Lankide:Kfpgaura/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Parazetamola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola (edo azetaminofeno) min arin/ertaina eta sukarrari aurre egiteko asko erabiltzen den farmakoa da[1]. Askotan, beste gai aktiboekin konbinatuta saltzen da, adibidez, hotzeria eta gripearen sintomak arintzeko botiketan [2] . Morfina bezalako analgesiko opiodeekin ere elkartzen da min handiak tratazeko, adibidez, minbizian edo kirurgia ondoren[1] [3]. Beste antiinflamatorio ez-esteroideo ezbezala (AIEE, azido azetilsaliziliko kasu), parazetamolak ez du eragin antiinflamatorioa sortzen[4]. Normalean aho-bidez edo ondesteko bidetik erabiltzen da, baina bena barnetik ere erabil daiteke[1] [5]. Efektuek 2 eta 4 ordu artean irauten dute[1].

Parazetamola, gomendatutako dosietan erabilita, oso segurua ohi da. Azido azetilsalizilikoarekin konparatuta, parazetamolak ez dio kalterik egiten urdaileko mukosari ezta giltzurrunei, ez du odol koagulazioa oztopatzen, eta gaixotasun birikoak dituzten umeetan ez du Reye sindromea sortzen[6]Analgesiko opiazeoekin konparatuta, ez du tolerantzia eta adikzioa sortzeko arriskurik. Oso arraroak dira ere azaleko errakzio larriak edo shock anafilaktikoa sortzea[1]. Horrela izanda, edozein adinetan erabil daiteke[1]; haurdunaldian eta edoskitzaroan, haurtzaroan[7][8][9] eta helduetan. Helduentzat gomendatutako eguneko dosi maximoa 3 - 4 gramotakoa da neta umeentzat 75 mg/kg[10][11]. Oso segurua izan arren, parazetamolak gaindosietan gibel toxikotasun oso larri eta hilgarria eragin dezake[1].

Parazetamola gauregun Europa zein Estatu Batuetan mina eta sukarra arintzeko gehien erabilititako sendagaia da[12]. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Ezinbesteko Sendagaien Zerrendan dago[13], hau da, osasun-sisteman beharrezkoak diren sendagairik eraginkor eta seguruen artean dago.

Parazetamola medikamentu generiko bezala zein izen komentzial askoekin eskuragarri dago[14]. Garapen bidean dauden herrialdeetan handizkako prezioak USD dolar zentabo bat baino gutxiago da dosi bakoitzeko[15], herrialde garatuetan, berriz, prezioa nabarmen handiagoa da, Estatu Batuetan adibidez, prezioa lau zentabo ingurukoa da dosi bakoitzeko[16].

Farmakologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza-mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamolaren ekintza mekanismoa ez dago guztiz argi. Dirudienez paracetamolak , AIEEek ez-bezala, ez du ciclooxigenasa (COX) periferikoa  inhibitzen, hori izango litzateke antiinflamatorioa ez izateko arrazioa [17]. Parazetamolak nerbio sistema zentraleko COX modu selektiboan inhibituz, sukarra eta mina arintzeko gauza litzateke [17]. COXaren inhibizioa ez da gertatzen gune aktiboaren blokeoz, entzimaren erredukzioaz baizik, COX emtzima oxidatu behar baita funtzioa izateko [17].

Horretaz gain, parazetamolak garuneko sistema kanabinoide endogenoa modulatzeko gauza litzateke, bere metabolitoa den AM404aren bitartez. Alde batetik, metabolito honek anandamida kanabinoide/balinoide endogenoaren birxurgapena inhibituko luke, mina arintzeko gaitasuna handituz. Bestalde, AM404 metabolitoak seinale mingarriak garunean inhibitzen dituen TRPV1 erreten kationikoa (aurreko izena: hartzaile balinoideoa) modu zuzenean aktiba lezake ere [17].

