Lankide:Iratisukia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Benito Mussolini: Duce (1883-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duce ezizenaz ezaguna den Benito Amilcare Andrea Mussolini 1883ko uztailaren 29an  jaio zen Italian, Dovian hain zuzen ere. Bere aita Alessandro Mussolini lider sozialista ezaguna zen, baina ama, Rosa Maltoni, aldiz, kontserbadoreagoa.

Dovian hasi zituen bere ikasketak, baina zenbait arazo eta liskarren ondorioz askotan mugitu behar izan zuen ikastetxez. Hala, Forlimpopolin ikasten zebilela, militar sozialismora hurbiltzen hasi zen eta Italiar Alderdi Sozialistara aurkeztu zuen bere burua. 1902an Suitzara ihes egin zuen soldaduskara joan behar ez izateko eta han zegoela herririk herri eta lanez lan ibili zen bizi irauteko. Suitzan zegoela bi aldiz atxilotu zuten. 1904an Italiara itzuli eta soldaduska egitera joan zen. Soldaduska egin eta gero, irakasle lanetan aritu zen, baina hala ere, ez zuen atzean utzi bere militantzia kutsu hori eta berriz ere espetxeratua izan zen zenbait aldiz. Hurrengo urteetan Mussolini zenbait aldizkaritan lanean aritu eta sozialismoari buruz zuen ezagutza zabaltzeari ekin zion. Urte hauetan, berriz ere, pare bat aldiz atxilotua izan zen. 1912an Italiar Alderdi Sozialista boterera iritsi zen Reggio Emilian eta honek Mussolini are ezagunagoa egitea eragin zuen. Hala, Avanti! egunkariaren ardura hartu zuen.

1914an Lehen Mundu Gerra piztu zen eta hasiera batean, Mussolini neultraltasunaren aldekoa bazen ere, hots Italiak gerran neutral agertu behar zuela defendatzen bazuen ere, urte berean iritziz aldatu, Alderdi Sozialistatik aldendu eta gerraren defendatzaile sutsua egin zen. Aldaketa guzti hau argi ikusi daiteke ondorengo pasartean:

While publicly sticking to his antiwar position, Mussolini tergiversated. In September 1914, he allowed publication of an article by Sergio Panunzio arguing that a neutralist policy was antisocialist because to advocate peace signified supporting the conservatives and the capitalists. Reports about Mussolini’s doubts about the wisdom of continued neutrality, stories about private conversations expressing them, and articles discussing his possible change of heart appeared in the newspapers. On October 18, 1914, while the Party Directorate prepared to discuss the volatile situation, Mussolini published in Avanti! one of the most trenchant articles of his career: “Dalla neutralità assoluta alla neutralità attiva ed operante” (From absolute neutrality to an active and operative neutrality). “Absolute neutrality” was a way of refusing to face the issue, the article argued. The PSI’s neutrality was simply not “absolute” because most of the Party favored France over Germany. He asked: did the Socialists think that, had the revolution come, the future Socialist state would not have been involved in wars? Not even if the conservative powers tried to restore the old regime? National issues existed and it was useless to deny their existence, Mussolini wrote, citing the problem of the Italian speaking parts of Austria (the Irredenta) as an example. He quoted the many foreign and Italian Socialists of undoubted loyalty to the Socialist cause who had come out in defense of democracy and the war to save it. Mussolini concluded that the Socialists could not stand idly by, watching and allowing developments to lead them. Rather, they must guide the dramatic events taking place." (S. M. Di Scala & E. Gentile, 2016, 182. or.)

Esan beharra dago, Lehen Mundu Gerrak Mussolini era bat erradikatu zuela eta gerora, Il Popolo d’Italia   izena zuen periodiko ultranazionalista sortu zuen.

1915ean frentera joan zen, gerra merituen ondorioz rangoz igo zuten eta 1917an Italiara itzuli zen gerran zauritua izan ostean. Mussolini gerratik pasa ondoren, Il Popolo d’Italia-ren tendentzia nazionalista eta inperialista hasi egin zen. Gerra amaitu eta gero, Mussolinik Italiak Versallesko Itunarekiko zituen desadostasunak aprobetxatu zituen italiar jendea bere alde jartzeko. Martin Clark-ek bere liburuan aipatzen duen bezala “se puede afirmar que a mediados de 1918 ya existía un <<protofascismo>>” (2007, 68. or.).

