Lankide:Joxan Garaialde/Louvre museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Iraultza eta Napoleonen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789an hasitako Frantziako Iraultzaren ondoren (monarkia deuseztatzea suposatu zuena), Louvre jauregia (1791ko maiatzeko dekretuaren bidez) eginkizun artistiko eta zientifikoetarako esleitu zen, hurrengo urtean bertan koroaren bildumak bilduz. Museo gisa, Louvreren zati bat, 1793ko azaroaren 8an ireki zen lehen aldiz publikoarentzat. Irtenbide hori behartua izan zen kontuan hartuz akademiek okupatuta zutela eta, jada 1778an, bere Galeria Handia arte galeria gisa erabiltzeko proiektua prestatu zelako. Neurriaren nobedadea izan zen erregearen ondasun higiezinak nazionalizatu zirela eta sarbidea doakoa zela, ez baitzegoen kulturadun publikoari mugatuta, ezta antolatutako bisitetara araututa ere[1].

Iraultzak artelanak estatuarentzat eskuratzea suposatu zuen hainbat bideren bidez: monako ordenak deusestatzea, elizen desafekzioa eta ihes egindako nobleziak ondasunak bertan utzi izatea. Dena den, iraultza hasi zenean, d'Angivillerrek ezin izan zuen bere proiektua gauzatuta ikusi, baina, 1780ko hamarkadan Thierry Abadea bezalako testuak sortu zituena, kultur gune horren lehen sustatzaile handitzat hartzen da, zeinak bere Etat actuel de Paris-en (Egungo Parisko egoera) «arteen maitaleek hain sutsuki desiratzen duten monumentu» handi hori osatzea eskatu eta Frantziako hiriburuak arte gaietan Erromaren gaineko nagusitasuna lortuko baitzuen.

1793ko uztailean, dekretu bidez, Muséum Central des Arts sortu zen, eta, urte bereko abuztuan, Grande Galerie du Louvre inauguratu zen, sinbolikoki, berehala itxi behar izan baitzuten konponketak egiteko, azaroaren 18an berriro irekiz ateak. Iraultza osteko garaian, asteak irauten zuen 10 egunetatik (hamarkada), publikoak 3 egunetan bakarrik bisita zezakeen espazioa; 5 egun kopiistarentzat soilik ziren, eta beste biak, garbiketarako. 1794ko apirilean, galeria berriro itxi zen mantentze-lanetarako, 1799ko apirilean, berriro, publikoari partzialki irekiz, eta, 1801eko uztailera arte, ez zen erabat ireki.

1803an, Napoleon Bonaparte oraindik kontsula zela, eraikinak bere izena hartu zuen Napoleon Museoa. Lehen Errepublika eta Konbentzio Nazionalaren garaitik kanpaina militarretan beste herrialde batzuetako artelanak bereganatzeko politika bazegoen ere, Frantziako lehen enperadorea izango zenaren izena modu garrantzitsu batean lotuko zitzaion praktika honi. Napoleonen gerrak Louvreko bildumen gorakada nabarmena suposatu zuen, bada, armadek inbaditutako herrialde ezberdinetan obrak errekisatu baitzituzten. Obra horietako batzuk Napoleonen erregimena erori zenean itzuli behar izan zituzten, baina oso garrantzitsuak ziren batzuk Louvren geratu ziren, adibidez, Veroneseren Kanako ezteiak[2]. 1801ean Konkordatua sinatzean, elizetara erlijio lanak itzultzea behartu zuen hark. Napoleon I.ak Louvreri egindako beste ekarpen batzuk izan ziren: «Cour Carrée» (Patio karratua) enblematikoa osatzea eta Louvre jauregia Tuileriak jauregiarekin batzeko aspaldian aurreikusitako proiektuari hasiera ematea. [[Kategoria:Paris]] [[Kategoria:Louvre museoa]]

  1. «10 curiosidades del Louvre» National Geographic 24 de enero de 2020.
  2. González Gómez, Julián. (2008). «Paolo Veronese, Las bodas de Caná. Óleo sobre lienzo, 1563» Universidad Francisco Marroquín.