Farmakozinetka

Aho-bidetik hartu eta gero, heste-meharrean azkar xurgatzen da garraio pasiboz [18]. Ehun guztietatik ondo banatzen da, bere banaketa bolumena 0.9 l/kg ingurukoa izanik [17]. Ohiko dosi baten ondoren, parazetamolaren kontzentrazio plasmatikoa normalean 30 μg /ml (200 μmol /L) azpitik dago. [en107]. [AG4] Lau ordu pasa eta gero, kontzentrazioa 10 μg / ml (66 μmol / L) baino txikiagoa izan ohi da [en107]

Parazetamol gehiena metabolizatzen da (%92-95) gernutik iraitzi baino lehen [18]. Metabolismoa batez ere gibelean gertatzen da, produktu ez-toxikoak eta toxikoak sortuz. Hiru bide metaboliko nagusi daude [19][20]:

  • Glukuronidazioa (%45-55) [21], UGTA1 eta UGTA6 glucuroniltranferasa entzimen bidez [22].
  • Sulfatazioa (sulfatoaren konjugazioa) (%20-30) [21](en3] SULTA1 sulfotransferasa entzimaren bidez [22].
  • N-hidroxilazioa eta deshidratazioa, eta ondoren, glutationarekiko konjugazioa (%15 baino gutxiago). Gibeleko P450-zitokromo sistemak (batez ere, CYP2E1[22] eta CYP3A4 [23]) parazetamola metabolizatzen dute NAPQI (N-azetil-para-benzokinoneimina) metabolito toxiko alkylatzailea sortuz [19] [24]. NAPQI, orduan, modu itzulezinean konjugatzen da glutationaren talde sulfidriloekin [24].

Hiru bide metaboliko hauetatik sortzen diren produktuak inaktibo eta ez-toxikoak dira eta giltzurrunetatik iraizten dira. Hala ere, hirugarren bidean sortzen den NAPQI bitarteko produktua toxikoa da eta parazetamolaren toxikotasunaren eragilea da intoxikazioetan [19].Zorionez, ohiko dosietan, NAPQI metabolitoa oso azkar detoxifikatzen da glutationarekin konjugatuz [24].

Erabilera medikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola mina eta sukarraren tratamenduan oinarritutako zenbait erabilera medikoetarako onartuta dago, bai bera bakarrik edo beste farmakoekin konbinatuta.

Sukarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola sukarra jaisteko erabiltzen da adin guztietako pertsonetan[1]. Hala ere, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen du umeengan bakarrik erabiltzea gorputzeko temperatura 38,5ºC baino handiago denean[25]. Umeetan sukarra jaisteko parazetamolaren eraginkortasuna zalantzan jarri da[26] eta metaanalisi baten arabera, ibuprofenoa baino eraginkortasun txikiagoa dauka[27].

Mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola min arin eta moderatua arintzeko erabiltzen da [1].

Larrialdietan min akutua tratatzeko bena-barneko parazetamola lehen mailako erabilera bezala bultzatzeko ebidentzia mugatua da [28].

Buruko mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migraina akutuaren tratamenduan, parazetamola plazeboa baino eraginkorragoa azaldu da [29]. Alemaniako, Austriako eta Suitzako Buruko Minarako Erakundeek, Neurologiako Erakunde Alemaniarrarekin batera, parazetamola kafeinarekin konbinatuta lehen mailako terapia bezala gomendatu dute, tentsioak eragindako buruko mina eta migraina tratatzeko [30].

Hortzetako mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibuprofeno, naproxeno eta diklofenako bezalako AIEEak eraginkorragoak dira parazetamola baino hortzetako mina edo hortzetako prozeduretan sortutako mina kontrolatzen. Hala ere, AIEEen eragina nahikoa ez denean, parazetamolarekin batera erabil daitezke, eraginkortasuna handitzen delako [31][32]. Parazetamola bereziki egokia izango da pazienteek ezin badute AIEEak erabili, adibidez, alergia dutelako edo ultzera edo odoljario gastrointestinala pairatu badute [33].

Ebakuntza ondoko min akutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola eta AIEEak konbinatuz analgesia hobeagoa lor daiteke farmako bakoitzak bere aldetik erabilita baino [34].

