Lankide:Kata gaztelu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ZAZPI HAIZETARA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi Haizetara[1] bestelako hainbat kultura, bizimodu eta paisaia lantzen dituen euskarazko bidaia aldizkaria da. 2008an sortua, euskaraz argitaratzen da eta Donostian du egoitza. Bidaiak lantzen ditu eta euskaldunek ere mundu osoan zehar bidaiatzea defendatzen du. Hilabetekaria den aldetik, hilabete bakoitzeko azken asteburuan argitaratzen da.  

Euren webguneko “Nor gara” [2]sailean azaltzen dutenez, hain urrun ez dauden eta ezkutuko sekretuekin harritzen gaituzten leku horietarako ihesaldiak; abentura-bidaiak, atzera-aurrera turistikoetatik aldendutako toki ezkutuak, betitik amestutako paradisuak; lasaibidea, mendia, itsasoa, hiri handiak etab deskubritzeko gonbitez beteriko aldizkaria da.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazppi Haizetara
MotaAldizkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaPortuetxe kalea 23
FormatuaPaperean
Gai nagusiaBidaiak
Banaketa
MaiztasunaHilabetero
SalneurriaHilabetero 1.5€, urtero 15€.
zazpihaizetara.com

Paperezko edizioari dagokionez hilabetero eduki berrituak argitaratzen dira. Lehen orrian harpidetzeko formularioa[3] eta bigarrenean aurkibidea. Argazkiz hornitutako hainbat bidaia erreportajez gain, beste hainbat sail bereziz dago osatua aldizkaria; Proposamen tematikoa, Hitzorduak, Liburuen txokoa, Gogoan hartu eta Laburrak. Webgunea aldiz berdin mantentzen da. Portadan hileko azala dago eskuragarri PDF formatuan ikusteko baina bestelako eduki digital guztiak finko mantentzen dira.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabidearen lan taldea kolaboratzaile eta fotokazetari zein argazkilari libreek osatzen dute. Askoren artean, Juanma Costoya El Paiseko El viajeron[4], 7K[5] aldizkarian eta beste hainbaten idatzi izan duena, Xabier Bañuelos kolaboratzaile finkoa, Lucas Vallecillos fotokazetaria, Oriol Clavera argazkilaria eta Marian Azkarate kolaboratzailea.

EKHE SAk sustatutako priektua da NAIZ[6]. NAIZen barnean beste hedabide batzuk ere argitaratzen dira eta horien artean dago Zazpi Haizetara. Astero[7] da enpresa editorea edo argitaratzailea.

Prezio politika eta negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari digitalaren eduki guztiak doakoak dira eta PDF formatuan irakurtzeko eskaintza egiten da. Baina harpidetzeko aukera ere ematen zaie irakurleei. Harpidetzari dagokionez formulario bat betetzeko eskatzen da. Harremanetarako formularioa betezgero, hilero Zazpi Haizetara non eros daitekeen esaten zaie kontsumitzaileei.

Harpidetuek: 11 zenbaki urtean, 15 euro. Urteko harpidetza Hego Euskal Herrian 15€koa da, Ipar Euskal Herrian 25€koa, Espainiako Estatuan 18€koa eta Europan 50€koa.

Publizitate espazioak ere saltzen ditu aldizkariak, baina publizitate tarifak ez ditu publiko egiten. "Publizitatea" sailean aldizkarian bertan publizitatea txertatu nahi duenarentzat kontaktatzeko telefono zenbakia eta korreoa daude eskuragarri.

Negozio ereduari dagokionez 2012an Presst sortu zen, lehen kiosko digital euskalduna. Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EKHE)k bultzatutako ekimenak hiru euskal komunikazio talde garrantzitsu bildu zituen sarean. Goizeko 5etatik aurrera, Presst-en Gara eta “Le journal du Pays Basque”[8]ren aleak egoten dira eskuragarri. Horiez gain, “Gaur 8”[9] gehigarria (larunbatetan ateratzen dena), igandeetako “7K” aldizkaria eta hileko azken ostiralean argitaratzen den “Zazpi haizetara” bidaia aldizkaria izaten dira. Horiek eskuratzeko, erregistratu eta fakturazio datuak eman besterik ez da egin behar. Eguneko aleak, hilabetekoak edo urte osokoak prezio desberdinak dituzte. Eguneko aleak kaleko kioskoetan duen prezio bera du. Hilabetekoaren kasuan, Zazpi Haizetara aldizkariak 1.5 € balio ditu eta urte osokoak 15 €.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. «ZAZPI HAIZETARA - Bidaiei buruzko zure aldizkaria, euskaraz» www.zazpihaizetara.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. elviajero.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. SLU, Herritar Berri. «7K revista dominical» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. «naiz:» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Astero argitaletxearen liburuak» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  8. «Le Journal du Pays Basque» www.lejpb.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  9. SLU, Herritar Berri. «GAUR8» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).