Edukira joan

Lankide:Laida Mendiluze/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
«Klimaren etorkizunerako giltza emakumeen esku dago» - Wangari Maathai

Finlandiako gazteak ardatz zituen ikerketa batek erakusten du klima-aldaketaren inguruko kezka eta, beraz, baita produktu jasangarrien kontsumoa ere, handiagoa dela emakumeen artean, gizonen artean baino.[1] Posible da horren muinean klima-aldaketarekiko pertzepzioa egotea [2]. Emakumeek bat egin ohi dute gizakiok sortutako berotegi-efektuko gasak klima aldaketaren kausa nagusia dela dioen iritzi zientifikoarekin (gizonezkoen %56 eta emakumezkoen % 64) eta horrek sortutako ondorioekin kezkatuago daude: Estatu Batuetako gizonezkoen %29k eta emakumezkoen %35ek «klima-aldaketarekiko benetako kezka» adierazten dute.[2]

2016. urtean beste ikerketa bat egin zen Brasilgo eta Suediako gizon-emakumeak oinarritzat hartuta, generoak eta orientazio politikoak klima-aldaketarekiko pertzepzioan duen eragina neurtu eta aztertzeko. Horretarako, online egindako galdetegi batzuk erabili ziren. 367 brasildarrek ‒horietako 151 gizonak eta 216 emakumeak‒ eta 221 suediarrek ‒75 gizonek eta 146 emakumek‒ hartu zuten parte. Ikerketaren ondorioek erakutsi zutenez, talde batean nahiz bestean, lotura estua zegoen, gizonezko kontserbatzailea izatearen eta klima-larrialdiaren ukapenaren artean (Suediako balioa= .22 eta Brasilgo balioa= .19). Horrek erakusten du gizonek (pentsaera kontserbatzailea izan ohi baitute) sarriago ukatzen dutela klima-aldaketa. Bi taldeetako emakumeek kontrako emaitzak eman zituzten eta erakutsi zuten emakumeen artean ohikoagoa dela klima-larrialdian sinestea. [3]

2020. urtean argitaratu zen ikerketa batek ondorioztatu zuen klima-larrialdiari aurre egiteko estrategietan ere badela aldea. Ikerketak arroz sailetan aritzen diren nekazariak izan zituen ardatz, eta Iranen egin zen, Mazandaran probintzian. Honakoa izan zen ikerketaren ondorioa: Gizonek sinistu ohi dute lurra antolatzeko teknika hobeek lagunduko luketela klima-larrialdiari aurre egiten. Emakumezkoek, berriz, heziketa dela egokitzeko tresnarik eraginkorrena sinesten dute, horrela izango baitira klima-aldaketari aurre egiteko teknikak eta teknologiak aurkitzeko gai.[4]

Klima-aldaketara egokitzeko gakoa klimari buruzko informazio baliagarria izatea da [5][6][7]. Hala ere, Saharaz hegoaldeko Afrikan, informazioaren eskuragarritasuna generoarekin lotuta dagoela ikusi da, emakumeek klimari buruzko informazioa lortzeko zailtasun handiagoak baitituzte. 2020. urtean Malawin azukre-kanabera lantzen duten nekazari batzuei argitaratutako ikerketa batean ondorioztatu zen, gizonezkoen aldean emakume gutxiagok jasotzen dutela eguraldi iragarpena, egokitzapen erabakiak hartzeko behar dutena [8]. Generoaren araberako informazio eskuragarritasun hori egoera zibilekin edota gizon-emakumeen heziketa zein alfabetatzearekin lotuta egon daiteke.

Genero-desparekotasunak klima-aldaketari egindako ekarpenean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotegi-efektuko gasen isurtzeek klima-aldaketan duten eragina generoarekin lotuta dago [9]. Suedian autoaren erabilerari buruzko ikerketa batek frogatu zuen, adibidez, emakumeekin alderatuta, gizonek autoa gehiago erabiltzen dutela, distantzia luzeagoetarako eta bakarrik daudenean. Ondorioz, CO2 isurtzen dute (berotegi-efektuko gas bat).[10]

  1. Korkala, Essi A. E.; Hugg, Timo T.; Jaakkola, Jouni J. K.. (2014-05-13). «Awareness of Climate Change and the Dietary Choices of Young Adults in Finland: A Population-Based Cross-Sectional Study» PLoS ONE 9 (5)  doi:10.1371/journal.pone.0097480. ISSN 1932-6203. PMID 24824363. PMC 4019576. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. a b (Ingelesez) McCright, Aaron M.. (2010-09-01). «The effects of gender on climate change knowledge and concern in the American public» Population and Environment 32 (1): 66–87.  doi:10.1007/s11111-010-0113-1. ISSN 1573-7810. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. Jylhä, Kirsti M.; Cantal, Clara; Akrami, Nazar; Milfont, Taciano L. (2016-08-01). "Denial of anthropogenic climate change: Social dominance orientation helps explain the conservative male effect in Brazil and Sweden". Personality and Individual Differences. 98: 184–187. doi:10.1016/j.paid.2016.04.020. ISSN 0191-8869.
  4. Goli, Imaneh; Omidi Najafabadi, Maryam; Lashgarara, Farhad (2020-03-09). "Where are We Standing and Where Should We Be Going? Gender and Climate Change Adaptation Behavior". Journal of Agricultural and Environmental Ethics. 33 (2): 187–218. doi:10.1007/s10806-020-09822-3. ISSN 1573-322X. S2CID 216404045.
  5. Diouf, Ndeye Seynabou; Ouedraogo, Issa; Zougmoré, Robert B.; Ouedraogo, Mathieu; Partey, Samuel Tetteh; Gumucio, Tatiana. (2019-05-04). «Factors influencing gendered access to climate information services for farming in Senegal» Gender, Technology and Development 23 (2): 93–110.  doi:10.1080/09718524.2019.1649790. ISSN 0971-8524. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. (Ingelesez) «Really effective (for 15% of the men): Lessons in understanding and addressing user needs in climate services from Mali» Climate Risk Management 22: 82–95. 2018-01-01  doi:10.1016/j.crm.2017.03.002. ISSN 2212-0963. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  7. (Ingelesez) Carr, Edward R.; Fleming, Grant; Kalala, Tshibangu. (2016-07-01). «Understanding Women’s Needs for Weather and Climate Information in Agrarian Settings: The Case of Ngetou Maleck, Senegal» Weather, Climate, and Society 8 (3): 247–264.  doi:10.1175/WCAS-D-15-0075.1. ISSN 1948-8327. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. Henriksson, Rebecka; Vincent, Katharine; Archer, Emma; Jewitt, Graham. (2020-08-21). «Understanding gender differences in availability, accessibility and use of climate information among smallholder farmers in Malawi» Climate and Development 0 (0): 1–12.  doi:10.1080/17565529.2020.1806777. ISSN 1756-5529. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. «Climate Change and Gender Justice - Practical Action Publishing» archive.ph 2014-10-27  doi:10.3362/9781780440088. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  10. (Ingelesez) Polk, Merritt. (2003-03-01). «Are women potentially more accommodating than men to a sustainable transportation system in Sweden?» Transportation Research Part D: Transport and Environment 8 (2): 75–95.  doi:10.1016/S1361-9209(02)00034-2. ISSN 1361-9209. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).