Edukira joan

Ikergazte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikergazte
Datuak
Izen laburraIkergazte
Motabiltzar zientifiko sorta
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala

Ikergazte kongresua euskarazko ikerlari gazteen kongresua da. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen du 2015etik Udako Euskal Unibertsitateak, lehenengo hartan Durangon, 2017an Iruñean eta 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen izan da.[1]

200 baino gehiago izaten dira partaideak eta 140 artikulu inguru aurkeztu izan dira aldi bakoitzean.

Ikerlari euskaldunen bilkura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz lanean diharduten ikerlariak hain sakabanatuta egonda, hainbat ikerketa zentrotan eta kohesiorik gabe, hiru eguneko biltzar honek guztiek elkarren berri izatea, eta diziplina akademikoen arteko gogoetak sortzea ditu helburu.[2][3] Ikertzaile euskaldunen kopurua etengabe ari da hazten, inoiz baino gehiago dira, eta beraien arteko eta lanen ezagutza erraztu nahi da. Ildo horretatik, UEUk hainbat arloko adituak bildu izan ditu hainbat ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkura (11 edizio) da, besteak beste, horren adibide argia. Ikerketan euskarazko produkzioa hazten ari da, baina hazkuntza ez da behar bezain handia, ikertzaileen lana ebaluatzeko irizpideak dira arrazoietako bat. [4][5][6]

Ikergazte 2025 Bilbo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen maiatzaren 28, 29 eta 30ean. 50 ahozko aurkezpen, 72 mikroaurkezpen eta 101 poster izan ziren.[7] 2023ko batzorde zientifikoa osatu zuten 67 ikerlariak Olatz Arbelaitz (EHU, UEU), Ainhoa Latatu (GOI-UEU) eta Izortze Santinek (EHU) koordinatu zituzten.[8]

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2023an:[9][10]

  • Giza Zientziak eta Artea. Elena Casiriain Iturriria. "Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian" [11]
  • Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. Idoia Landa Reza. "Borondate digitala"
  • Zientziak eta Natura Zientziak. Alexander Mirandona-Olaeta. "Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat"[12]
  • Osasun Zientziak. Ane Amundarain Iraola. "Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako"[13]
  • Ingeniaritza eta Arkitektura. Jaione Bengoetxea Azurmendi. "Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa"[14]

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:[9]

  • Naia Begiristain Etxezarreta, "Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala" ikerketa-lanarengatik.[15]

Mikroaurkezpen onenak:[9]

  • Nora Santos-Loyola. "Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan"[16]
  • Izaro Solozabal Azcarate. "Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala"[17]

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde Teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde dinamizatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikergazte 2023 Donostia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Kursaal Jauregian izan zen maiatzaren 17, 18 eta 19n. 172 komunikazio aurkeztu ziren.[18] 2023ko batzorde zientifikoa osatu zuten 64 ikerlariak Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), Elizabete Perez (Deustuko Unibertsitatea) eta Ainhoa Latatuk (UEU) koordinatu zituzten.[19]

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2023an:[20]

  • Giza zientziak: Mikel Perez Gonzalez, Kode alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan lanarekin.
  • Gizarte zientziak: Sara Arruti Benito, Genero ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio funtzioan lanarekin.
  • Zientzia: Jone Amuategi Aulestiarte, Mintzeko kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna ikerketarekin.
  • Osasun zientziak: Naia Rosa Lopez, Kognitiboki hauskorrak diren pentsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku hartze kognitibo eta sozio emozional baten proposamena lanarekin.
  • Ingeniaritza eta arkitektura. Eneko Sotomayor Pego, Aerosorgailu flotagarrien kontrol tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko izena duen lanarekin.

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:

Mikroaurkezpen onenak:

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde Teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde dinamizatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa talde laguntzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikergazte 2021 Gasteiz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Europa Biltzar Etxean izan zen ekainaren 9, 10 eta 11n. 150 komunikazio aurkeztu ziren. 2021eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Olatz Arbelaitz, Blanca Urgell, Miren Josu Omaetxebarria eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten.[21][22][23][24][25]

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2021an:[26]

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbiltza saria:

Mikroaurkezpen onena:

  • Maialen Akizu: Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa (Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea)

Poster digitalen #IkerTxio saria:

  • Maialen Vázquez: Hezkuntza Nutrizionala: Gluten Gabeko Dieta Segurua, Orekatua eta Inklusiboa (Osasun Zientziak)

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde Teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa talde laguntzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikergazte 2019 Baiona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikergazte2019 biltzarreko aktak.[34]

Baionan izan zen maiatzaren 27, 28 eta 29an, Errobiko Campusean, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. 112 komunikazio aurkeztu ziren. 2019eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Urtzi Etxeberriak, Olatz Arbelaitz, eta Ainhoa Latatuk koordinatu zuten bost arlo hauetan:

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko Ikergazte̠koak afaltzen Baionako Kalostrapen.

