Lankide:Jirelitayeb/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hemnechertepienamon-Siamonherihor, Manetonek Herihor deitua, Tebaseko lehen Amonen Apaiz Gorena izan zen, K.a. 1080tik K.a. 1074 arte, Ramses XI.aren erregealdian.

Herihor

Herihor, egiptoar armadako ofizial bat zen, mailaz maila igo zena Ramses XI.aren garaian, Tebasen ordena berrezartzeko arduraduna izan zena, Panehesy kanporatu ondoren, Zinopoliseko nomoan libiar nomadak ziren libuen matxinada zanpatzeko bere tropak deituak izan ziren Nubiako erregeordea.

Ondoren, Herihorrek titulu gehiago jaso zituen: Amonen Apaiz Gorena, Goi Egiptoko chatya eta Nubiako erregeordea, azkenik errege titulua lortuz, Ramses XI.a kontutan hartu gabe, hau baitzen benetako erregea. Hala ere, Tebasetik kanpo ez zuen benetan botererik izan, Lehen begiratu batean behintzat, elkar errespetatzea adostu zuten Herihor eta Ramsesek. Bere emazte Nodymet, Ramses XI.aren alaba izan zitekeen.

Irudizko zatiketa honek, emaitza bezala, Egiptoko bi gobernari izan zituen, bata Tebasen, eta bestea Tanisen, baina, benetan, familia bereko bi leinu ziren, elkarren arteko lotura askorekin. Bi dinastiatan zatiketa hau, artifiziala da. Honela, Herihorren birbiloba Psusenes I.a, faraoi koroatua izan zen Tanisen. Zatiketa hau ez zen erabat amaitu, herrialdea, Sheshonq I.a errege libiarrak batu zuen arte, K.a. 945ean.

Herihor Amonen Apaiz Goren bezala izendatu izana, Ramsesen erregealdiaren 19. urtean, "Pizkundearen Aroa"ren lehen urtea deitua izan zen, agiri ofizial batzuk, bi datekin datatuz, "Aroa" eta Ramsesen "erregealdia"ri erreferentzia eginez, aurretik, Egipton sekula gertatu ez zen egoera.

Amonen Apaiz Goren bezala, bere ondorengoa, bere suhi Piankh izan zen.