Bide barrijak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bide barrijak
Jatorria
Egilea Estepan Urkiaga
Argitaratze-data 1931
Jatorrizko izenburua Bide Barrijak
Ezaugarriak
Genero artistikoa olerkigintza

"Bide barrijak" Estepan Urkiaga "Lauaxeta"k 1931n argitaratutako liburua da, gaur egun desagertua dagoen Bilboko "Verdes" argitaletxean.

Poesiazkoa eta bizkaieraz idatzitakoa da lan hau, baina Sabin Aranaren garbizaletasun joeren eragin handiarekin[1]. Maileguen erabilera saihestu zuen: batetik, euskal tradiziotik berreskuratutako hitzak erabiliz, esaterako, “irarri”  inprimatu erabili beharrean eta, bestetik, neologismoak erabiliz, adibidez, “atzindu” edo “marreztu”. Gainera Lauaxetak oso idazkera fonetizatua erabili zuen testuan: “zurijan, Axia, eban gustija,...”

Lauaxetak zion jarraitu, ordea, Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari eta poesia egitura landuak idatzi zituen bai metrika bai hoskidetasuna zainduz[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lauaxeta bide barrijak» xuletas.es Noiz kontsultatua: 2019-08-23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.