Kontsulatua (Frantzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Auguste Couderren margolana: Hiru kontsulak Jean Jacques Régis de Cambacérès, Napoleon Bonaparte eta Charles-François Lebrun (ezkerraldetik eskuinaldera)

Kontsulatua[1] (frantsesez: Le Consulat), 1799ko azaroaren 10eko Brumaireko estatu-kolpearen ondorioz, Direktorio amaitu zenetik 1804ko maiatzaren 18ko Napoleondar Inperioaren aldarrikapenera arteko gobernuko erakundea izan zen. Hedaduraz, 'Kontsulatua' hitza Frantziako historiaren garai honi ere aplikatzen zaio.

Garai hartan, Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula gobernua autoritario, autokratiko, zentralizatu eta errepublikano baten burua (eta batzuetan bakarra) bilakatu zen. Luzarorako ezarri zituen erakundeak direla eta, Robert B. Holtmanek "Frantziako historia osoko garairik inportanteenetariko bat" zela esan zuen.[2] Napoleonek sortu zuen erregimena diktadura militarra izan zen.[3] Karguaren izena izen bereko erromatar kargutik hartu zuten.

1802an Napoleonek Amiensko ituna sinatu zuen, Erresuma Batuarekin bakea sinatuz. Itunak Frantzian zuen harrera aprobetxatuz, Napoleonek konstituzioa aldatu eta bere burua biziarteko kontsul bakar izendatu zuen.

Kontsulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin behineko kontsulak (1799ko azaroaren 10 – abenduaren 12)
Napoleon - 2.jpg Emmanuel Joseph Sieyès, by Jacques Louis David.jpg Pierre Roger Ducos par Edme Quenedey.jpg
Napoleon Bonaparte
Lehen Kontsula
Emmanuel Joseph Sieyès
Bigarren Kontsula
Roger Ducos
Hirugarren Kontsula
Kontsulatua (1799ko abenduaren 12 – 1804ko maiatzaren 18a)
Bonaparte premier Consul Gérard Chantilly.jpg Maurin - Cambaceres.png Charles François Lebrun prince architrésorier de l'Empire.jpg
Napoleon Bonaparte
Lehen Kontsula
J.J. Cambacérès
Bigarren Kontsula
Charles-François Lebrun
Hirugarren Kontsula

Ministroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Kontsulatuaren ministroak:[4]

Ministerioa Hasiera Amaiera Ministroa
Kanpo harremanak 1799-11-11 1799-11-22 Charles-Frédéric Reinhard
1799-11-22 1804-5-18 Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
Justizia 1799-11-11 1799-12-25 Jean Jacques Régis de Cambacérès
1799-12-25 1802-9-14 André Joseph Abrial
1802-9-14 1804-5-18 Claude Ambroise Régnier
Gerra 1799-11-11 1800-4-2 Louis-Alexandre Berthier
1800-4-2 1800-10-8 Lazare Carnot
1800-10-8 1804-5-18 Louis-Alexandre Berthier
Finantzak 1799-11-11 1804-5-18 Martin-Michel-Charles Gaudin
Polizia 1799-11-11 1804-5-18 Joseph Fouché
Barne Arazoak 1799-11-12 1799-12-25 Pierre-Simon Laplace
1799-12-25 1801-1-21 Lucien Bonaparte
1801-1-21 1804-5-18 Jean-Antoine Chaptal
Itsas-Armada eta koloniak 1799-11-12 1799-11-22 Marc Antoine Bourdon de Vatry
1799-11-22 1801-10-3 Pierre-Alexandre-Laurent Forfait
1801-10-3 1804-5-18 Denis Decrès
Estatu-idazkaria 1799-12-25 1804-5-18 Hugues-Bernard Maret
Altxorra 1801-9-27 1804-5-18 François Barbé-Marbois
Gerraren administrazioa 1802-3-12 1804-5-18 Jean François Aimé Dejean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2.   Holtman, Robert B. (1981) The Napoleonic Revolution Baton Rouge: Louisiana State University Press 31. orrialdea .
  3.   Jones, Colin The Cambridge Illustrated History of France (1. argitaraldia) Cambridge University Press 193–94. orrialdea ISBN 0-521-43294-4 .
  4. (Frantsesez)  Muel, Léon (1891) Gouvernements, ministères et constitutions de la France depuis cent ans: Précis historique des révolutions, des crises ministérielles et gouvernementales, et des changements de constitutions de la France depuis 1789 jusqu'en 1890 ... Marchal et Billard .