Psusenes I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psusenes I.a
Psusenes I.aren hil mozorroa Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1001 ( urte)
Hobiratze lekuaTanis
Familia
AitaPinediem I.a
AmaDuathathor-Henuttawy
Ezkontidea(k)Mutnedjmet (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XXI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 36966450 Edit the value on Wikidata

Akheperra Pasebakhaenniut Meryamon edo Psusenes I.a (grezieraz Ψουσέννης), Egiptoko XXI. dinastiako hirugarren faraoia izan zen. K.a. 1039tik K.a. 991 arte gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian. Bere izenak, "Pasebakhaenniut Meryamon"ek, "Hirian (Tebas) agertzen den izarra, Amonen maitea" esan nahi du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdiaren iraupen zehatza, ez da ezagutzen, Manetonen kopia ezberdinek, Psusennes, 46 urteko erregealdiarekin (Sexto Julio Afrikano) edo 41ekoarekin (Eusebio Zesareakoa) aipatzen baitute. Hala ere, bere erregealdia oso luzea izan zen, eta, berari buruz, elkarrengandik 49 urtez banatutako bi data ezagutzen dira.

Psusenesek, bere seme Amenemoperekin elkargobernaritza labur bat izan zuen, zenbait urtekoa, gaur egun galduta dagoen momia baten bendetan dokumentatua eta, "Amenemoperen 10. urtea, Psusenes I.aren 49.arekin lotzen duena" (Kitchen).

Psusenesen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psusenes I.aren hilobia Tanisen.

Pierre Montetek, Tanisen, Psusenesen kalterik gabeko hilobia aurkitu zuen (3. zenbakia) 1940an. Zoritxarrez, tokiko hezetasunaren ondorioz, Behe Egipton, material organikoz eginiko objektu gehienak, ustelduak zeuden.

Granito gorrizko kanpo sarkofagoa eta granito beltzez eginiko erdikoa, berrerabiliak edo usurpatuak izan ziren. Psusenesen momia, zilarrezko hirugarren zerraldo baten barnean zegoen, oso ez ohikoa Antzinako Egipton, inportatu egin behar zenez, urrea baino metal urri eta baliotsuagoa baitzen.

Sarkofagoaren kanpoaldean dagoen kartutxo batek, jatorrian, hilobi hori, Egiptoko XIX. dinastiako hirugarren faraoia eta Ramses II.aren oinordekoa izan zen Merenptahrena izan zela adierazten du, aurretik Erregeen Haranean lurperatua izan zenekoa. Hilobi lapurretak, oso ohikoak izan ziren Egiptoko hirugarren tarteko aroan, eta sarkofago ugari, momiarik gabe geratu ziren.

Douglas Derryk, Kairoko Unibertsitateko anatomia sailekoak, bere hondarrak aztertu zituen 1940an, eta Psusenesek hortzak oso txantxartuak zituela ikusi zuen, baita faraoi honek artritisa izan zuela ere, gaitz honek, ziur aski, bere azken urteetan ezgaitu zuelarik


Aurrekoa
Neferkheres
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Amenemope