Lankide:Joneiune

Wikipedia, Entziklopedia askea

Flora (Giuseppe Arcimboldo)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora Giuseppe Arcimboldoren (1526-1593) taula gaineko olio pinturan eginiko margolana dugu, bere buru-konposatuen (teste composte) artean kokatzen duguna.

Obraren testuinguru historiko-artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcimboldoren Flora 1587. urtean margotua izan zen, artista Milanera zihoala. Izan ere, urtero egiten zen antzera, artelana 1590. urteko urteberri egunean Rodolfo II. erregeari entregatu zitzaion. Subiranoa botanika edo lorezaintza zalea izanez, Arcimboldok Flora aurkeztea erabaki zuen. Bi urte beranduago, Vertumno margotuko zuen, landare eta begetalekin eginiko bigarren erretratu bat.

Antzinateko mitologia erromatarrean jatorria duen mitoa izan arren, Erdi Aroan Floraren mitoak jarraipena izan zuen. Giovanni Boccaccioren De claris mulieribus (1359) testuan honako hau irakur daiteke: “Flora emagaldua, loreen jainkosa eta Zefiro-ren emaztea”. Errenazimentuan aldiz, Floraren irudia giro gortesauarekin lotzen zen, emaztegai eta ezkoberriekin alegia. Flora emagaldu bezala definitzearen ondorioz, Arcimboldok lehenengoaren bikotea izango zen bigarren Flora bat margotu zuen, Flora Meretrix.

Artelan hau burutzeko 80 lore espezie ezberdin erabili zituen, guztiak Europa, Asia eta Amerikan jatorria dutenak. Izan ere, hauetariko asko jada Flora Meretrix margolanean erabiliak izan ziren. Irudikaturiko lore aniztasunak ondorio zientifikoak izateaz gain, ondorio artistikoak izan zituen. Lore espezieen dibertsitate honek paleta kromatiko sotil eta anitza eratu zuen. Ovidiok azaltzen duen antzera (Fastos V), lurraren jatorri monokromikoaren aurrean, Zefirok Kloris haurdun utzi eta haien alaba Florak mundua koloreetako lore anitzez bete zuen. Ehun urte lehenagoko Sandro Boticelliren “Udaberria” obran antzeman dezakegun moduan, udaberriak eta loreek kolorea ekarri zuten mundura. Ovidioren testuan oinarriturik, Arcimboldok arrosak erabili zituen jainkosaren ezpainak eratzeko. Izan ere, Ovidiok Florari buruz hurrengoa idatzi zuen: “hitz egin bitartean, udaberriko arrosak arnasten zituen”. Ehun urte lehenago Botticellik “Udaberria” izeneko obran bezela, loreek kolorea ekarri zuten mundura.

Arcimboldoren Florak ondorengo artisten produkzio artistikoan berebiziko eragina izan du. Izan ere, Francesco Melziren "Flora" bezalako obrentzat inspirazio iturri izan zen Arcimboldoren margolan hau [1].

  1. Txantiloi:Gaztelera Arcimboldo. Las Floras y La Primavera. (Noiz kontsultatua: 2019/02/22).