Lankide:Irenee19/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nahastea, proportzioak eta baldintza estekiometrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzio baten erreaktiboak koefiziente estekiometrikoekin kantitate proportzionalean daudenean honako hau esaten da:

  • Nahastea estekiometrikoa da;
  • Erreaktiboak proportzio estekiometrikoan daude;
  • Erreakzioa baldintza estekiometrikotan ematen da;

Hiru adierazpenek esanahi berdina dute.

Baldintza hauetan, erreakzioa erabatekoa bada, erreaktibo guztiak kontsumituko dira eta produktuak kantitate estekiometrikoan sortuko dira.

Erreaktiboak proportzio ezberdinetan badaude, erreaktiko mugatzaile bat egongo da, hau da, proportzio txikiagoan dagoena. Erreaktibo mugatzailearen baitan landuko dira kalkulu guztiak.

Adibidea

Erreakzio kimikoaren ekuazioa honako hau da:

Esandako pisu molekular eta erreakzio kimikotik honako baliokidetasunak lortze dira:

12,0107 gramo C = 1 atomo mol C

1 atomo mol C = 1 molekula mol O2

1 molekula mol O2 = 31,9988 gramo O2

Azken hau oxigeno molekularraren (O2) formularen ondorioz da

1 mol O2 = 2 · 15,9994 gramo O

Beraz, oxigenoaren masa ateratzeko urrats hauek jarraituko ditugu: Karbono molak zehaztu (lehen faktorea), mol hauekin oxigeno molekula molak zehaztu (bigarren faktorea, ekuazio kimikoaren koefizientetik abiatuta), eta azkenik oxigenoaren masa aterako dugu (hirugarren faktorea).

eragiketak eginda:

x = 266,41 gramo oxigeno

Kalkulu estekiometrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkulu estekiometrikoak, orekan dauden erreakzio kimikoetako sustantzien arteko erlazio konbinaketa finkoetan oinarritzen dira. Erlazio hauek formuletan agertzen diren zenbakizko azpiindizeekin eta koefizienteekin adierazita daude. Kalkulu hauek oso garrantzitsuak dira, analisi kimikoetan eta industrian sustantzia kimikoen produkzioan maiz erabiltzen dira. Kalkulu estekiometrikoek erreaktiboen masak produktuen masekin erlazionatzen dituen unitate kimiko bat behar dute. Unitate kimiko hau mola da.

Egunerokotasuneko adibide bat. Estekiometria erabili dezakegu adibidez, medikura joaten garenean infekzio batek sortutako minarengatik, medikuak gure pisuaren arabera zenbat gramo medikamentu behar dugun kalkulatu behar du eta horren baitan kalkulatu behar du hartu behar ditugun pilula miligramo edo mililitro kantitate zehatza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caballero Hurtado, Agustín (2006). Cómo resolver problemas de estequiometría. Editorial Filarias. p. 132. ISBN 978-84-932488-8-8.
  • Lozano Lucena, J. J.; Rodríguez Rigual, C. (1992). Química 3: estequiometría. Pearson Alhambra. p. 64. ISBN 978-84-205-2142-8.
  • Muller; Ara Blesa, Antonio (1965). Fundamentos de estequiometría. Editorial Acribia, S.A. p. 345. ISBN 978-84-200-0174-6.