Lankide:Josi/Proba orria amaia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amaia Arroyo Sagasta irakaslea eta ikerlaria da. Aretxabaletan jaio zan 1983ko Apirilaren 15ean eta bere lehen ikasketak Arizmendi ikastolan egin zituen (baieztatzeko). Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea da eta Hezkuntza Bereziko. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, UEUko kolaboratzailea baita, eta KoLaborategia izeneko laborategiko koordinatzailea ere, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia dena.

Ibilbide Profesionala (

2017an Arroyok UNEDen Komunikazioan eta Hezkuntzan doktoretza lortu zuen eta Doktoregoko Sari Berezia eskuratu zuen.

201X UNEDen Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterra burutu zuen eta Mondragon Unibertsitatean IKTak hezkuntzan lantzeko masterrak egin zuen.

200X Hasierako formazio gisa Hezkuntza Bereziko Irakasle Ikasketak burutu zituen.

Hezkuntza arloan irakasleak teknologia digitalaren erabilera pedagogikoan formatzen aritu da 15 urtez (xxetik yyra). Irakasle, aholkulari, ikasmaterial egile, editore… lanak egin ditu, beti ere, ikuspegi tekno-pedagogikoa ardatz hartuta.

201X INTEFeko Konpetentzia Digitalaren inguruko aditu-taldean parte hartu zuen. Irakasle izan da hainbat unibertsitatetan eta 2015ean hezkuntza-aholkularitza kooperatiba bat sortu zuen, ikastetxeetan konpetentzia digitalaren inguruko aholkularitza eskaintzeko.

201Ztik aurrera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta ikerlaria da eta KoLaborategiaren parte da, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.

Era berean, koordinatzaile, irakasle eta Batzorde Akademikoaren kide da UEUk eta EHUk sustatutako HEZikt graduondokoan. Bere ikerlerroak honakoa hauek dira:

+ konpetentzia digitala hezkuntzan,

+ ikaskuntza inguruneak eta ekosistemak,

+ diseinu tekno-pedagogikoa eta hezkuntza-berrikuntzaren ikuspegi kritikoa.


Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Arroyok bere ikerkuntza eta irakaskuntza lanen artean arlo hauek jorratu ditu, zenbait hitzaldi eta prestakuntza saiotan, baita bere argitaratutako artikulu eta liburuetan, Wikipedian bertan aurkitu daitezkenez:

Norberaren Ikas Alorra: Ikasteko Ingurune Pertsonalak edo PLE, (ingelesez Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira

Erakundearen Ikas Alorra: Ikas-Ziberkumunitatea edo OLE, (ingelesetik bere horretan mailegatua: Organitational Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira.

Konektibismo: ikaste-teoria edo pedagogia alorreko teoria bat da

Gaitasun digital: pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dauden ahalmen multzoa hain zuzen.

Gehiago jakiteko bere argitalpen guztiak Errioxako Unibertsitateko zerbitzarian aurkitzen dira: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=3551154

Arroyo Ikergazte Kongresuaren batzorde zientifikoko partaidea izan da, euskarazko ikerlari gazteen kongresuan; Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz, Udako Euskal Unibertsitateak bi urterik behin antolatzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amaia Arroyo Sagasta. (2018-07-26). Zer da EIA-OLE (Erakundearen Ikas-Alorra)?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-22). https://www.youtube.com/watch?v=IbTPGN-1V-s
  2. Iruskieta, Mikel; Maritxalar, Montse; Arroyo-Sagasta, Amaia; Camacho, Abel. (ed.) (2019). IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. UEU eta UPV/EHU argitaratzaileak. Bilbo. http://www.ueu.eus/denda/ikusi/iktak_eta_konpetentzia_digitalak_hezkuntzan web argitalpen https://web-argitalpena.adm.ehu.es/pdf/UEPDF190891.pdf

Bilbliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) Arroyo Sagasta, Amaia. Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi Ikastola. UNED. 2017. https://dialnet.unirioja.es/servlet/tesis?codigo=121371