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2019an:[26]

  • Giza zientziak: Julen Manterola Agirre, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat".
  • Gizarte zientziak: Libe Mimenza, "Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly".
  • Zientziak: Amaiur Esnaola Illarreta, "Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta enari ekologikoen berrikuspena".
  • Osasun zientziak: Nagore Elu, "USP9X: Angelman sindromearen tratamendurako itu berria ote?".
  • Ingeniaritza. Mikel Mendizabal Eizaguirre, "Sandwich biskoelastikoen nukleoaren lodieraren eragina igogailu baten erantzun dinamikoan”

Euskal Herriko garapenerako ikerketa interesgarrienaren Udalbitza saria: Ander Rodriguez Lejarza, "Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilentzia gaitasuna bi mila urtez”

Poster-aurkezpen onenak:

Ikergazte 2017 Iruñea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikergazte kongresuaren artikulu-bilduma,[35] Iruñea, 2017

Iruñean izan zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean.[36] 122 komunikazio aurkeztu ziren. 2017eko batzorde zientifikoa osatu zuten 47 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak, Edurne Koch-ek eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[37][38]

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2017an: [39]

  • Giza Zientziak. Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987). «Erdaraz, mesedez»: Auto-itzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat. EHU.
  • Gizarte Zientziak. Aratz Ramirez de la Piscina Arrillaga (Gasteiz, 1988). Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?. EHU.
  • Zientziak. Ex equo:
    • Amaiur Esnaola (1992, Donostia). Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko 
faktoreak. EHU.
    • Ania Ibarguren (1988, Donostia). Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea. NUP.
  • Osasun Zientziak. Olatz Goñi Balentziaga (1990, Donostia) Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren 
aktibitatean duten eragina. EHU.

Poster aurkezpen onenak:

  • Giza Zientziak. Begoña Altuna Díaz (1989, Bilbo). Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa. EHU.
  • Gizarte Zientziak. Beñat Garaio (Gasteiz). “Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada”: buru bakarreko etsaia?.
  • Zientziak. Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?.
  • Osasun Zientziak. Gotzone Hervás (1991, Galdakao) Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean.
  • Ingeniaritza. Haritz Iribas Pardo (Iruñea). Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburu. NUP.

Oro har Euskal Herriko Unibertsitate guztiek sostengatu zuten 2017ko Ikergazte Kongresua eta artikulu-bildumen argitalpena: NUPek, EHUk, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak.[40][41][42][43][44]

Bai eta Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Udalbiltzak ere.

2017ko irabazleak, Ikergazte kongresuan

Ikergazte 2015 Durango

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikergazte kongresuaren artikulu-bilduma,[45] Durango, 2015

Durango azokarako erabiltzen den Landako Gunean antolatu zen. 117 komunikazio aurkeztu ziren: giza zientzietan 15, gizarte -zientzietan 21, zientzia zehatz eta natur zientziaetan 26, Ingeniaritza eta Arkitekturan 35 eta Osasunean 20.

Batzorde zientifikoaren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko batzorde zientifikoa osatu zuten 24 ikerlariak Miren Josu Omaetxebarriak eta Ainhoa Latatuk koordinatu zituzten bost arlo hauetan:[46]

Arlo bakoitzeko saridunak hauek izan ziren 2015ean:[47]

  • Gizarte Zientziak: Xabier LandabideaEuskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa”.[50]
  • Osasuna: Nerea Osinalde2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa
  • Zientziak eta Natur Zientziak: Ainara ValenciaUgalketako disrupzio endokrinoa, Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)
  • Ingeniaritza eta Arkitektura arloan: Gorka AzkuneEzagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten”.[51]

Euskarazko ikerlari gazteentzako foroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira euskarazko ikerlari gazteen ikerketa-lana zabaltzeko asmoak dituzten beste foro edo sari batzuk.Koldo MItxelena Saria eta Txiotesia lehiaketa aipagarriak dira.

Koldo Mitxelena Saria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko tesietarako Koldo Mitxelena Saria bi urterik behin antolatzen dute Euskaltzaindiak eta EHUk 2008az geroztik.[54]