Bizkarraren behe aldeko mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken errebisio sistematikoen arabera ez dago parazetamolaren eraginkortasunaren ebidentzia min honetan [35][36].

Osteoartritisa

Parazetamola artritis arinean erabilgarria izan daiteke. Hala ere, beste AIEEek ezbezala, parazetamola ez da antiinflamatorioa, beraz, jatorri inflamatorioa duten artritisetan, adibidez, artritis erreumatoidean ez du hobetzen artikulazioaren hantura [37].

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamol eta kafeinaren konbinazioa paratamol hutsa baino hobeagoa da , ohiko minaren tratamenduetarako, adibidez, hortzetakoa, erditze-ondokoa eta buruko mina [38].

Parazetamolaren eragin analgesikoa hobetzen da opiazeo ahul (kodeina kasu) edo indartsu (morfina kasu) batekin konbinatzen denean, baina eragin kaltegarriak agertzeko arriskua handitzen da ere [39][40].

Ductus arteriosus iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazetamola erabiltzen da ductus arteriosus-a tratazeko. Gaixotasun honetan, birika sistema arterial eta aortaren arteko komunikazioa ez da behar bezala ixten jaiotzean. Arazo hau E2 prostaglandinaren gain-aktibitatearekin erlazionatu da. Hala ere, ez da aurkitu parazetamolaren erabilerako eraginkortasun eta segurtasunaren ebidentziarik[41][42]. Indometazina eta ibuprofeno AIEEak ere erabili dira, baina hauen eraginkortasuna ere eztabaidagarria da[41] .



