Lankide:Iratisagasti/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BITXILOREA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bellis Asteraceae familiako landare generoa da. Erroseta basaleko hosto forma izateagatik dira bereizgarriak Bitxiloreak. Hosto horietatik zurtoin loredunak hazten dira. Heliotropikoak dira. Hau da, gaua iristerakoan itxi egiten dira eta egunsentian, argia dagoenenan, berriz ere irekitzen dira. Kamamilaren antzeko lorea du, hauek familia berekoak baitira. Mendebaldeko eta erdialdeko Europakoak dira jatorriz eta bertan, forma basatian hazten dira. Ezagunena, basabitxilorea (Bellis perennis) da.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain ezaguna den lore honetarako, izenaren etimologia arazo bat izan da beti izan ere, izenaren etimologiaren jatorria ezagutzeko denboran atzera egin behar dugu. Batzuen aburuz, izena Bellide hitzetik datorrela diote, Danaus-en, Argoseko erregearen alaba anker eta krudel baten izenetik hain zuzen ere. Beste batzuk latinetik datorrela diote bellumes (= gerra) zauriak sendatzeko ahalmen handiari erreferentzia eginez. Filologo modernoek diotenaren arabera, seguraski lore honen izena latinetik dator, bellus (=polita) lorearen freskotasunari erreferentzia eginez.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxilorearen habitat naturala asko hedatu da. Izan ere, egoera desberdinetara erraz egokitzen den lorea da. Erdialdeko eta mendebaldeko zein iparraldeko Europan, Asian eta, ingelesei esker, Ipar Amerikan ere aurki daitezke.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore honek, hazi asko sor ditzake. Hauek, haizearen bidez garraiatzen dira polinizazioa ahalbidetzeko. Espeziearen arabera 1-2 urte bizi dira. Bi urte bizi direnak lehenengo urtetik aurrera hazten dira eta bigarren urtera arte eta hil baino lehen ez dute lorerik ateratzen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure lorategietan izan dezakegun lorea izateaz gain, sendabelar bezala ere erabilia da.

Kamamila ( manzanilla) egiteko erabiltzen den lorea da.

Ekiloreen familia berekoak dira.

Mundu osoan ezaguna den , “Maite nau” “ ez nau maite” jolasaren adierazle da.