Txiotesia lehiaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko UEUk 2013z geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte hartzaileek Twitterreko 6 txiotan azaldu behar dute beren tesi-lana. Aldi bakoitzean bi sari banatzen dira: txio-sorta ulergarrienarena eta txio-sorta originalena.[55][56]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urdalleta Lete, Irati. (2021-06-08). ««Gakoa da hemengo instituzioek euskarazko ikerketa ere baloratzea»» Berria (kontsulta data: 2021-06-08).
  2. Pardina Arenaza, Ainhoa. «Ikergazte, euskararen topaleku» Berria (kontsulta data: 2021-06-18).
  3. «Apunte batzuk Ikergazteri buruz» Garaigoikoa 2021-06-14 (kontsulta data: 2021-06-18).
  4. Goikoetxea, Garikoitz. (2015). «Birreta gutxi dauka euskarak» Berria (kontsulta data: 2019-01-17).
  5. «Ikergaztek euskarazko zientzia produkzioa areagotzea bilatuko du» El Diario Vasco 2016-12-15 (kontsulta data: 2019-01-17).
  6. «IKERGAZTE:Ikerkuntza euskaraz ere egin daitekeela erakutsi dugu» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  7. «Ikergazte» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  8. «Batzordeak - Ikergazgte 2025» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  9. 1 2 3 Ikergazte2025 - Sari-banaketa. (kontsulta data: 2025-07-02).
  10. naiz. (2025-05-30). «Ikergazte kongresuko ikertzaile onenak saritu dituzte Bilbon» naiz: (kontsulta data: 2025-07-02).
  11. «(71) Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  12. «(108) Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  13. «(3) Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  14. «(110) Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  15. «(158) Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  16. «(34) Belvís de Monroy granito-pegmatita sistemaren karakterizazioa eta zeresana Mazizo Iberiarreko elementu arraroen esplorazioan» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  17. «(102) Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-07-02).
  18. «Ikergazte 2023ko artikuluak eta laburpenak» IkerGazte 2023 (Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Laguntzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea (UD), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA), Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED), Eusko Jaurlaritza, Udalbiltza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala) (kontsulta data: 2023-05-25).
  19. «Ikergazte 2023. Harrera mezua.» IkerGazte 2023 (UEU) (kontsulta data: 2023-05-21).
  20. Jaurena, Isabel. (2023-05-21). «Ikergazte kongresuaren V. aldia amaitu da, sari banaketarekin» Berria (kontsulta data: 2023-05-21).
  21. «"Gaur egungo proiektuetan lankidetza eskatzen da eta Ikergaztek aukera hori ematen du"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-11 (kontsulta data: 2021-06-17).
  22. Urdalleta Lete, Irati. «Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua» Berria (kontsulta data: 2021-06-17).
  23. «IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz izeneko kongresua, ekainaren 9an hasiko da Gasteizen» El Correo 2021-05-25 (kontsulta data: 2021-06-17).
  24. «"Elkarlanerako eta ideiak sortzeko aukerak ematen ditu Ikergaztek" - Araba» Alea.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  25. «Hemeroteka Ikergazte 2021» IkerGazte 2021 (kontsulta data: 2021-06-17).
  26. 1 2 «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2019-06-03).
  27. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  28. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  29. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  30. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  31. «IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2021-06-17).
  32. «Olatz Arbelaitz: "Harrobia dago euskarazko ikerketaren munduan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-17 (kontsulta data: 2021-06-18).
  33. IKERGAZTEko sari berezia Joseba Fernandez de Landa-ri – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (kontsulta data: 2021-06-18).
  34. III.Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Konfresuko bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. (2019). «bilatu :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-06-03).
  35. «Ikergazte Kongresuaren artikulu bildumak» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-02-28).
  36. «IBAIZABAL: Ikergazte 2017 kongresura ekarpenak bidaltzeko azken astea | Bilbo Hiria irratia» www.bilbohiria.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  37. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2017 (kontsulta data: 2019-01-17).
  38. Vigor, Iñaki. (2016). «UEUk «IkerGazte» kongresua antolatu du Iruñean NUPekin elkarlanean» naiz: (kontsulta data: 2019-01-17).
  39. «IkerGazte 2017 kongresuak helburuak bete ditu — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2019-01-17).
  40. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  41. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-01-17).[Betiko hautsitako esteka]
  42. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  43. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  44. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak, Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-01-17).[Betiko hautsitako esteka]
  45. «I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2019-02-28).
  46. ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2015 (kontsulta data: 2019-01-17).
  47. IKERGAZTE kongresuko saridunak – UEU365. (kontsulta data: 2019-01-17).
  48. 1 2 Ikergazteko sari bana Begoña Altuna eta Olatz Perez de Viñasprerentzat – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-01-17).
  49. «Begoña Altuna: "Ikerketan jarraitzeko animatu nauen saria izan da, gauza ondo eginek fruituak ematen dituztenaren seinale" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2019-01-17).
  50. (Gaztelaniaz) «Deusto Ubertsitateko Gorka Azkune eta Xabier Landabidea ikerlariak, saridun IkerGazte kongresuan» www.deusto.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  51. «Gorka Azkunek saria jaso du IkerGazte 2015 kongresuan» uztarria.eus (kontsulta data: 2019-01-17).
  52. «Olatz Perez de Viñaspre:» IkerGazte 2019 (kontsulta data: 2019-01-17).
  53. «IkerGazteko bi sari / 2 premios en IkerGazte» DIFusio@ (kontsulta data: 2019-01-17).
  54. «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (kontsulta data: 2021-01-18).
  55. «#txiotesia6: datuak — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2023-02-08).
  56. «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (kontsulta data: 2022-12-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]