1919an Fasci Italiani di Combattimento sortu zuen, geroago Alderdi Faxista-n bilakatuko zena. Mussolinik poliki-poliki botere nabaria bereganatu zuen. Hala, Italia krisi ekonomiko eta politiko latzean sartua zegoenez, sektore kontserbadoreak bere alde jarri ziren.

Lehen mundu gerraren amaierak faxismoaren goreneko uneari hasiera eman zion. 1921ean Mussolinik “Camisas Negras” deiturikoen ibilaldia hasi zuen terrorismo anarkistaren biktimen omenez eta honela, bere burua komunista eta sozialisten aurkakotzat aurkeztu ahal izan zuen. Gauzak horrela izanik, 1921ean Milanen diputatu hautatu zuten Mussolini. Presio sakona eta zenbait protesta egin ostean, Victor Manuel III. erregea konbentzitu zuen gobernua berari  emateko. Ondorioz, Mussolinik gobernu Italiarraren kontrola hartu zuen eta 1921ean Lehen Ministro izendatua izanik, botere absolutua lortu eta botere parlamentarioa baztertu zuen. 1922ko urriaren 27 eta 29 artean Mussolinik Erromarako Martxa antolatu zuen. Martxa honek sistema parlamentarioaren amaiera ekarri zuen eta erregimen faxistari ongi etorria eman zion. Martxa honek Benito Mussolinik boterea eskuratu zezan ahalbidetu zuen eta Giacomo Matteotti diputatu sozialista hil zutenean, Mussolinik heriotza honen erantzunkizuna hartu eta 1925ean benetako diktadura ezarri zen.

Mussoliniren ospea nabarmen hazi zen. Hala, Mussolinik lortutako sinpatia eta ospe ona aprobetxatuz, bere buruarekiko gurtza aurrera eraman zuen, Duce-ren (lider) irudia indartuz.  

1925 eta 1929 urteen tartean diktadura faxistaren oinarria ezarri zen eta ondorengo urteetan ildo beretik jarraitu zuen Italiak. 1935-1940 urteean kanpo politika oldarkor bati ekin zioten eta zenbait liskar izan zituzten, horien artean Etiopiako gerra. Egoera honetan, hots, Bigarren Mundu Gerra abian zela, aliantzak sortu eta Italia Hitlerrekin aliatu zen azkenean. Nahiz eta hasiera batean Mussolinik zalantzak eduki aliantza honen inguruan, 1940an jada alemaniak irabazteko aukera guztiak zituela ikusirik, Italia gerran sartu zen bete-betean. Ondorengo urteetan Italiak zenbait frente ireki izango ditu eta Hitlerrekin batera lurralde hauek menperatzen saiatuko da.

1943an Kontseilu Faxistak Mussolini bere kargu guztietatik kentzea eskatuko du eta erregeak berak Mussolini kargutik kendu eta bere ordez Pietro Badoglio ezarriko du:

Since Mussolini would not leave the German alliance, the only possible way out of the Axis and the war was his removal as Head of Government and commander of the armed forces, and the king’s resumption of his power over these positions. Here, the incompleteness of the Fascist constitutional arrangements of the late 1920s proved fatal for the regime. Although the king had been reduced to a political cipher, the monarchy was still an alternative focus of legitimate political authority. Even under Fascism’s own 1928 law on the attributes of Head of Government, the king could dismiss Mussolini, and he certainly could do so under the still-unrepealed constitutional statute. It was this Fascist-monarchist dyarchy which made Mussolini’s fall in July 1943 as constitutionally ambiguous as his coming to power in 1922. (P. Morgan, 2004, 221-222.or.).

Kargutik kendu zutenean, atxilotu eta Maddalena uhartera bidali zuten. Bertan bere buruaz beste egiten saiatu zen bere burua aliatuei entregatu ez ziezaioten, baina alemanek askatu egin zuten. Ostera, Mussolinik Alderdi Faxistaren berrantolatzearen berri eman zuen, orain, Alderdi Faxista Errepublikarra izenarekin. Hala, Italiara itzuli eta bere gobernu berria berrezarri zuen. 1945ean Alemaniak gerra galdu zuen eta ondorioz, baita Italiak ere. 1945eko apirilaren 27an Mussolini atxilotu egin zuten eta hurrengo egunean, hau da, 1945eko apirilaren 28an Ducea hil egin zuten:

