Lankide:Junminira/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

PBR322[aldatu | aldatu iturburu kodea]

pBR322 bektorearen irudikapen eskematikoa

pBR322 plasmido bat da, eta gizakiak diseinatutako lehen klonazio-bektoreetako bat izan zen. 1977an sortu zuten Francisco Bolivar Zapata, doktoretza ondoko ikertzaileak, eta Raymond L. Rodríguez-ek Herbert Boyerren laborategian, Kaliforniako Unibertsitatean (San Frantziskon). Haiek eman zioten izena plasmidoari: P hizkiak "plasmido" esan nahi du, eta BR hizkiak, aldiz, "Bolívar" eta "Rodríguez" abizenei dagozkie. Zenbakiak antzeko plasmidoetatik bereizteko funtzioa dute.

pBR322 R plasmidotik eratorria da. 4361 base pareko luzera du, eta erreplikazioaren jatorria den ori sekuentzia dauka. Horrez gain, antibiotikoekiko erresistentziaren bi gene ditu: bla genea, anpizilinarekiko erresistentziaren proteina (AmpR) kodetzen duena, eta tetA genea, tetraziklinarekiko erresistentziaren proteina kodetzen duena. R plasmido arruntekin alderatuz, desberdintasun bat bere kabuz zelula batetik bestera transferitzeko gaitasunik ez edukitzea izango litzateke.

Klonazio-bektore hau asko erabili izan da, gehienbat 1980ko hamarkadan. Gaur egun, haren erabilera bektore berriago, aurreratuago eta erabilerrazago batzuek ordezkatu dute, esaterako, pUC19 eta pBluescriptII ditugu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

pBR322 plasmidoaren irudikapen eskematikoa. Urdinez, errestrikzio entzimen ituak adierazten dira.

pBR322 DNAz osatutako honako elementu hauetatik abiatuta eraiki zen:

  • pSC101 plasmidoaren tetraziklinarako erresistentziaren genea
  • RSF2124 plasmidoaren anpizilinarako erresistentziaren genea
  • pMB1 plasmidoaren erreplikazio-jatorria (oriV)

Horiez gain, rop genea ere badu. Azken honek plasmidoaren kopia-kopuruaren mugatzaile bat kodetzen du.

Plasmidoak 40 errestrikzio-entzima baino gehiagorentzat ituak ditu. Entzima horietako bakoitzarentzat itu-sekuentzia bakarra dago, hau da, bakoitzak plasmidoaren gune bakarrean moztu ahal izango du. 40 errestrikzio-ituetako 11 TetR genearen barruan daude. Esaterako, HindIII eta ClaI murrizketa entzimentzako ebaketa-toki bana daude TetR genearen sustatzailearen barruan. AmpR genearen barruan ere badaude murrizketa-guneak, kasu honetan 6. Adibidez, PstI eta ScaI. Azkenik, EcoRI eta NdeI moduko beste entzima batzuek bektorearen zati ez-kodetzailean ebaki dezakete

Sekuentzia zirkularra zenbakituta dago: 0. posizioa EcoRI errestrikzio entzimaren itu-sekuentziaren erdigunea da, eta TetR genearen alderuntz egiten da base pareen kontaketa. Horrela, TetR genea 86. bp-tik 1276ra doa, AmpR genea 3293tik 4153ra, eta erreplikazio-jatorria 2519-3133 base-pareen artean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. (Ingelesez) Watson, Ned. (1988-10-30). «A new revision of the sequence of plasmid pBR322» Gene 70 (2): 399–403.  doi:10.1016/0378-1119(88)90212-0. ISSN 0378-1119. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).