  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) «Acetaminophen Monograph for Professionals» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  2. El mercado de antigripales respira hondo www.imfarmacias.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  3. Control of pain in adults with cancer : a national clinical guideline.. Scottish Intercollegiate Guidelines Network 2008 ISBN 9781905813384. PMC 320310698. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  4. A., McKay, Gerard. (2013). Lecture Notes : Clinical Pharmacology and Therapeutics.. (9th ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9781118344897. PMC 829461331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  5. Jeffrey,, Tobias,. Cancer and its management. (Seventh edition. argitaraldia) ISBN 9781118468753. PMC 893678022. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  6. Russell, Fiona M.; Shann, Frank; Curtis, Nigel; Mulholland, Kim. (2003). «Evidence on the use of paracetamol in febrile children.» Bulletin of the World Health Organization 81 (5): 367–372. ISSN 0042-9686. PMID 12856055. PMC PMC2572451. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  7. World Health Organization. Integrated Management of Childhood Illness. Geneva: World Health Organization; 2000. WHO document WHO/FCH/CAH/ 00.12. origin.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  8. Kanabar, Dipak J.. (2017). «A clinical and safety review of paracetamol and ibuprofen in children» Inflammopharmacology 25 (1): 1–9.  doi:10.1007/s10787-016-0302-3. ISSN 0925-4692. PMID 28063133. PMC PMC5306275. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  9. Medikamentuak pediatrian: ez da jolasa! Parazetamol-jarabea, neurrian. www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  10. (Ingelesez) «Paracetamol for adults: painkiller to treat aches, pains and fever» NHS.UK (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  11. «What are the recommended maximum daily dosages of acetaminophen in adults and children?» www.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  12. Essentials of emergency medicine. (2nd edition. argitaraldia) ISBN 9781449618469. PMC 667274357. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  13. «WHO releases new edition of Model List of Essential Medicines» PharmacoEconomics & Outcomes News 728 (1): 8–8. 2015-05  doi:10.1007/s40274-015-2128-4. ISSN 1173-5503. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  14. Tarascon pocket pharmacopoeia : 2013 classic shirt-pocket edition. (27th ed. argitaraldia) Jones & Bartlett Learning 2013 ISBN 9781449665869. PMC 822028128. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  15. Hanlon, M.; Zhang, R.. (2012-12-10). «Price discrimination in essential medicines: evidence from International Drug Price Indicator Guide data» International Health 5 (1): 58–63.  doi:10.1093/inthealth/ihs006. ISSN 1876-3413. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  16. Nevo, Aviv; Wolfram, Catherine. (1999-02). Prices and Coupons for Breakfast Cereals. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  17. a b c d e Ghanem, Carolina I.; Pérez, María J.; Manautou, José E.; Mottino, Aldo D.. (2016-07-01). «Acetaminophen from liver to brain: New insights into drug pharmacological action and toxicity» Pharmacological Research 109: 119–131.  doi:10.1016/j.phrs.2016.02.020. ISSN 1043-6618. PMID 26921661. PMC PMC4912877. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  18. a b (Ingelesez) Prescott, L. F.. (1980). «Kinetics and metabolism of paracetamol and phenacetin.» British Journal of Clinical Pharmacology 10 (S2): 291S–298S.  doi:10.1111/j.1365-2125.1980.tb01812.x. ISSN 1365-2125. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  19. a b c (Ingelesez) «Metabolism of Paracetamol (Acetaminophen), Acetanilide and Phenacetin | Medicinal Chemistry» PharmaXChange.info 2012-08-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  20. Borne, Ronald F. "Nonsteroidal Anti-inflammatory Drugs" in Principles of Medicinal Chemistry, Fourth Edition. Eds. Foye, William O.; Lemke, Thomas L.; Williams, David A. Published by Williams & Wilkins, 1995. p. 544–545.
  21. a b «TGA eBS - Product and Consumer Medicine Information Licence» www.ebs.tga.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  22. a b c Fortuny, Joan; Kogevinas, Manolis; Garcia-Closas, Montserrat; Real, Francisco X.; Tardón, Adonina; Garcia-Closas, Reina; Serra, Consol; Carrato, Alfredo et al.. (2006-9). «Use of analgesics and nonsteroidal anti-inflammatory drugs, genetic predisposition, and bladder cancer risk in Spain» Cancer Epidemiology, Biomarkers & Prevention: A Publication of the American Association for Cancer Research, Cosponsored by the American Society of Preventive Oncology 15 (9): 1696–1702.  doi:10.1158/1055-9965.EPI-06-0038. ISSN 1055-9965. PMID 16985032. (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  23. (Ingelesez) «Access leading drug and healthcare references» MedicinesComplete (Noiz kontsultatua: 2019-01-23).
  24. a b c Borne, Ronald F. "Nonsteroidal Anti-inflammatory Drugs" in Principles of Medicinal Chemistry, Fourth Edition. Eds. Foye, William O.; Lemke, Thomas L.; Williams, David A. Published by Williams & Wilkins, 1995. p. 544–545.