Al día siguiente, el duce, Claretta Petacci y el resto de los jerarcas detenidos son fusilados. Es el 28 de abril de 1945. Posteriormente, sus cadáveres serían profanados por la multitud en un espectáculo macabro. Con la más horrenda de las violencias, termina así lo que veintiséis años antes había comenzado también con la violencia. (P. Vega, 2004, 276.or.).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benito Mussolinik bere bizitzan zehar liburu asko idatzi zituen. Horien artean ondorengo hauek aipatzekoak dira: Discorsi (1900). The Cardinal's Mistress (1908), Il Trentino, veduto da un socialista (1911), My Diary (1915-1917), Mussolini as revealed in his political speech (1923), Il mio diario di guerra (1923), My Autobiography (1928), La doctrina del fascismo (1932),  Vita di Arnaldo (1932), Conversaciones con Mussolini (1932), Le fascisme (1932), Parlo con Bruno (1942), Mussolini Memoirs (1942-1943), My Rise and Fall (1944),  Storia di un anno (1944).

Duce[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Duce” da Benito Mussolini lider faxistak erabili zuen ezizen propagandistikoa politika italiarrean 1925etik 1945era parte hartu zuen bitartean.

Terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Termino hau latin klasikoko dux hitzetik dator. Duco (gidatu) aditza jatorri duen dux hitzak jeneralaren maila militarrari egiten zion erreferentzia. Historian zehar termino hau behin baino gehiagotan erabilia izan da zenbait pertsonaiei erreferentzia egiteko eta Benito Mussolini ere ez zen atzean geratu. Lehen Mundu Gerran terminoa egunerokotasuneko hizkeran erabat onartua zegoen eta askotan erabili izan zen propaganda periodistiko gisa. Mussolini jada ezaguna izanik, askotan egin zitzaion erreferentzia aldizkarietan Duce ezizenarekin.

Terminoaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi faszistaren sorrerakin, terminoa mugimendu honen liderrari, hots Benito Mussoliniri erreferentzia egiteko hasi zen erabiltzen soilik. Hala, duce eta dux terminoak askotan erabili izan ziren propaganda faxista egiteko. Mussolini boterean egon zen bitartean Duce izan zen bere karguari erreferentzia egiteko erabiltzen zen izena, baina kargua utzi ostean, hala ere, Duce izenaz ezaguna izaten jarraitu zuen 1945ean fusilatu zuten arte.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clarck, M. (2007). Mussolini: Personalidad y poder. Madrid: Editorial Biblioteca Nueva.

Di Scala, S. M. & Gentile, E. (2016). Mussolini 1883-1915, Triumph and Transformation of a Revolutionary Socialist. New York: Palgrave Macmillan.

Duco. (2017) Diccionario Ilustrado Latino-Español / Español-Latino. Barcelona: Larousse Editorial, S.L.

Dux. (2017). Diccionario Ilustrado Latino-Español / Español-Latino. Barcelona: Larousse Editorial, S.L.

Morales, A. Primera Guerra Mundial. In Todo Materia. Hemendik eskuratuta: https://www.todamateria.com/primera-guerra-mundial/#:~:text=La%20Primera%20Guerra%20Mundial%20dej%C3%B3,la%20demograf%C3%ADa%20de%20Europa%20central.#:~:text=La%20Primera%20Guerra%20Mundial%20dej%C3%B3%20como%20consecuencia%20una,lo%20que%20modific%C3%B3%20la%20demograf%C3%ADa%20de%20Europa%20central

Morgan, P. (2004). Italian Fascism, 1915-1945. New York: Palgrave Macmillan.

Muñoz Fernandez, V. (2012). ¿Quién fue Benito Mussolini? Biografía del ‘Duce’ de Italia. In RedHistoria. Hemendik eskuratuta: https://redhistoria.com/biografia-de-benito-mussolini-el-duce-de-italia/

Tratado de Versalles (2019). In Enciclopedia de Historia. Hemendik eskuratuta: https://enciclopediadehistoria.com/tratado-de-versalles/#:~:text=El%20Tratado%20de%20Versalles%20fue%20un%20acuerdo%20con,a%20cabo%20en%20el%20palacio%20de%20Versalles%2C%20Par%C3%ADs.

Vega, P. (2016). Musolini: una biografía del fascismo. P. Vega (arg.), Estudios político-constitucionales (237-276. or.). Mexico: UNAM, Instituto de Investigaciones Jurídicas.