen. Garai honetako egileek ez dute soilik kultura landuko, ideologia indarra hartuz joan zen hauen lanetan. Garai honetan euskarak eta euskal nortasunak indarra hartuz joan zen eta honen antzekoa gertatu zen Katalunian baita Galizian ere. Euskarak euskal nortasuna adierazten zuen eta hau aldarrikatu nahi zuten gero eta gehiago. Jadanik Lehen Pizkundean garatuz joan zen euskal nortasunaren aldarrikapen sentimendua, baina Gera Zibilak eta Bigarren Mundu Gerrak erabat deuseztatuta utzi zuen biztanleria. Oso garai gogorra bizitzen ari ziren herritarrak.

Garaiko egileak eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxepare (1480- 1545) izan zen garai honetan egile askok eredu moduan hartu zuten idazlea. Apaiz eta idazle nafarra izan zen eta euskaraz ezagutzen dugun lehen lanaren egilea "Lingua Vasconum Primitiae".

Egile eta lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honetan argitaratu ziren lehenengo lanak Telesforo Manzonen "Urrundi" eta Salbatore Mitxelenaren "Arantzazu" izan ziren. Baina 1950ko hamarkadan ordea idazle belaunaldi berria jaio zen, eta hauen artean dugu Gabriel Aresti. Honek Harri eta herri (1964) liburua idatzi zuen eta honetan, Europan jarraitzen zen korronteari jarraiki gizarteko poesia landu zuen. Arestik harremana zuen erderaz idazten zuten euskal poetekin, hauen artean ditugu Blas de Otero eta Gabriel Celaya. Eta honetaz gain, antzerkiari ekin zioten talde batzuekin ere, antzerkiak gero eta indar handiagoa hartuz joan baitzen. Baita harremana izan zuen Ez Dok Amairu, "Euskal Kantu Berria" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere.

Egile nagusien artean bi aipatuko ditugu bereziki: Unai Elorriaga eta Bernardo atxaga

Unai elorriaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen (1969), filosofia eta letretan ikasia izan da eta euskal filologian barneratu zen Deustuko Unibertsitatean. Literatura eta hikuzuntza irakasle moduan aritu da, baita itzultzaile moduan ere. Bere lan gorena "SP-rako tranbia" (2001) dugu, Narraziozko Espainiar Sari Nazionala irabazi zuen honekin(2002). Sari horrek ospe handia eman zion eta honen ondoren "Alfaguara" argitaletxeak bere eleberri guztiak argitaratu ditu gaztelaniara iztulita.

Bernardo Atxaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Irazu Garmendia dugu bere benetako izena, Bernardo Atxaga bere izen artistikoa baita. Asteasun jaio zen(1951) eta idazle honek ipuin, eleberri eta berstoak idatzi ditu urteetan zehar. Ekonomia ikasketak burutu zituen Bilbon eta ondoren Bartzelonan filosofia eta letrak ikasi zituen. Bartzelonan egon ostean Obabako unibertsoa aztertzari ekin zion, geroago bere lanetan islatuta ikusiko dena, bi anai eleberria hauen artean. Baina hau ez zen bere lanik ospetsuena izan, bere lan gorena Obabakoak izan zen. Gaur egungo euskal idazle gorena eta esanguratsuena dela esan dezakegu, izan ere, hainbat hizkuntzatara itzuli dira bere lan batzuk.

Beste lan aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak idatzizkoan eta ikerketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin frankismoaren garaiak pasata, euskal argitaletxeek izugarrizko igoera izan zuten. Izan ere, 1.500 titulu argitaratzen zituzten, eta 300 idazle inguru zituzten, hau urte batzuk lehenago erabat pentsaezina zen. Euskal literaturaren urrezko aro honetan, lehendabizikoz Euskal Herritik kanpo arrakasta izan duten idazleak agertu dira, hauen artean lehen aipatutako Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga.

Ondorioak hizkuntzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foruak eta ondorio sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioei dagokienez badago gertaera bat, oso modu nabarian eragina izan zuena gizarte eta euskara idatziaren barruan, Foruen Galera. Honek eragin handia izan zuen euskaldunengan, ez baitzegoen hizkuntzaren nolakoari buruzko batasunik. Gizarteak garatzen hasia zuen abertzaletasunaren aurkako kolpe handia izan zen foruen desagerpen hau, eta euskal idazleetan ere eragin nabaria izan zuen. Eztabaida luzeak sortu ziren ez zeudelako ados idazteko zein euskara erabili behar zen finkatzeko orduan. Honen inguruan euskal klasikoen iritsietaz gain, iritsi berriak garatuz joan ziren eta hauek aldarrikatzen zituztenek "euskararen sendatzaile" izendatzen zuten bere burua. Behin foruak berreskuratuta euskaltzaletasunak hartutako indarra finkatu egin zen nolabait, eta honek egile asko bultzatu zituen euskaraz idaztera eta euskara literatur hizkuntza moduan izendatzera. Berriro garrantzia izango zuen euskarak, jada ez zen aurreko garaian bezala goi mailak baztertuta egongo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]