  25. (Ingelesez) Baby paracetamol asthma concern. 2008-09-19 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  26. Meremikwu, Martin M; Oyo-Ita, Angela. (2002-04-22). «Paracetamol versus placebo or physical methods for treating fever in children» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd003676. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  27. «Subconjunctival auto-hemotherapy of eye burns in our cases. PMID: 1405409 [PubMed - indexed for MEDLINE»] SciVee 2012-03-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  28. Academic Emergency Medicine 17 2010-05  doi:10.1111/acem.2010.17.issue-s1. ISSN 1069-6563. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  29. Derry, Sheena; Moore, R Andrew; McQuay, Henry J. (2010-11-10). «Paracetamol (acetaminophen) with or without an antiemetic for acute migraine headaches in adults» The Cochrane database of systematic reviews (11): CD008040.  doi:10.1002/14651858.CD008040.pub2. ISSN 1469-493X. PMID 21069700. PMC PMC4161111. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  30. (Ingelesez) Evers, Stefan; Wessely, Peter; Straube, Andreas; Morck, Hartmut; Meyer, Christian; May, Arne; Diener, Hans-Christoph; Haag, Gunther. (2011/04). «Self-medication of migraine and tension-type headache: summary of the evidence-based recommendations of the Deutsche Migräne und Kopfschmerzgesellschaft (DMKG), the Deutsche Gesellschaft für Neurologie (DGN), the Österreichische Kopfschmerzgesellschaft (ÖKSG) and the Schweizerische Kopfwehgesellschaft (SKG)» The Journal of Headache and Pain 12 (2): 201.  doi:10.1007/s10194-010-0266-4. ISSN 1129-2377. PMID 21181425. PMC PMC3075399. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  31. (Ingelesez) Moore, R. A.; Derry, C.. (2013). «Efficacy of OTC analgesics» International Journal of Clinical Practice 67 (s178): 21–25.  doi:10.1111/ijcp.12054. ISSN 1742-1241. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  32. (Ingelesez) Coulthard, P.; Worthington, H.; Bailey, E.. (2014-04). «Ibuprofen and/or paracetamol (acetaminophen) for pain relief after surgical removal of lower wisdom teeth, a Cochrane systematic review» British Dental Journal 216 (8): 451–455.  doi:10.1038/sj.bdj.2014.330. ISSN 1476-5373. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  33. (Ingelesez) Mark, Anita M.. (2016-12-01). «Relieving dental pain» The Journal of the American Dental Association 147 (12): 996.  doi:10.1016/j.adaj.2016.09.003. ISSN 0002-8177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  34. Ong, Cliff K. S.; Seymour, Robin A.; Lirk, Phillip; Merry, Alan F.. (2010-02). «Combining Paracetamol (Acetaminophen) with Nonsteroidal Antiinflammatory Drugs: A Qualitative Systematic Review of Analgesic Efficacy for Acute Postoperative Pain» Anesthesia & Analgesia: 1.  doi:10.1213/ane.0b013e3181cf9281. ISSN 0003-2999. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  35. Cochrane Database of Systematic Reviews. John Wiley & Sons, Ltd 1996-09-01  doi:10.1002/14651858. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  36. (Ingelesez) Ferreira, Manuela L.; McLachlan, Andrew J.; Day, Richard O.; Lin, Chung-Wei Christine; Pinheiro, Marina B.; Ferreira, Paulo H.; Maher, Chris G.; Machado, Gustavo C.. (2015-03-31). «Efficacy and safety of paracetamol for spinal pain and osteoarthritis: systematic review and meta-analysis of randomised placebo controlled trials» BMJ 350: h1225.  doi:10.1136/bmj.h1225. ISSN 1756-1833. PMID 25828856. PMC PMC4381278. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  37. (Ingelesez) «Painkillers (analgesics)» Versus Arthritis (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  38. Derry, Christopher J; Derry, Sheena; Moore, R Andrew. (2011-08-10). Caffeine as an analgesic adjuvant for acute pain in adults. John Wiley & Sons, Ltd  doi:10.1002/14651858.cd009281. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  39. de Craen, A. J.; Di Giulio, G.; Lampe-Schoenmaeckers, J. E.; Kessels, A. G.; Kleijnen, J.. (1996-08-10). «Analgesic efficacy and safety of paracetamol-codeine combinations versus paracetamol alone: a systematic review.» BMJ : British Medical Journal 313 (7053): 321–325. ISSN 0959-8138. PMID 8760737. PMC PMC2351742. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  40. Toms, Laurence; Derry, Sheena; Moore, R Andrew; McQuay, Henry J. (2009-01-21). «Single dose oral paracetamol (acetaminophen) with codeine for postoperative pain in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd001547.pub2. ISSN 1465-1858. PMID 19160199. PMC PMC4171965. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  41. a b (Ingelesez) Sivanandan, Sindhu; Agarwal, Ramesh. (2016-04-01). «Pharmacological Closure of Patent Ductus Arteriosus: Selecting the Agent and Route of Administration» Pediatric Drugs 18 (2): 123–138.  doi:10.1007/s40272-016-0165-5. ISSN 1179-2019. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  42. Sallmon, Hannes; Koehne, Petra; Hansmann, Georg. (2016-03-01). «Recent Advances in the Treatment of Preterm Newborn Infants with Patent Ductus Arteriosus» Clinics in Perinatology 43 (1): 113–129.  doi:10.1016/j.clp.2015.11.008. ISSN 0095-5108. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).